Imagen
Buscador avanzado [EU]
02.06.2022
Larunbatean izango da instalazioko kantxan, ordu eta erdiz, 12:00etatik 13:30era bitartean.
Udal kirol sailak doako zumba masterclass saio bat antolatu du datorren zapaturako, ekainak 4erako, M. Angel Blanco kiroldegiko kantxan, 12:00etatik 13:30era…
27.05.2022
Anne Erauskin Martinez ermuarra 2021-2022 denboraldiko senior mailako jokalari bizkaitar onena da zaleen arabera, aste honetan Bizkaiko Eskubaloi Federazioak sare sozialen bidez egindako herri-bozketaren ondorioz.
30.05.2022
''Errotabarri E.K.E.'' eskubaloi taldeak amaiera eman dio kirol denboraldiari, azken asteburu honetan Lasesarren (Barakaldo) ospatu den Bizkaiko eskubaloi festan kadete eta senior taldeek Bizkaiko Kopa bana lortu ondoren. Denboraldi ezberdina…
31.05.2022
Ermuan ospatuko da larunbat honetan, ekainak 4, Ander Moyaren Oroimenezko Futbol 7 Txapelketaren lehen edizioa. Ermua Blues kirol taldeak antolatu du jokalari ohiaren omenezko jarduera, eta izaera solidarioa izango du. Ander Moya 2021ean hil zen, 9…
25.05.2022
Ekingune elkarteak eta Ermuko eta Eibarko Udalek Womenekin ekitaldiaren bosgarren edizioa antolatu dute, emakumeen ekintzailetza bultzatzeko eta emakume ekintzaileen arteko topagunea eta lotura eskaintzeko.
26.05.2022
Ermuak STEAM Euskadi zigilua lortu du gaitasun horiek zabaltzeko eta herritarren artean bokazioak sustatzeko egiten duen lan eta ahaleginagatik, batez ere ikasle gazteen artean eta, talde horren barne, nesken artean espresuki. Hala erabaki eta…
26.05.2022
Ermuan Parkour masterclass bat egingo da ekaineko lehen igandean, Bizkaiko Foru Aldundiak antolatuta, udal kirol arloaren laguntzarekin. Eskola magistral hori ekainaren 5ean, igandea, egingo da, martxoaren 8ko plazan, goizeko 11etatik arratsaldeko…
27.05.2022
Izarra Centre eraikinak Ermua TalentIC jardunaldia hartuko du datorren ekainean, "Talentua eta berrikuntza hiriaren motor gisa" lelopean. Izan ere, gure hiriak espazio inklusibo, jasangarri eta berritzaileagoak bihurtzeko, argi dago gaur, inoiz…
23.05.2022
Kiroldegiko lehor eta heze ikastaroen eskaintza integrala, aurreikusita dauden yoga edo parkourreko masterclass saioen jarduera edo ekimenak, eta Artarrai mendi taldearen jarduerak biltzen dituen triptikoa argitaratu eta banatu du Kirol alorrak.
23.05.2022
Galdosek zortzigarren postuan amaitu du Trophée Centre Morbihango azken etapa, hogei bat txirrindularirekin batera mozketa onean sartu ondoren
Gizonezkoen junior mailako Espainiako Selekzioak atzo amaitu zuen bere partaidetza Trophée Centre Morbihan…
19.05.2022
Gure herrian kirola eta osasun uztartzen dituen aholkularitza zerbitzua dugu, Ermua Mugi! Izenekoa; jarduera fisikoan, elikadura osasungarrian eta ongizate psikologikoan orientatzeko doako baliabidea. Antton García kirol-teknikariak Gai Orokorren…
19.05.2022
Debegesa Garapen Agentziak We Make Debabarrena! ekimena jarri du martxan, eskualdeko zortzi ikastetxek parte hartzen duten erronka. Lehiaketa honen helburua da ikasleek eta ikastetxeek STEAM bokazioak (zientzia, teknologia, ingeniaritza, arteak eta…
19.05.2022
Espainiako junior mailako gizonezkoen selekzioarekin, Trophée Centre Morbihan lasterketan parte hartzeko deitua. Hiru etapa izango ditu: lineako proba bat larunbatean eta bikoitza igandean, erlojupeko laburra eta lineako 110 kilometrokoa. Taldean…
10.05.2022
Aimar Galdós Alonso txirrindulariak Karrantzako ''XL San Isidro'' saria irabazi du larunbat honetan junior mailan. Lasterketa hori Bizkaiko Koparako balio duen egutegiko laugarren proba da.
05.05.2022
Ermuak Enpresa Kudeaketari buruzko ikastaro berri bat iragarri du, Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu, Gizarteratze eta Berdintasun Sailarekin elkarlanean. Garapen Ekonomikoko udal-arloaren ekimena da, jarduera ekonomiko berriak abian jartzen…
09.05.2022
Hitzordua maiatzaren 19an izango da, 15:00etan, Izarra Centre eraikinean
Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioak merkatuak, hirigune komertzialak, merkataritza ez sedentarioa eta merkaturatzeko bide laburrak bultzatzeko ematen dituen diru-…
02.05.2022
Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioak Ermuko Udala izendatu zuen onuradun, merkatuak, hirigune komertzialak, merkataritza ez sedentarioa eta merkaturatzeko bide laburrak babesteko laguntzen deialdian. Deialdia Berreskuratze, Eraldaketa…
28.04.2022
Ermua Kirolak programa pilotu, espezifiko eta trinko bat garatuko du gazteekin, jarduera fisikoarekiko eta kirolarekiko duten atxikimendua eta ohitura areagotzeko. Ekimenean derrigorrezko bigarren hezkuntzako bi institututako ehun ikaslek baino…
29.04.2022
IoT teknologiak, industria errealitate berriaren palanka da datorren maiatzaren 20an, ostirala, Izarra Centrek hartuko duen jardunaldiaren izenburua. Ermuko Udalak antolatu du saioa, GAIA, SPRI, Bizkaiko Foru Aldundia eta Innobasquerekin batera, eta…
12.04.2022
Ermua Kirol Elkarteak Tenneco Monroe Kadete Mailako Futbol Txapelketaren bosgarren edizioa antolatu du. Covid-19aren pandemiak eragindako bi urteko etenaldiaren ondoren, txapelketa apirilaren 23an, larunbata, izango da Teodoro Zuazua udal zelaian…