Buscador avanzado [EU]

08.07.2008
Berrogeita hamar liburu kalean aske utziko du udal liburutegiak datozen egunetan. Ekimenari “Ermua Liburu libreak” izena jarri zaio eta bigarren urtez gauzatuko da. Mundu zabalean zehar “Bookcrossing” izenaz da ezaguna ekimen hori, eta norbanako…
10.07.2008
Udal liburutegiak hiri ezberdinetako plano, kale-izendegi eta errepide gidak eramaten utziko dizkie bezero direnei, beren opor bidaietara eraman ditzaten. Liburutegiak jakin badaki, urtero horrelako materialen eskari handia izaten dela oporrak gero…
01.07.2008
Udal liburutegiak bere ordutegia egokituko du opor eta udako beharretara egokitzeko. Halaber, arrazoi berberagatik mailegu zerbitzuan epe eta kopuruak malgutu eta luzatuko ditu, kanpora edo bidaiara goazen bazkideok lasaiago ibil gaitezen. Hori…
25.06.2008
Udal liburutegiak amaitu berri ditugun gastronomia jardunaldiak oso positibotzat baloratu ditu. Zerbitzua pozarren agertu da, Lobiano Elkartearekin batera antolatutako ekintzetan parte hartze handia izan dela eta ekitaldion ondo atera direla.
19.06.2008
Modu orekatuan elikatzea edo herritarren artean ohikoagoa den “ganoraz eta ondo jatea” oso garrantzitsua da. Horretarako komenigarria da elikagaien ezaugarriak ezagutzea. Baina, gauza guztiak bezalaxe bere neurrian. Ez da beharrezko nutrizionista…
13.06.2008
VIII. Gastronomia Jardunaldien egitarauaren barruan, datorren asteartean, ekainaren 17an, arratsaldeko 18:30etan ermuar sukaldaria den Andoni Docek 10 eta 12 urte haurrentzako Zapore Tailerra emango du. Tailerrean lau zaporerik garrantzitsuenak…
18.06.2008
Udal liburutegiak urtero argitaratzen duen irakurketa gida berria prest dago, uda gain gainean baitaukagu. Gidak hogeita hamar proposamen biltzen ditu, irakurleen adinaren arabera banaturik, heldu eta gazteentzat. Aurtengo gidak triptiko itxura du…
12.06.2008
Ekonomi sustapen, enplegu eta trebakuntza udal sailak makineria erabiltzen eta mantentzen ikasteko ikastaro berria egingo du. Ikastaro hori langabezia eta Eusko Jaurlaritzaren Lanbide zerbitzuan izena emanda duten langabetuei eskainiko zaie.…
11.06.2008
Udal Pintura Eskolako ikasleek amaitu berri dugun ikasturtean pintatu dituzten lanak bildu eta erakusketa antolatu dute Lobianon. Erakusketan eskolako ikasle gazte nahiz helduek pintatutako taulatxo eta koadroak ikus daitezke, horien artean natura…
09.06.2008
Udal liburutegiak gai zehatz bati buruzko erakusketa tematikoa hasi berri du. Erakusketa horretara zinera eraman izan diren eleberri bilduma bildu da. Erakusketa horrek elementu biak uztartzen eta eskaintzen ditu: hala liburua nola filma, hain zuzen…
05.06.2008
Ermua Hiria XIV. Literatura saria aurtengoan Madrilera joan da. Epaimahaiak Manuel Sánchez Vicente saritu du, “La Eternidad” lanarengatik, narratiba eta gaztelaniazko atalean. Albazetera joan da ataleko akzesita, Juan Lorenzo Collado Gomezek…
02.06.2008
5 urtetik 12ra bitarteko ehun bat umek parte hartu dute “Irakurtzea eta sariak jasotzea, ekitea besterik ez da” jardueran. Irakurketa sustatzea eta ikasleak liburuetara hurbiltzea xede duen jarduera honek, “Megairakurleak” izenekoa ordezkatu du…
19.05.2008
Herriko haurtzaindegiak datorren 2008-09 ikasturterako matrikulazio aldiari ekin dio gaur. Izen-emateak maiatzaren 30era bitartean hartuko dira. Datozen bi asteetan zehar izen ematen duten umeek iraila edo urrian hasiko dira zentrora joaten. Ermuko…
05.05.2008
Irakurtzearen gozamenari buruzko argazki erakusketa ikusgai dago Lobiano Kultur Gunean. Erakusketa hori gaur hasi da eta maiatzaren 17ra bitartean mantenduko. Horretara berrogeita zortzi argazki bildu dira ‘Irakurketaren gozamena’ titulupean.…
06.05.2008
Udal liburutegiak ahozko narratiba saio berritzaile batzuk antolatu ditu aste honetarako. Saio horiek estreinakoz gure herrian berbere eta gaztelania hizkuntzak uztartuko dituzte. Narratiba saioak maiatzaren 8ko ostegunean egingo dira, goizeko eta…
07.05.2008
Udal liburutegiak erabiltzaileak inkestatuko ditu zerbitzuarekiko horien gogobetetasun gradua ezagutzeko. Inkestak egiten gaur hasiko dira eta maiatzaren 22ko ostegunean bukatuko, bi asteren bueltan. Inkesta betetzea borondatezkoa da eta beren…
30.04.2008
Herriko haurtzaindegia maiatzean ateak irekiko ditu herritarrek ezagutu ahal izateko eta nahi dutenak seme-alabak matrikulatzeko. Haurtzaindegia zabalik izango da maiatzaren 5eko astelehen arratsaldean, bertaratu nahi duten guztientzat. Zerbitzuko…
25.04.2008
Herriko liburutegiak liburuen nazioarteko aurtengo Eguna ospatzeko jardueretan jende ugari bildu du. Jai giroa nabaria izan zen goizean goizetik. Aldizkarien merkatu txikiak erabiltzaile ugari bildu zituen, etxera eraman zezaketen aleak…
29.04.2008
Udal liburutegiak bere ordutegiak egokituko ditu maiatzaren baterako eta ikasturteko hirugarren eta azken hiruhilekoaren azterketetarako. Nolanahi ere, gehienok zubia izango dugun arren, zerbitzua zabalik egongo da egun horietan, ostegunean izan…
30.04.2008
Udal liburutegiak, ‘Euskal Birusa’ elkarteak eta herriko bi liburu-dendek bat egin dute Topaguneak –euskara elkarteen Federazioak- aste honetan ‘Irakurri, gozatu eta oparitu’ lelopean hasi duten kanpainarekin. Ekimenari gaur orain egun batzuk eman…