Imagen
Buscador avanzado [EU]
24.05.2011
Irakurri, Gozatu eta Oparitu egitasmoaren bosgarren edizioak lehen hilabetea bete du. Topaguneak , Euskara Elkarteen Federazioak, egitasmoa apirilaren 23an hasi zuen, egitasmoaren nondik norakoak Donostian aurkeztu ondoren. Irakurketa sustatzeko…
19.05.2011
Emakumearen Topaguneak Orreaga bisitatzeko txango kulturala antolatu du. Txangoa ekainaren 4an –larunbatean- egingo da eta jarduerarekin honekin amaiera emango zaie bertan gauzatzen diren ekintzei. Animatzen direnek Orreagako kolegiata bisitatuko…
20.05.2011
Kultura Sailak, Udal Liburutegiak eta Emakumeen Topalekuak, Informatika eta webgunea Kudeatzeko Zerbitzuekin elkarlanean, e-posta bidezko informazioaren aukeratze-hedapen zerbitzu berria martxan jarri dute. Horri esker, nahi duten herritarrek beren…
06.05.2011
‘Kontu kontari’ ekimena hilabete berriarekin batera datorkigu. Larunbata –maiatzaren 7a- ipuin kontalariaren emanaldia izango da udal liburutegian. Emanaldia txomin Madalena berriztarrak egingo du. Ipuin sortak ‘Ametsen tailerra’ titulua du eta…
10.05.2011
Herrian dugun pintura elkarteko emakume talde batek margoen erakusketa jarri du Emakumearen Topagunean. Bildumak ‘Emakumea eta Afrika’ titulua du eta bertan kontinente hartako emakume afrikarren ohiturak margoturik ikus ditzakegu. Erakusketa…
12.05.2011
Udal Liburutegiak bere ordutegia luzatuko du datorren astelehenetik –maiatzaren 16tik- aurrera ikasleek ikasturteko azken azterketak eroso eta denbora luzeagoan horiek prestatzerik izan dezaten, nahi izanez gero.
28.04.2011
Nahita aldizkariaren apirileko alea kalean dugu. Bere hiruhileko aldizkatasunari eutsiz, azken alea banatzen hasi da, aste honetan bertan. Aukera Berdintasunerako udal sailak aurten argitaratzen duen bigarren aldizkaria moldiztegitik irten berri da…
20.04.2011
Ermua Hiriko Udalak laguntza edo diru-laguntza deialdia egiten du Ermuko elkarteak, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzearren proposatzen dituzten ekintzak suspertu eta diruz laguntzeko. Ekintzaren helburua emakumeen eta gizonen…
19.04.2011
Udal liburutegiak data hau bere erabiltzaileak sarituz ospatuko du, aldizkariak oparitzen, herriko liburudendetan deskontuak eskeintzen edo maileguko zerbitzue erabiltzen dutenen artean liburuak eta ikuskizunetarako sarrerak oparitzen.
15.04.2011
Udal liburutegiak titulu bera daraman eta bibliografiak eta ikus-entzunezko materialak biltzen dituen gida prestatu du, hitzen balioa aintzat hartu eta zentzu propioa duten hitzekin jolastu eta horiekin objektuak egiteko. Objektu edo konposizio…
08.04.2011
Udal liburutegiak jarduera bi antolatu ditu biharko. Goizean,’Bularretik Mintzora’ irakurle-kluba bilduko da goizeko 11etatik aurrera Lobiano Kulturgunean. Jarduerak 3 urtetik 5era bitarteko haurrak, horien gurasoak edo zaintzaileak bilduko ditu.…
12.04.2011
Udal liburutegiak hitzekin jolasten ikasteko hainbat tailer gauzatu ditu apirilaren 4tik 11ra bitartean. Tailerrotan hitzen jatorria, bakoitzaren esanahia, eta horiek erabiltzeko eta literatur figurak egiteko –palindromoak, esaterako- ditugun…
06.04.2011
Jabekuntza Eskolak hiru jarduera proposatzen dizkigu datozen hilabeteetarako. Lehena datorren hastean hasiko da eta oraindik izena eman daiteke, plaza libreak baitaude. Anima zaitezte eta parte hartu! Argibide gehiago Emakumearen Topagunean. Etor…
06.04.2011
Kultura zinegotzigoak, udal liburutegiaren bitartez, ‘Ermua Hiria’ izeneko literatur lehiaketaren XVII. edizioa deitu eta zabaldu du. Oinarriek diotenaren arabera parte hartzeko bi modalitate daude, lehenengoa narratiba eta bigarrena olerkia.…
04.04.2011
Udal liburutegiak apirilean zehar hitza eta jokoa hartuko ditu ardatz eta abiapuntu irakur zaletasuna sustatzeko lanean. Hasi berri dugun hilabete honetan, liburuari loturiko bi ospakizun garrantzitsu izango ditugu: Haur eta Gazteentzako liburuen…
05.04.2011
Etxean tratu txarrak edo sexu erasoak jaso dituzten emakumeak modu koordinatuan artatzeko protokoloa egin eta hori ezartzeko sinadura eta prozedurari hasiera eman dio Berdintasun sailak, artapena hobetzeko xedez.
28.03.2011
Udal liburutegiak Komite Internazionalistaren laguntzarekin Palestinako ipuinen kontaketa antolatu du biharko, martxoaren 29rako. Saioa helduentzat izango da eta liburutegian egingo da arratsaldeko 7etatik aurrera. Ipuin kontatzaile gisa Rosa Temiño…
14.03.2011
Berdintasun sailak espazio edo gune propioa izanen du gaurtik aurrera udalaren webgune honetan. Bertara iristeko orrialde nagusiaren beheko aldean jarri dugun lasterbidea erabili daiteke edo helbide-barran www.ermua.es/berdintasuna idatzi. Webgune…
17.03.2011
Astelehenean, martxoaren 21ean, Olerkiaren Nazioarteko eguna ospatzen da. Horren harira udal liburutegiak herriko olerkari batek argitaraturiko azken liburua aurkezteko ekitaldia eginen du. Teresa Amalia Martínez ermuarrak ‘Atzo, gaur, bihar’…
10.03.2011
Irakurzaletasuna bultzatzeko xedez udal Euskara eta Liburutegi zerbitzuek hasitako 3 urtetik 6ra bitarteko haurrentzat eta horien gurasoentzako irakurketa kluba ekimenaren bigarren saio egingo da larunbatean. Irakurketa kluba, “Bularretik Mintzora”…