Imagen
Buscador avanzado [EU]
07.04.2015
Liburuaren Eguna, apirilak 23, ospatzeko, udal liburutegian gure zerbitzuko erabiltzaile eta lagunak ozenki irakurtzen erakutsiko duen bideo bat egiten ari gara. Bideo horretan hainbat adinetako pertsonek parte hartuko dute, irakurtzeko euskarri…
26.03.2015
Ermuko udal Liburutegiak, Ondarroa, Markina-Xemein, Iurreta eta Durangoko liburutegiekin batera, udaberriko denboraldi honetarako liburu eta ikus-entzunezkoen gomendioz beteriko gida argitaratu dute.
27.03.2015
Liburutegian Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareak (EIPS) martxan jarri duen liburu digitalen mailegua erabiltzen laguntzen dizugu. Zerbitzu berri hau eLiburutegia deitzen da liburu digitalen deskarga sistema legala da.
25.03.2015
Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek ‘Txo, Mikmak txikia’ ikuskizuna dakartzate aste honetan Ermura. Emanaldia udal kultura sailak antolatu du, martxoaren 27ko ostiralean bi emankizun izango ditugu, arratseko 5etan lehena eta arratseko 7etan…
25.03.2015
Osteguneko ohiko zineklubak hasiera emango dio martxoko azken asteko zine programazioari. Aste honetan Laburbira ikusi ahal izango dugu, zeinak iazko urtean egindako metraje laburren bilduma ekarriko digun Euskal Birusa taldearen esker. Aurtengoa…
18.03.2015
Aste honetako zine programazioa jai egunean hasiko dugu. Zineklubean Alice Rohrwacher zuzendariaren El país de las maravillas filma italiarra ikusi ahal izango dugu. Filmak epaimahaiaren sari berezia jaso zuen iaz Canneseko jaialdian eta aktoresa…
17.03.2015
Ermuko Udaleko Kultur Zinegotziak, udal Liburutegiaren bitartez, “Ermua Hiriko” XXI. Literatur Lehiaketa deitu du. Lanak maiatzaren 5era artean aurkeztu aurkeztu ahal izango dira. Modalitate bakoitzean, prosa nahiz olerkian, 400 € saria jasko dute…
06.03.2015
Liburutegiak “Arratsaldean kontu kontari” izeneko ekimena hartuko du aste honetan, -martxoaren 7ko larunbat arratsean. Hileroko lehen asteburuetan egin legez, ipuin kontaketa saio berri bat prestatuko du gaztetxoentzat.
Ipuin saioaren izenburua “…
09.03.2015
‘Olivia y Eugenio’ antzezlanak Ermua Antzoki jendez beteko du aste honetako ostiralean. ‘Pentación Espectáculos’ konpainiaren bidez datorkigun obrak zale eta ikusleen ikusmina piztu du eta aldez aurreko salmentan sarrerak agortu egin dira, lekurik…
09.03.2015
Udal Liburutegiak bere erabiltzaileen artean komikien irakurketa bultzatzeko azken hilabeteetan egiten diharduen apustuan, komikiak maileguan eramaten dituzten pertsonen artean egileak dedikatutako komiki baten zozketa egiten dihardu.
Otsailean…
10.03.2015
Ostegunean eta zineklubarekin emango diogu hasiera asteari Ermua Antzokian. Honetan Abderrahmane Sissako zuzendariren Timbuktu bezalako filma berezia ikusi ahal izango dugu. Film aparta, Maliko herrialdean erlijio fanatismoa ezartzeak dakartzan…
04.03.2015
Marta de Castrok eta Esther Gimenok ikuskizun ezberdina dakartzate Ermua Antzokira aste honetan, ezagutzen dugunarekin zer ikusirik ez duena. “Chochos, el musical” izenburua du. Ostiralean izango da, gaueko hamarrak eta laurdenetatik aurrera.
04.03.2015
Azken asteetan udal Liburutegiko langileok Bertako Bildumari astindu berri bat ematen ari gatzaio Bertako Bildumari, gure herriari buruz gehiago jakiten jarraitu ahal izan dezazuen.
27.02.2015
Euskara eta Kultura Sailak (Lobiano Kultur gunea, Biblioteka eta Antzokia) haurrentzako ekitaldi guztiak agenda batean batu dituzte eta horren berri emango dute bai kaleko “muppietan”, ikastetxeetan zein umeak eta familiak ibiltzen diren tokietan.…
04.03.2015
Martxoko zine programazio hastear dugu eta lehenengo hamabostaldia Oscar sarietan murgilduta jarraituko du. Hainbat filma aipagarri ikusi ahal izango ditugu, besteak beste, bost izendapen izan dituen Foxcatcher, sei izendapen jaso duen Clint…
03.03.2015
Martxoak 8aren -Emakumaren Nazioarteko Egunaren- inguruko materiala biltzen duen gida kalean dago. Gida elkarlanean argitaratu dute Aukera Berdinenetarako udal sailak eta udal liburutegiak.
25.02.2015
Txalo Produkzioak ‘Erdibana’ antzezpena dakar aste honetan Ermua Antzokira. Ikuskizuna ostiral gaueko hamarrak eta laurdenetan izango da. Jordi Sanchez eta Pep Antonen testua da, zuzendaritza Begoña Bilbaok gain duelarik eta antzezleak, Jose Ramon…
19.02.2015
Larunbat honetan -otsailaren 21ean, Liburutegiak hilero antolatutzen duen “Arratsaldean kontu kontari”” ipuin kontalariaren saioa gauzatuko da.
Larunbat honetako saioa otsailaren lehenengo asterako aurrekusita zegoen, baina eguraldi txarrak ekimena…
24.02.2015
Ermua Antzokiaren zine programazioak otsailari dotorezia handiaz emango dio amaiera. Asteburu honetan Oscar sarien edizioko irabazlea izan de ‘Birdman’ filma –lau ikur eskuratu baititu; filma eta zuzendari onenarenak tarteko- eta ‘Siempre Alice’…
16.02.2015
‘La habitación roja’ taldea pop-rock indie estiloa lantzen duen taldea Ermura datorkigu aste honetan. Taldea jatorriz Valentziarra da, 1995ean L’Eliana herrian sortu baitzen bere ibilbidea gaur arte luzatuz.