Imagen
Buscador avanzado [EU]
31.10.2017
Ostegunean zine programazio berriari hasiera emango dio Ermua Antzokiak. Azaroan 8 filma komertzial, haurrentzako 4 eta zineklubeko beste 5 ikusteko aukera izango dugu. Zine ugari negu aurreko hilabeterako; hurbilekoa, anitza eta kalitatezko zine…
25.10.2017
Umore ikuskizuna ikusgai izango dugu aste honetan Ermua Antzokian, zeina Felix Albok protagonizatu, zuzendu eta ekoizten duen "El pueblo de los mellados" titulupean. Ostiral gauen izango da, gaueko hamarrak eta laurdenetatik aurrera.
20.10.2017
2 Princeses Barbudes bikoteak Gaueko Entziklopedia Koxkorra haurrentzako musikala eskainiko du larunbat honetan Ermua Antzokian.
18.10.2017
Bilboko ‘Masa Coral del Ensanche’ taldeak zartzuelaren generoa gehiago ezagutu eta gozatzeko aukera emango digu aste honetan. Taldea ‘Si las mujeres mandasen’ izeneko ikuskizunarekin datorkigu Ermua Antzokira, urriaren 20ko ostiral honetan.…
11.10.2017
Mikel Losada eta Olatz Gamboa aktore bikoteak ‘Los amantes del Casco Viejo’ izeneko muntai aurkeztuko digute aste honetako ostiral gauean Antzokian, 22,15etatik aurrera. Antzezleek Shakespeare autorearen ‘Romeo eta Julieta’ obra oinarri hartuta…
17.10.2017
Zine programazio berriari ekingo dio ostegun honetan Ermua Antzokiak. Zineklubaren txanda izango da lehenbizi, Tobias Lindholm zuzendari daniarraren A War filmaren eskutik. Gerraren aurkako zinta hau Oscar sarietarako izendatuta egon zen…
10.10.2017
Aurretik dugun asteburu luze honetako aukera aproposa izan daiteke zinea. Osteguneko zine-klubean Sofia Coppolak zuzenduriko La Seducción filma ipar amerikarra ikusi ahal izango dugu, Sofiak lan honegatik aurtengo Cannes jaialdian zuzendaritza…
03.10.2017
Hileko zine programazioa ostegun honetan hasiko da, urriak 5, Ermua Antzokian, eta datozen asteetan pelikula onenak ikusteko aukera izango dugu gure herrian.
04.10.2017
‘Khea Ziater’ proiektu independenteak ‘Los Visitantes’ ikuskizuna dakarkigu ostiral honetan Ermua Antzokira, gaueko hamarrak eta laurdenetatik aurrera. Ikuskizuna talk show musikatua da, solasaldia ez dena, ikusleen hausnarketarako eta dibertsiorako…
26.09.2017
Urriaren 27rako Ermua Antzokian programatua eta iragarrita genuen “Debabarreneko Orkestraren” emanaldia aldatu behar izan dela aditzera eman du Ermuko udal kultura sailak, orkestrak bertan behera uzteko erabaki hartu ondoren. Honen ordez eta Felix…
27.09.2017
Jose Cruz Gurrutxaga aktore azkoitiarrak ‘La Declaración de Guillermo’ izeneko muntaia aurkeztuko digu aste honetako ostiral gauean Antzokian, 22,15etatik aurrera. Antzezleak Bernardo Atxagaren testua oinarri hartuta egin duen moldaketa aurkeztera…
22.09.2017
Zine komertziala eta haurrentzako programazioa eskutik datoz asteburu honetan Ermuko film eskaintzan. Zine programazioa larunbat honetan hasiko da 19:30ean Abracadabra filmaren lehen emanaldiarekin. Pablo Berger zuzendari bilbotarraren komedia…
26.09.2017
Iraileko zine komertzial programazioa asteburu honetan amaituko da ostegunetik aurrera eskainiko diren lau pelikulen eskutik. Zineklub saioan Cedric Jiménez zuzendari frantziarraren El hombre del corazón de hierro filma izango da ikusgai. Gerrako…
20.09.2017
Albert Pla i Álvarez ikuskizuna emango du Ermua Antzokian ostiral gaueko 22:15etan. Sabadell herrian jaiotakoak (Katalunian), kantaldia eskaintzera dator. Birak duen titulua ondokoa da: ‘A pleno pulmón’ hausnarketak, poesia eta kantua uztartzen duen…
12.09.2017
Ermua Antzokiak zine aste berri bat hasiko du. Osteguneko zineklubean ‘Un minuto de Gloria’ tituluko filma bulgariarra dakarkigu. Tragikomedia bat da, Kristina Grozeva eta Petar Valchanov erdibana zuzendutako lana da. Patrov trenbideko langile ohia…
05.09.2017
Abuztua eta udako oporrak amaituta, Ermua Antzokia hasi da pixkanaka kultur jarduerak berreskuratzen. Horrela, ostegun honetan, irailak 7, hilabete honetako zine programazioari ekingo zaio denboraldiko lehenengo zineklub saioarekin.
06.09.2017
Irailetik abendura bitartean hogeita bat ikuskizun anitz hartuko ditu Ermua Antzokiak, kultur zale eta kontsumitzaile garen –eskualde nahiz probintzietako- herritarrontzat. Ikuskizunen artean antzerki emanaldiak -heldu nahiz haurrentzat-, musika –…
25.05.2017
La Novena teatro taldeak ‘Rarezas, sobre otras cosas no tan raras’ tituluko antzezlana taularatuko du bihar Ermua Antzokian, iluntzeko zortzi eta erdietatik aurrera. Sarrerak 3 euro balio du. Muntaia taldeak bera ekoiztu du, Dario Fo…
23.05.2017
Aste honetan amaituko da Ermua Antzokiko zine proiekzioen denboraldia. Zine-klubeko azken emanaldian Lady Macbeth zinta britainiarra ikusi ahal izango dugu. Zuzendaria William Oldroyd da. Filma garaiko drama bikaina da, ekoizpen britaniarrek izaten…
16.05.2017
Ermua Antzokiko zine denboraldia azken txanpan sartu da eta uda aurreko etenaldiaren aurretik bi aste besterik ez zaizkigu geratzen. Zine-klubaren azken aurreko aste honetan, Gaby Dellal zuzendariaren 3 Generaciones filma amerikarra ikusi ahal…