Buscador avanzado [EU]

19.07.2017
2017ko Santixauetako jai egitarauak martxan eta bizi-bizi jarraitzen du, eta ostegun honetan Ermuko haurren txanda izango da. Herriko txikienek goizetik gauera arte ekitaldi ezberdinez gozatzeko aukera izango dute bihar.
19.07.2017
Asteburu honetan Artarrai mendi taldeak Urkora 69tan ezetz! proba herrikoi eta lehiaketaren edizio berria gauzatuko du. Jarduera herriko Santixau jai eta egitarauaren barne dago. Proba larunbatean eta goizeko 10:00etan hasiko da Patxi plazatik,…
12.07.2017
Ermuko PAACE elkarteak (Afrikan nekazaritza sustatzeko eta energia sortzeko elkartea) antolatu ditu, beste behin, Afrika-Ermua Kultur Arteko Jardunaldiak. Ekimen honen hirugarren edizioa izango da aurtengoa, eta aste honetan zehar garatuko diren…
05.07.2017
Urteroko legez, Ermuko Jaien egutegia Sallabente auzoko festekin hasiko da aurten ere. Sallabenteko Jai Batzordeak jaietako programazioa aurkeztu du, eta egunik handienak asteburu honetan izango dira. Gaur asteazkena motorrak berotzen hasiko gara…
28.06.2017
Ermuan bizi diren marokoar jatorriko bizilagun gehienak Rif eskualdetik etorritakoak dira. Pasatu den urrian merkatari bat bortizki erail ostean, mobilizazioak hasi ziren eskualde osoan zehar. Hamarkada ugariz baztertuta egon den lurraldeak bere…
30.06.2017
‘Hezkuntza da aurrera jarraitzeko bidea’ lemapean jardunaldia gauzatu zen bar arratsean Lobiano Kulturgunean. Jardunaldia Marokon jatorria duten herritarrek eraturiko eta ‘Etorki(z)una’ izeneko toki elkarteak antolatu zuen udaleko Nazioarteko…
29.06.2017
Udak eta musika elektronikoak bat egingo dute larunbat honetan Elektrojaia jaialdiaren edizio berrian. Ekimen ezagun honen bederatzigarren edizioan dozena artistatik gora izango ditugu aurten Ongarain kokatuko diren bi eszenatokien gainean. Jaia…
30.06.2017
Beatriz Gamiz Kultura, Berdintasun eta Euskara zinegotziak gure herriko Santixau jaietako egitaraua aurkeztu du gaur, ostirala. Guztira 97 ekitaldik osatzen dute datozen festetako programa, eta urtero bezala, txarangen jolasekin hasiko da uztailaren…
09.06.2017
Ermuko Santixau jaietako kartel lehiaketako epaimahaiak jada aukeratu du aurtengo edizioko garailea. Rubén Lucas García Torreaguerako (Murtzia) bizilagunaren obra izan da irabazlea. Sari horri esker, hilabete barru hasiko diren jaiak iragarri eta…
05.06.2017
Ekainaren 1etik 15era bitartean, Udal Margo Eskolako ikasleek amaitu berri duten kurtsoko azken hiruhilekoan zehar egindako lanak ikusteko aukera izango da Lobiano Kultur Gunean.
07.06.2017
Ermuko Txindurri Dantza eta Txistu Taldeak asteburu honetan ospatuko du urteroko “Txindurri Eguna”. Kultur elkarte honek 40 urte baino gehiago daramatza ospakizun hori antolatzen, eta aurtengoa ekainaren 10ean hasiko da, larunbata. Dantza poteoak…
24.05.2017
Larunbat honetan, maiatzaren 27n, bosgarrenez ospatuko da Ermuko Gazte Eguna. Ermuko Gazte Asanbladak antolatuta, egun osoan zehar ekitaldiak izango dira herrian, eguerditik hasi eta gaueko lehen orduetara bitartean. Goizeko 12:00etan hasiko da…
18.05.2017
Vértigo Rock jaialdiaren hamaikagarren edizioa ospatuko da larunbat honetan, maiatzak 20, Ermuan. Gustu ezberdinetarako proposamenak biltzen ditu aurtengo kartelak, eta kokapena estreinatuko du, gainera. Izan ere, San Pelaio plazatik Betiondo…
11.05.2017
Ermuko Galiziako Etxeak asteburu honetan ospatuko du Letra Galiziarren hogeita hamahirugarren edizioa, eta ekimenez betetako programa aurkeztu du. Jardunaldi galiziar honen aurtengo edizioan Carlos Casares idazle ourensearra omenduko da; Galiziako…
28.04.2017
Ermuko Nazioarteko Elkartasun eta Lankidetza Kontseiluak Immigrazio Jardunaldien hamazazpigarren edizioa antolatu du, eta apirilaren 29tik maiatzaren 13ra arte burutuko da gure udalerrian.
05.04.2017
Giza eskubideen inguruko Pressplay jaialdia hartu genuen Ermuan iazko urrian. Mundua ulertzeko eta elkartasuna eraikitzeko, giza eskubideak beharrezkoak direla ezagutaraztea eta zabaltzea zen ekimen horren helburua. Musika, zinea eta teknologia…
06.04.2017
Ermuko Udaleko Kultura Sailak herriko Santixau jaietarako kartela aukeratzeko lehiaketa antolatu du aurtengoan ere. Parte-hartzea librea da, eta epea zabalik dago datorren ekainaren 5era arte, astelehena.
03.04.2017
25 urte ez dira ezer... baina askorako ematen dute, eta bestela, galdetu Ermuko Izarraitz emakumezkoen antzerki taldeari. Pasatu den ostiralean agur esan zion konpainiak eszenatokiei, antzezpenaren munduan mende laurdena bete ostean. Guztira 18…
30.03.2017
Ermuak Euskal Jaiaren berrogei garren edizioa ospatuko du asteburu honetan. Euskal Jaia herriko ‘Txindurri’ dantza eta txistu taldeak antolatzen du, gure udalaren diru-laguntzarekin, eta herriko ostalarie eta merkatarien eta banketxe baten…
17.03.2017
Astearte honetan, martxoak 21, Arraza-diskriminazioa Ezabatzeko Nazioarteko Eguna ospatzen da. Hori dela eta, Ermuko Udalak hainbat ekintza burutuko ditu martxoaren 20tik 30era bitartean Arrazakeriaren eta Xenofobiaren aurkako Astea izenburupean.