Imagen
Buscador avanzado [EU]
07.03.2016
Mundu osoko ia 4.000 hiri, enpresa eta norbanakok eman dute izena La Hora del Planeta kanpainan parte hartzeko. Ermua da ekimenarekin bat egin duen euskal herri eta hirietako bat, eta planetaren alde zenbait eraikinen eta kaleko argiak itzaliko ditu.
03.03.2016
Udal Kultura Sailak eta herriko folk musikako taldeek lankidetzan jardunez, folk musika taldeentzako XI. lehiaketa antolatu eta deitu dute. Ekimena orain hamar urte abiarazi zen eta hari ‘Folkez Blai’ izena jarri zitzaion, harrez geroztik bere…
29.02.2016
Debabarreneko Mankomunitateak 2014 eta 2015 urteetako gaikako zabor bilketaren datuen balantzea egin berri du. Ondorio nagusia da zifrak hobetzen ari direla urtetik urtera; birziklatze tasa %39,66ra iritsi da gure eskualdean.
25.02.2016
Nagore Rodriguez margolari ermuarraren lanak Lobiano Kultur Guneko erakusketa aretoan ikusi daitezke. Hogei bat margolanek osatzen dute galeria, eta datorren martxoaren seira arte, igandea, zabalik egongo da egunero.
22.02.2016
La Hora del Planeta kanpaina martxoaren 19an, larunbata, iritsiko da aurtengoan mundu guztiko herri eta hirietara, eta Ermua ez da gutxiago izango.
15.02.2016
San Lorenzo ikastetxeko Lehen Hezkuntzako 6. mailako hamabost ikasle eraikin publiko bi bisitatu dituzte gaur Energia Berriztagarrien tailerraren baitan, Ingurumen heziketako udal Zerbitzuko Isabel Prieto begiralearekin bat.
10.02.2016
Lobiano Kultur Guneko bi erakusketa aretoetan galeria berri bat jarri da martxan, Udal Margo Eskolako ikasleen lanekin osatua. Pasatu den astelehenean zabaldu zen erakusketa, eta ikasturtean zehar egindako obrak eta eskulanak ikus daitezke.
Lehen…
03.02.2016
Inauteriak atean ditugu. Bete-betean sartuko gara jaietan. ‘Eguen Zuri’k hasiera emango dio lau eguneko jai eta dibertsioari. Kultura Alorrak kaleratu berri du aurtengo Inauterietako egitaraua. Horren barne musikak protagonismo garrantzitsua izango…
27.01.2016
Udal kultura sailak Lobiano Kultur Gunean urteko lehen hiruhilekoan egingo dituen tailerrak iragarri ditu. 2016. urteko hasiera honetan 12tik 18ra bitartean dagoen orduko iraupena izango duten hiru tailer izango dira. Izen emateak bihar -…
22.01.2016
Ermuko Ihauteriak iragarriko dituen kartela ezagutu genuen astelehenean, eta gaur jada eskuartean dugu aurtengo egitaraua. Izan ere, bi aste baino ez dira falta urteko festarik koloretsuenei hasiera emateko.
Ohikoa den bezala, oilarraren jokoarekin…
21.01.2016
Zuhaitzak loratu izana fenomeno aparta izan arren, ez ohi da albiste izaten normalean. Eta are gutxiago dagokion unean, hau da, udaberrian bada. Aldiz, kontatzen ari gatzaizkizuen kasua ez da hori, egutegiak urtarrilaren 21a dugula dioelako, ez…
18.01.2016
Amaitu da Ermuko ihauterietako kartelen lehiaketa, eta jada badugu irabazlea. Jose Angel Ligero errioxarraren “Oilar mozorrotua” lana izan da garailea, eta 2016ko ihauteriak iragartzeko erabiliko da.
18.01.2016
Herriko ostalaritza establezimenduek beranduago itxi ahali zango dute –nahi izanez gero- gainean ditugun Inauteri jai egunetan. Ostalariek ohikoa duten itxierari bi ordu gehiago eransteko baimena izango dute. Hain zuzen ere, 2016ko otsailaren 4tik…
14.01.2016
Bizkaia jazz-blues zirkuitua Ermura bueltan da asteburu honetan, Big Mama Montse & Tòfol Martínez Quartet talde katalanaren eskutik.
08.01.2016
Urte berriarekin batera, erakusketa denboraldi berri bat hasi da Lobiano Kultur Gunean.
Hasi berri den 2016. urte hau behar bezala estreinatzeko, datorren urtarrilaren 11tik aurrera, astelehena, Ane Barrainkua artistaren lanak ikusgai izango dira…
08.01.2016
Amaitu dira Gabonetako oporrak. Normaltasunera itzuli gara: eskolak ikaslez bete dira berriro, eta Gabonetako Haur Parkeak ere hurrengo urtera arte agur esan digu, hamar egunez zabalik egon ostean.
Guztira, 2.371 pertsonak gozatu dute Miguel Angel…
08.01.2016
Duela aste batzuk iragarri genuen moduan, Ermuko Udaleko Kultura Sailak inauterietako kartelen lehiaketa jarri du martxan aurtengoan ere. Jai koloretsu horiek otsaileko lehen astean ospatuko dira Ermuan.
2016ko inauterietako kartela aukeratzeko…
29.12.2015
Haurrentzako Gabon Parkean (HGPan) aurten sar daitezkeen gehienezko pertsonen kopurua –edukiera- guztira 345 pertsona dira erabiltzaile eta horiekin bat doazen pertsonak barne, segurtasun arauei jarraiki sarrera kontrolatzeko teknikariek egindako…
04.01.2016
Olentzeroren bisitaren ostean, egutegian gorriz markatutako beste egun bat datorkigu bihar: Ekialdeko Errege Magoen itzulera. Urtero bezala, Meltxor, Gaspar eta Baltasar Ermuan izango ditugu ohiko kabalgata egiteko.
28.12.2015
Eguberriaren eta etxeko txikien inguruan gure herrian antolatu diren jarduerak aurrera jarraituko dute. Egitarauak iragartzen duenez bihar haurrentzako antzezpena izanen dugu ikusgai. Glu-Glu Produkzioak taldeak “Hiru txerritxoak” ikuskizuna…