Imagen
Buscador avanzado [EU]
15.12.2017
Udal Liburutegiak antolatutako Poesia tailerrean parte hartu duten pertsonek urte honetako azkenengo saioan herritar guztiei eskainitako errezitaldi bat emango dute. Errezitaldia abenduaren 16ko larunbatean, izango da, 11:00etatik 12:00etara,…
13.12.2017
Juanita Ibaibarriaga euskarazko literatur lehiaketaren hogeita laugarren edizioak 2017ko irabazleak ezagutzara eman ditu. Herriko ikastetxe guztiek parte hartu eta lagundu dute lehiaketa honetan, eta ikasleen artean oso harrera ona izan du.
13.12.2017
Ermuko idazleen liburu bilduma gehitzen jarraitzen du udal liburutegiak. Oraintsu Eleuterio Herrero Martin zen bizilagunak idatzitako liburu bilduma jaso du. Egileak kontatzen dituen istorioak bizitza pertsonalean dute iturria, Eibar eta Ermuan bizi…
05.12.2017
Euskara Zinegotzigoak eta Udal Sailak onartu eta izapidetu dute iazko ikasturtean euskara ikasi duten pertsonei zuzendutako diru-laguntzen espedientea. Guztira 59 pertsonak aurkeztutako 65 eskaera onartu dira, eta horiek jada egin eta gainditu duten…
05.12.2017
Aste honetan -abenduaren 9ko larunbatean-, Liburutegiak antolatutako “Story Time” ingeleseko hirugarren ipuin kontatze saio izango da. Ipuin saioaren izenburua "Storytelling from around the World" da eta 4 eta 8 urte bitarteko umeei zuzendua dago.…
11.12.2017
Berbalagun ekimenak ikasturteko lehen guraso-lagun irekia –guraso nahiz seme-alabentzat- antolatu du. Saioa aste honetako ostiralean egingo da, abenduaren 15ean, Lobiano Kulturgunean, arratsaldeko bost eta erdietatik zazpietara bitartean. Ordu eta…
30.11.2017
Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen da igande honetan, abenduaren 3an, eta egun garrantzitsu honen harira ekimen ezberdinak izango ditugu gure herrian. Ermuan Bagara Ermuko Euskaltzaleen Sareak antolatu du programa, Ermuko Udalaren eta Ermuko…
15.11.2017
2014. urtean, Ermuko Eguneko Ospitaleko bi terapeutak euren lan inguruan, osasun mentalean, alegia, Irakurketa Errazeko proiektua ezartzeari ekin zioten. Ana Sanpedro eta Arrate Azkarraga aitzindariak izan ziren Ermuan Irakurketa Errazeko bi…
16.11.2017
Udal liburutegiak ‘Arratsean Kontu-kontari’ izeneko jarduera bigarren saioa antolatu du aste honetarako. Ahozko tradizioan oinarritutako kontakizun larunbatean –azaroen 18an- larunbatean izango da, Lobiano Kulturgunean egingo arratseko bost eta…
17.11.2017
Udal liburutegiak, Euskal Idazleen Elkartearen elkarlanean, Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleei zuzendutako olerki tailerra antolatu du.
Helburua haur eta gazteen irakurzaletasuna bultzatu eta poesiarekiko zaletasuna piztea eta bizitzea da.…
10.11.2017
2013an Irakurketa Erraza (IE) Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzen hasi zenetik, irakurmen edo ulermen zailtasunak dituzten gero eta pertsona gehiagok irakurketara hurbiltzeko eta horretaz gozatzeko aukera izan dute. Harrezkero, irakurle berrien…
14.11.2017
Ermuko Udaleko Euskara Sailak Gabonetako ekintzetan parte hartu ahal izateko izen-emate epea zabaldu du gaur, asteartea. Helburu nagusia programa erakargarria eta dibertigarria eskaintzea da. Jarduerak Gabonetako oporretan zehar burutuko dira zortzi…
10.11.2017
24 ordu baino gutxiago falta dira gure herrian San Martin Azokaren hogeita zortzigarren edizioa ospatzeko. Euskal Birusa elkarteak antolatu du ekimena beste behin, eta jada hasi da lekua hartzen Ermuko kaleetan, etxolen eta nekazarien postuen…
03.11.2017
Ermuko udal liburutegiak herriko Lehen Hezkuntzako laugarren mailako ikasleentzako bisita gidatuak edo erabiltzaileentzako formakuntza saioak antolatu ditu.
06.11.2017
Euskal Birusa elkarteak San Martin Azokaren hogeita zortzigarren edizioa antolatu du larunbat honetarako, azaroak 11. 11:00etatik aurrera, egun osoan zehar izango diren ekintza anitzez gozatzeko aukera izango dugu, eta nekazarien lehiaketa izango da…
31.10.2017
Ermuko udal liburutegiak sari moduan liburu sorta bat jasoko du, Kultura Ministerioak eta Udalerri eta Probintzien Federazioak Coca-Cola Fundazioaren laguntzaz deitutako Irakurzaletasuna Sustatzeko “María Moliner” XVIII. kanpainan.
02.11.2017
Ermua Antzokian, urtero ospatzen den bertso jaialdia izango dugu ostiral gauean. Ekitaldia, urtero bezala, San Martin Kulturalaren barne programatzen da. Jarduera hori ‘Euskal Birusa’ elkarte euskaltzaleak antolatu du. Ikuskizuna Antzokian egingo da…
02.11.2017
Aste honetan -azaroaren 4ko larunbatean-, Liburutegiak antolatutako “Story Time” ingeleseko bigarren ipuin kontatze saio izango da. Ipuin saioaren izenburua "Storytelling from around the World" da eta 4 eta 8 urte bitarteko umeei zuzendua dago.…
27.10.2017
Udal liburutegiak ‘Arratsean Kontu-kontari’ izeneko jarduera berreskuratu eta aste honetan ahozko tradizioan oinarritutako kontakizun saioen denboraldi berri bati ekingo dio. Lehen saioa larunbatean izango da –urriaren 28an-, Lobiano Kulturgunean…
26.10.2017
Ermuko udal liburutegiak ingeleseko eta frantseseko mintzapraktika taldeetan parte hartu ahal izateko izen-emate epea zabaldu du.
Ekintza horien helburua giro lasaian hizkuntza bat praktikatzeko espazioa eskaintzea da. Asmoa ez da klaseak jasotzea,…