Imagen
Buscador avanzado [EU]
02.12.2009
Gizon bat zauriturik gertatu zen atzo Ermuan, Diputazio kaleko garaje eraikinean kanpineko bonbona eztanda egin ondoren. Gertaera arratsaldeko sei eta erdiak pasatxoan izan zen eta oraindik ez da horren arrazoi zehatza ezagutzen. Ertzaintzak…
27.11.2009
‘Harremanak: hartu eta eman’, bihar Emakumearen Topagunean gazteentzako gauzatuko den tailer baten izenburua da. Tailer hori iragan berri dugun azaroak 25eko Emakumeenganako biolentziaren nazioarteko egunaren haritik prestatutako ekimena da.…
26.11.2009
Atzo emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako Nazioarteko Eguneko kontzentrazioak jendetza bildu zuen Orbe Kardinalaren plazan. Agintariak, gizarte eragileak eta gazteak pankarta ireki eta hogei minutuko kontzentrazioa egin zuen. Parkanta horretan ‘…
19.11.2009
Azaroaren 25 Emakumeenganako biolentziaren aurkako Nazioarteko eguna da. Borroka eta errespetuan oinarrituriko berdintasuna eskatu eta aldarrikatzeko eguna. Egun berezi horretarako jarduera egitarau zabala prestatu da gure herrian, zeina atzokoan…
23.11.2009
Aukera Berdintasunerako sailak deia luzatu digu herritarroi puntu moredun kartela jar dezagun, indarkeri matxistaren aurka gaudenaren seinale gisa. Berdintasun saila hamar mila kartel banatzen hasi da gaur bertan, azaroaren 25a ospatzeko jardueren…
18.11.2009
Emakumearen Topagunean ikusgai dago astelehenetik ‘Emakumeen aurpegiak’ izeneko argazki bilduma. Irudiak Maria Dolores Moreno de Lafuente argazkilariarenak dira eta “Mugi berditasunaren alde. Bidezkoa da” lelopeko kanpainaren barne txertatzen da.…
09.11.2009
Asteburuan jasan dugun euri eta haize denboraleak hainbat gorabehera sortu ditu Ermuan. Egunik korapilatsuena igandea izan zen, euri-jasen ondorioz ur asko pilatu baitzen eta haize-boladak ere gogor astindu baitzuten. Horiek horrela, gure herrian…
23.10.2009
Eusko Trenek eten egingo du asteburu honetan Ermuko eta Ardantzako geltokien arteko tren zirkulazioa, trenbidearen trazatua hobetzeko lanak direla eta. Ermua eta Eibar arteko tranbia zerbitzuan ere eragina izango du, zerbitzua osorik autobusez…
19.10.2009
Adriana Kaplan doktoreak hitzaldia emango du ostiralean -urriaren 23an- goizeko hamaika eta erdietatik aurrera Lobiano Kultur Gunean. Antropologa hau Jabetza Eskolak luzaturiko gonbiteari erantzunez datorkigu Ermura eta ekitaldi horretan…
06.10.2009
Emakumearen Topaguneak "Berdintasuna garapenaren oinarri: emakumeak aurrera eginez, munduak aurrera egingo” izeneko erakusketa ekarri du Ermuara berri zere, otsailean egin bezala. Erakusketa hori “InteRed” Gobernuz kanpoko erakundearena (GKE) da,…
28.09.2009
NAhitA aldizkariaren iraileko alea argitaratu da. Bere hiruhileko aldizkatasunari eutsiz, irailekoa aste honetan bertan banatzen hasiko da. Aukera Berdintasunerako udal sailak aurten argitaratzen duen hirugarren aldizkaria moldiztegitik atera berri…
07.08.2009
Emakume eta gizonen Berdintasunerako III. Plana prestatzeko lanak hasi dira gure herrian. Ekainetik martxan dira agiri hori prestatzeko hainbat ekintza eta hori sei hilabetetan egitea espero da. Hori horrela, urte amaierarako Plan berria prest…
04.05.2009
‘Nahita’ aldizkariaren ale berria kalean dago. Bere hiruhileko aldizkatasunari eustiz, apirilekoa aurreko astean atera eta banatzen hasi zen. Aukera Berdintasunerako udal sailak aurten argitaratzen duen bigarren aldizkaria moldiztegitik irten berri…
23.03.2009
Emakumeen Nazioarteko egunaren testuinguruan, Emakumearen Euskal Erakundeak, Emakundek, kanpaina berri bat martxan jarri du, herritarroi hausnarketa egin nahian. Jakin badakigunez, etxeko gauzen ardura emakumeen lepo gainean ustez ditugu lau…
13.03.2009
Ermuko etxe zahar baten teilatu zatia behera etorri da gaur eguerdian, azpian inor harrapatu eta zauritu gabe,nahiz eta 634 errepidea denbora batez ixtea eta trafikoa desbideratzea eragin duen. Etxea errepidearen albo batean dago -Areitiotik…
10.03.2009
San Pelaio Cespe S. Koop. ikastetxeko Lehen Hezkuntzaren hasierako zikloko berrogeita zortzi (48) ikaslek herriko bi udaltzainekin saio bat egin berri dute, bide-hezkuntza lantzeko gauzatzen dituzten jardueren barne. Saio horren xedea taldeak gelan…
10.03.2009
Ermuak benetako berdintasun eraginkor baten aldeko aldarrikapena berretsi zuen igandean Emakumearen Nazioarteko eguneko jardueretan. Emakumeek kalea bere egin zuten, jardunaldi berezi hori jai giro alaian igaroz. Eguneko berrikuntza nagusia, herriko…
04.03.2009
Aukera Berdinetarako sailak eta Emakumearen udal Kontseiluak egitarau zabala prestatu dute, igandean ospatuko dugun Emakumeen Nazioarteko Egunerako. Aurtengo edizioaren proposamenak barne hartzen ditu erakusketak, zine emanaldiak, hitzaldiak,…
19.02.2009
Emakumearen Topaguneak "Berdintasuna garapenaren oinarri: emakumeak aurrera eginez, munduak aurrera egingo” izeneko erakusketa zabaldu gaur. Erakusketa hori “InteRed” Gobernuz kanpoko erakundearena (GKE) da, zeinak Ermura ekarri duen aste betez.…
05.02.2009
‘Nahita’ aldizkariaren azken alea, jada kalean dago. Aukera Berdintasunerako udal sailak aurten argitaratzen duen lehen aldizkaria moldiztegitik irten berri da. 2009ko lehen aldizkari horrek emakumearen balio eta ahalmenak lantzen dituzten gaiak…