Imagen
Buscador avanzado [EU]
27.03.2007
Udaleko gizarte ongizate eta emakumearentzako zerbitzuek lankidetzan jardungo dute bakarrik bizi diren eta seme-alabak euren kargura dituzten emakumeentzako egonaldietarako urteroko deialdiko izenematean. Aipaturiko programa hori Bizkaiko Foru…
23.03.2007
Biarritz junior 2 izeneko balletak dantza emanaldia eskainiko du gaur Ermuz Zineman, gaueko harrak eta laurdenetan. Jaialdia udal kutltura sailak antolatu du eta sarrerak 8 euro balio du. Taldea osatzen dute ‘Dantzaz elkarteko’ eta ‘Ballet Biarritz-…
23.03.2007
Gaur hasiko dugun aste bukaera jardueraz gainezka datorkigu. Txindurri dantza eta txistu taldeak bere egunak ospatuko ditu datorren larunbat eta igandean. Ekitaldiei bihar arratsaldean emango zaie hasiera, sei eta erdietatik aurrera Adolfo Jainaga…
16.03.2007
Charo Lopez aktore ezaguna Ermura dator gaur ‘Tengamos el sexo en paz’ antzeztera. Jose Carlos Plaza madrildarrak eta Estatuko Zentro Dramatikoko zuzendari ohiak zuzentzen du. Antzezpena Ermua Zineman izango da gaueko hamarrak eta laurdenetan.…
19.03.2007
Udal Kultura sailak antolatutako Pintura ‘Joniko’ari buruzko erakusketa gaur hasiko da Lobianon. Bilduma Mónica Lignelli pintore argentinarrarena da. Bilduma ikusgai egongo da martxoaren 30era bitartean. Erakusketa astelehenetik ostiralera…
21.03.2007
Aurtengo negua epela eta euri gutxikoa izan da eta arrazoi horregatik gazteria alorrak Candanchura eskiatzera antolatutako bidaia atzeratu egin behar izan zen. Bidai hori aurtengo kultur eta aisialdi programaren barne zegoen eta, esan bezala,…
15.03.2007
Ermuko Emakumeen Asanbladak kargak dituzten eta laguntza behar dutenei atenditzen diharduten pertsonen inguruko datu-bilketa eta azterketa egingo du. Horretarako, gaurtik hasi eta datorren astelehenera bitartean hainbat bilera egingo ditu. Bilera…
09.03.2007
Cadizeko ‘El Selu’ txirigotak emanaldia emango du gaur Ermua Zineman, gaueko hamarrak eta laurdenetan. Ikuskizuna ‘Rui Bento Vasques’ toreroaren izena daraman elkarteak antolatu du. Sarrerak 10 euro balio du eta takilan erosi ahal izango dira,…
13.03.2007
Udal Kultura Sailak eta herriko folk musikako taldeek lankidetzan jardunez, folk musika taldeentzako II. lehiaketa antolatu dute. Ekimena iaz ezagutarazi zen eta hari ‘Folkez Blai’ izena jarri zitzaion, aurten errepikatuz. Lehiaketa honetan 4500…
15.03.2007
Zine-klubeko saioan ‘Grbavica’ tituluko filma ikusi ahali zango dugu gaur, emakume zuzendarien zikloaren barne. Lana Bosniako Jasmila Zbanic zuzendariarena da. Filma drama bat da eta kritikaren esanetan, ‘muntaia sentibera da eta oso ondo kontatuta…
08.03.2007
Pirritx eta Porrotx pailazoek ikuskizuna eskainiko dute bihar Ermuan. Bikote ospetsua bere azken disko eta muntaia aurkeztera dator: ‘Mari Motots’ izenekoa. Emanaldia Zineman izango da arratsaldeko sei eta erdietatik aurrera. Ikuskizun hori Korrika…
06.03.2007
Udal kultura sailak haurrentzako antzerki egitaraua prestatu du. Egitarau hori martxoko eta apirileko larunbat arratsaldetan gauzatuko da. Ekimenak lau antzezpen eskainiko ditu beste horrenbeste larunbat arratsaldetan. Antzezpenak 3 urtetik 9ra…
06.03.2007
Lobiano Kulturgunean arte plastikoetako erakusketa bi jarri dira aldi batera. Lehenengoa, pintura erakusketa da eta bertan, herriko artista eta ‘Mugartea’ taldeko kide David Cuestak lan-bilduma jarri du ikusgai. Bilduman horretan teknika…
01.03.2007
Gaur ziklo berriari emango zaio zine-klubean. Martxoko hileari hasiera emango diogunez, ziklo hori emakume zuzendariei dedikatuko zaie. Gaur proiektatuko den pelikula ‘Agua’ titulatzen da eta 115 minutu irauten du. Filma Indiako Deepa Mehta…
02.03.2007
Titulu probokatzaile hori dakar gaur gauean Kunka antzerki produkzioak. Obra honetan hiru aktore komikok 30 sketchs-en bidez landutako antzezlana. Hirukotea hiru gasteiztarrek osatzen dute: Eloi Beato, Gorka Aguinagalde eta Josean de Miguel Gil.…
27.02.2007
Ermuan aukera-azokaren bigarren edizioa egingo da asteburu honetan. Azoka udal kiroldegian jarriko da eta larunbata eta igandean egongo da zabalik. Azoka Ermuko Merkatari eta Ostalari Elkarteak antolatu du Udalarekin batera eta azken honen laguntzaz…
23.02.2007
Udal Gizarte Ekintza Alorrak aditzera eman du aurtengo Gizarte-larrialdietarako Laguntza eskatzeko epea zabalik duela. Epe hori zabalik egonen da datorren maiatzaren 31ra bitartean, hori barne. Alorrak horren berri ematen duen ohar informatiboa…
20.02.2007
Ermuak inauterietako egun nagusia biziko du gaur. Asteartea izan ohi da gurean egunik herrikoiena. Ikasleek egun berezia izango dute, ikastetxetan bertan eskolako eta jai-eguneko jarduerak uztartuz. Ikastetxeetan arratsaldean jai izango dute, festa…
20.02.2007
Mila pertsonek Lobiano Kulturgunea bisitatu dute hilabete honetako 5etik 17ra bitateko lan egunetan. Datua udal Kultura Sailak bildu eta ezagutzera eman du, horretan ‘Guabanakoa’ enpresaren langileeen laguntza jaso duelarik. Bi aste horietan…
22.02.2007
Endika Fernández Amesti ermuarrak Ipar Polotik Patagoniara egin zuen bidaiaren berri emango du gaur arratsaldean ikus-entzunezko baten bitartez. Lan hori diaporama bat izango da, eta ‘Alaskatik Ushuaiara’ titulua du. Ekitaldia Lobiano Kulturguneko…