Imagen
Buscador avanzado [EU]
24.09.2020
Udal Euskara Sailak Juanita Ibaibarriaga literatur eta erreportaje lehiaketaren hogeita zazpigarren edizioa aurkeztu eta zabaldu du. Lehiaketaren xedea ikasleen artean euskaraz idazteko zaletasuna sustatzea da.
25.09.2020
Badator Euskaraldiaren edizio berria! Azaroaren 20tik abenduaren 4ra bitartean burutuko da ekimena, eta euskara Gehiago, gehiagorekin, gehiagotan erabiltzea du helburu, aurtengo leloak dioen moduan.
22.09.2020
9 eta 11 urte arteko neska-mutilentzako bi irakurketa klubetan parte hartzeko izen-emate epea zabaldu du Ermuko Udal liburutegiak.
11.09.2020
Covid-19ak eragindako osasun-larrialdiko egoerak hainbat sektore ezberdin aldatzera behartu gaitu, tartean, liburutegietako komunikabideak. Hori horrela, Udal liburutegiak hilero argitaratzen duen nobedadeen buletina paperean ez editatzea erabaki du…
09.09.2020
Ermuko Udal liburutegiak 16 urtetik gorakoei zuzenduriko sormenezko idazketa tailerra antolatu du laugarren urtez jarraian. Irakurzaletasuna sustatzeko programaren barne kokatzen da jarduera, eta Yurre Ugarte idazlea arduratuko da saioak…
04.09.2020
Martxoan irekitako piropo lehiaketan Covid-19ak eragindako etenaldiaren ondoren, azkenean baditugu irabazleak: “...Zimurtutako izaretan bizi dezagun bukatuko ez den ametsik luzeena” izan da Ermuko XIII. piropo lehiaketako irabazlea kategoria…
04.09.2020
Pedro Carbonell Zaplana Alicanteko bizilagunak idatzitako "Carta para Aanisa en tiempos de guerra" olerkia izan da irabazlea Ermua Hiria XXVI. Literatur Lehiaketan, gaztelaniazko poesia kategorian.
07.09.2020
Ermuko Udal liburutegiak helduentzako euskarazko, gaztelaniazko, ingelesezko, frantseseko eta komikien irakurketa kluben eskaintza mantendu du. Talde horietan parte hartzeko izena emateko epea gaur, astelehena, zabaldu da.
08.09.2020
Euskara irakasteko ikastetxe homologatu eta pribatuetan euskara ikasten aritu diren ermuarrentzako beka deialdi berria zabaldu du Ermuko Udalaren Euskara Sailak. Diru-laguntzak eskatu ahal izateko, interesdun pertsonek Udalaren Egoitza Elektronikoan…
08.09.2020
Ermuko Udal liburutegiak 16 urtetik gorako pertsonei zuzendutako olerki tailerrean izena emateko epea zabaldu du. Irakurzaletasuna sustatzeko programaren barnean kokatzen da ikastaroa, eta Maite Lorenzo aktore eibartarrak dinamizatuko ditu saioak.
03.09.2020
Urte ezohikoa eta berezia bizi dugun arren, herriko euskara ikastetxeak ez dira gelditzen, eta ikasturte berrirako prestatzen ari dira. Hori horrela, matrikulazio epea zabalik dago jada Udal Euskaltegian.
09.07.2020
Lehen eta Bigarren Hezkuntzako 76 haur parte hartzen ari dira uztailaren 1etik 16ra bitartean Ermuko Udalak antolatutako udako euskarazko jardueretan. Aurrez iragarri bezala, ohiko udalekuak bertan behera utzi behar izan dira Covid-19aren…
07.07.2020
Hainbeste desio izan ditugun uda eta oporrak heltzearekin batera, Ermuko Udal liburutegiak bidaia giden bilduma berritu du, erabiltzaile guztiei bidaiak prestatzen laguntzeko. Azken asteetan hainbat material erosi dira, eguneratuta ez zeuden aleak…
30.06.2020
XXVI. edizioa bart erabaki zen eta M. Ángel de la Calle Cenzual ermuarra izan da garaile
Ermua Hiria XXVI. Literatur Lehiaketaren oinarriek jasotzen zuten narratiba lanen gaia bidaia literatura izango zela. Epaimahaiak gaztelaniazko saria Ermuko…
29.06.2020
Udal liburutegiak ikasketa eta irakurketa gelak irekiko dizkie berriro bazkide eta erabiltzaileei bihar uztailak 1eko asteazkenean. Horretarako, protokolo bat egin du zeinean kontuan hartzen dira COVID-19k eragindako osasun-krisiari aurre egiteko…
18.06.2020
Covid-19aren pandemiak sortutako ezohiko egoerak bultzada handia eman dio eLiburutegia zerbitzuaren erabilerari, liburutegien testuinguruan. Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak sortutako plataforma Euskadiko Irakurketa…
19.06.2020
Udal liburutegiak 150 titulu inguru gehitu dizkio katalogoari azken asteetan. Helduentzako, gazteentzako eta haurrentzako liburuak dira, literatura liburuak (eleberria, saiakera, komikia, etab.), askotariko gaiak jorratzen dituzten ez-fikziozko…
11.06.2020
Ermuko Udal liburutegiak bukatutzat eman ditu hil honetan aurtengo helduentzako ingelesezko eta frantsesezko irakurketa-klubak.
Urrian hasi zuten ikasturtea parte-hartzaileek, eta ingelesezko taldea osatu dutenek honako obrak irakurtzeko aukera izan…
05.06.2020
Ermuan Bagara ekimenaren hirugarren edizioa gain gainean dugu, larunbat honetan, ekainaren 6an izango baita. Euskararen hedapena bultzatzea du helburu jardunaldiak, nahiz eta aurten beste modu batekoa izango den. Ermuko Euskaltzaleen Sareak bi…
01.06.2020
Marc Armspach Marko marrazkilariak jasoko du aurtengo Ermuko XII Ezekiel Etxebarria literatura saria. Azken urtean Udal liburutegian gehien irakurri den euskarazko liburuaren egilea da, Indiara bidaia komiki liburuaren ilustratzailea, alegia.