Imagen
Buscador avanzado [EU]
05.07.2007
Sallabente auzoko jaiekin aldi berean IV. erdi-aroko azoka gauzatuko da aste buru honetan. Ekimenak oso harrera ona lortu izan du aurrekoetan eta urterik urtez gora egiten jarraitzen du. Hori horrela, ekimena jada oso errotua dago eta jai egitarauan…
06.07.2007
Azken asteburuan Madrilera bidaiatu zuten 14 urtetik 19 bitarteko berrogeita zortzi gazteek oso positibotzat jo dute txangoa. Talde horretan gehienak ermuarrak ziren eta horiekin batera beste eibartar bi ere joan dira. Taldea ostiralean abiatu zen…
03.07.2007
Gure herriko jaietan kirolak oro har eta pilotak batik bat beti izan dute leku garrantzitsua. Aurtengoan ere, hori horrela izango da eta kirol jarduera asko izango ditugu uztailaren 14tik 27ra bitartean. Ikusi ahal izango ditugun partiden artean…
04.07.2007
Mª Luz Padro eta Xavier Ziarsolo ermuarrak beren koadroak ikusgai jarri dituzte Lobiano Kultur Gunean jarri berri zen pintura erakusketan. Biak herriko ‘Mugartea’ taldeko kideak dira. Erakusketa horretan teknika ezberdinekin egindako eta tamaina…
04.07.2007
Tauromakiak bere leku eta tartea izango du aurtengo Santixauetan. Hori ahalbidetzeko udalak zezen-plaza jarriko du Betiondon, azken urteetan egin duen legez. Zezen-planak hainbat ekitaldi hartuko ditu bere barne. Horietako esanguratsu eta…
28.06.2007
Mudo-Drogot Zinematografo taldeak antolatzen duen zine-klubak hilabete honetako zikloari amaiera emango dio gaur. Ekaineko ziklo hori Gay eta lesbianen nazioarteko egunari dedikatzen ari zaio. Gaur ‘Caminar sobre las aguas’ tituluko filma…
28.06.2007
Eitza (Zaldibar) auzoak San Pedro jaiak ospatzen hasiko da gaur. Arratsaldean hasiera emango zaio jai-batzordeak antolatu duen egitarauari. Gaur gauean jubilatuentzako afaria eta briska txapelketak izango dira. Nolanahi ere, programako ekitaldi…
29.06.2007
2007ko ‘Santixauen’ egitarau ofiziala iprentan eta argitaratzear da. Programaren azken maketa aste honetan onartu da eta, jada, makinetan sartu dago. Tiradaren 7000 aleak herritarren buzoietan banatzen hasiko dira, argitaletxetik jaso bezain pronto…
21.06.2007
Mudo-Drogot Zinematografo taldeak antolatzen duen zine-klubak, ziklo berri bati hasiera emango dio gaur. Ekaineko ziklo hori Gay eta lesbianen nazioarteko egunari dedikatuko zaio. Gaur ‘La memoria de los peces’ tituluko filma proiektatuko da.…
22.06.2007
Santiago Apostoluaren omenez uztailan ospatuko ditugun herriko jai nagusiak musika ekarriko digute barra-barra. ‘Santixauetan’ guztira hamasei musika ikuskizun eta emanaldi izango dira, musikak leku nagusia izango baitu egitarauan. Programatutako…
15.06.2007
Gaur emango zaio hasiera aste bukaera honetan Ermuan ospatuko den Galiziaren XXII. Egunari. Milaka eta milaka pertsona etorriko zaizkigula aurreikusi da, larunbatean asko eta gehienak batez ere igandean. Egitaraua ekintzaz gainezka dator eta egongo…
15.06.2007
Sonia Garcia Fuentes ermuarrak irabazi du aurtengo ‘Santixauetako’ kartel lehiaketa. Ermuar gazte honek lehen saria eskuratu du jaiez gozatzen dugun herritarrak ugari eta anitzak garela adieraziz, pertsonen hanka eta oinetakoak erabili dituelarik…
06.06.2007
Bizkaiko Abesbatzen Elkarteak lurralde historikoko ‘Abesbatzen Eguna’ ospatuko du igandean Ermuan. Jardunaldia izatez jolas eta jai eguntzat hartzen dute Bizkaiko Abesbatzek, urtero txandaka herri batean biltzen baitira gehien gustatzen zaienerako…
01.06.2007
Extremadurako Labotika taldeak ‘La Celestina: de la pasión al revolcón’ obra antzeztuko du gaur gauean, Zineman, gaueko hamarrak eta laurdenetan eta dohainik. Obra Fernando Rojasek idatzitako ‘La Celestina’ klasikoaren egokitzapena da, herriko…
04.06.2007
Udal Pintura Eskolak erakusketa antolatu du 2006-2007ko ikasturtean bertan ibilitako ikasleek egindako lanekin. Erakusketa Lobiano Kultur Guneko erakusketa aretoan –beheko solairuan- jarrita dago. Bilduma ekainaren 14ra bitartean ikusi ahal izango…
30.05.2007
Gazteria Informatzeko Zerbitzuaren bidez, Gazteria zinegotzigoak aurtengorako antolatu duen bigarren kultur eta aisialdiko bidaia Madrilera izango da. Txangoa ekainaren 30 eta 31tik uztailaren 2ra bitartean gauzatuko da. Bidaia horretan 14 urtetik…
22.05.2007
Gazteria zinegotzigoak datozen ekaina eta uztailerako programazio berria kaleratu du. Programazioaren berrikuntzarik behinena eskaintza zatikatu eta adinaren arabera egokitu izana da. Horrela agenda berri horrek gazte talde birentzako launa…
18.05.2007
‘Extra-vagante’ teatro taldeak ‘Desmontando a Shakespeare’ obra antzeztuko du gaur Ermuan. Antzezpena Zineman egingo da gaueko hamarrak eta laurdenetatik aurrera. Lana Eduardo Bertoglio, Horacio Gabín, Hernán Gené eta Rubén Panunzio laukotearena da…
21.05.2007
Herriko ikastetxeetako ikasleek antzerki emanaldia izango dute gaur, arratsaldeko 3retan Zineman. Markeliñe antzerki taldeak beraientzat ‘Txintxarra eta Inurria’ obra antzeztuko du. Obra Jean de La Fontainek idatzitako fabula klasikoan oinarrituta…
21.05.2007
Udal kultur sailak 2007ko ‘Santixauak’ iragarriko dituen kartela aukeratzeko lehiaketaren oinarriak argitaratu berri du. Lehiaketara aurkeztu nahi duten guztiek ekainaren 13ra bitarteko epea izango dute lanak entregatzeko. Lehiaketako oinarriekin…