Buscador avanzado [EU]

26.06.2023
Ekainaren 28ko jardunaldia Durangon egingo da; horretan gazteen egungo enplegua aztertuko, gehien eskatzen diren profilak identifikatuko eta plantilan sartzea zailagoa den prestakuntza espezifikoa duten profilak aztertuko direlarik Eskualdeko…
26.06.2023
Udalbatza Osoko Bilkuran bilduko da bihar goizean gure udalerrian uztailaren 23ko igandean, Hauteskunde Orokorren egunean, eratuko diren hogeita bi hauteskunde-mahaietan jardungo duten 198 pertsona izendatzeko, bai eta ordezkoen zerrenda ere.…
23.06.2023
Elektrojaia ekainaren 30ean, ostirala, hasiko da, jaialdi aurreko egunean, arratsaldeko 17:00etatik 22:00etara, martxoaren 8ko plazan. Egun nagusi eta osoa larunbatean izango da, Betiondon, arratsaldeko 5etatik goizaldeko 04:00ak arte, etenik gabe.
23.06.2023
Andaluziako Kultur Etxeak ‘Rocioko Ama Birjinaren’ omenezko erromeria ospatuko du gaur eta bihar. Egitarauak iragartzen duenez dantza erakustaldia izango gaur arratsaldeko 8etan San Pelaio parkean, ‘Fit Gipsy Dance Eva’ talde ermuarrarekin. Gaueko…
22.06.2023
Ermua Kirolak, udal kirol alorrak, datorren 2023-2024 ikasturterako, Igeriketa Eskolan izena emateko epea zabalik dagoela ezagutarazi du. Izena emateko azken eguna datorren ostirala izango da, ekainaren 30a, hori barne.
22.06.2023
Euskal Birusa elkarteak eta Txindurri Dantza eta Txistu Taldeak San Juan sua antolatu dute ostiral honetarako, ekainak 23. Jarduera Orbe Kardinala plazan egingo da, gaueko hamar eta erdietatik aurrera. Ospakizuna sugarren piztearekin eta…
21.06.2023
Badator VI. Gure udalerriko Afrika-Ermua jardunaldia. Bertan bizi diren afrikar taldeek antolatu dute topaketa, Euskal Elizbarrutietako Misinoekin eta Immigrazio eta Nazioarteko Lankidetzarako udal Sailarekin batera. Programa datorren ostiral eta…
21.06.2023
Ermuko alkateak idatzi bat zabaldu du gaur Zaldibarko zabortegiaren egoerari buruz herriko udalak duen jarrera jakinarazteko. Agiri horretan, agintaritza eskudunari eskatzen dio “berehala jardun dezala behar diren berme guztiekin, labirinto…
20.06.2023
Udaren atarian eta ikasleek ikasturtea amaiturik dutenez, datorren astean ekingo zaie 'Oporretan Jolas' udal jarduerei. Lehen hezkuntzako ikasleei zuzendutako ekintza Hauek ekainaren 26an hasiko dira eta uztailaren 21ean amaituko. Lau astetan zehar…
20.06.2023
Bizkaiko Durangaldea, Busturialdea eta Lea-Artibai eta Gipuzkoako Debabarrena eskualdeetako hirurogei enpresa txiki eta ertain (ETE) erakunde berritzaileak dira.
17.06.2023
Juan Carlos Abascal Candás (PSE-EE/PSOE) izango da Ermuko alkatea 2023-2027 agintaldian, gaur Udalbatza berria eratzeko osoko bilkuran berriro hautatua izan ondoren, 9 botorekin bere taldeko sei kideenak eta EAJ-PNVko hiru zinegotziena, bi alderdien…
17.06.2023
Sei emakumek eta hamaika gizonek osatzen dute gaur eratu den Ermuko Udalbatza berria, 2023-2027 aldirako. Horietatik bi (2) Ermuko zinegotzi-karguan estreinatzen dira; Idoia Goicoechea Guridi, EH Bildukoa, eta Mónica Martín-Lorente Rabanete, PPkoa.…
16.06.2023
Gaur eta bihar eraitsiko da harrizko eraikin hori, A-06 Kaltxango izeneko eremu horretan bere ordez eraikiko dena berriari leku egiteko. Eraispen lana Mallabiko Jon hondeaketa lanak izeneko enpresa egiten ari da, pintza duen garabi batekin.…
16.06.2023
Eusko Jaurlaritzak, Spri Taldeak eta Innobasquek, Berrikuntzaren Euskal Agentziak, jardunaldi bat egingo dute datorren astelehenean Ermuan, prozesu berritzaile baten bidez erronkei erantzun eta negozio-emaitzak hobetu nahi dituzten enpresa txiki eta…
15.06.2023
Ermuko Mendiola Jatetxeko Jose Manuel Rodriguez ermuarra Bizkaiko enbaxadore izango da 2023an. Sukaldaria Bizkaiko Pintxo Lehiaketako podiumera igo zen atzo, hirugarren postua lortu eta gero. Ermuak hiru pintxo izan ditu azken fasean, sortzaile…
15.06.2023
Maiatzaren 28ko hauteskundeetako emaitzen arabera, zinegotzi hautetsi direnek larunbatean –ekainaren 17an- bilduko dira ezohiko Osoko Bilkurara, agintaldi berriko Udalbatza eratu eta alkatea aukeratzeko. Udalbatzarra osatzeko bilkura ezohikoa izango…
14.06.2023
Gaur Bizkaia Etorbideko 17. zenbakia duen eraikina -egun ezagutzen dugun bezala- historiara pasatuko da aste honetan. Asteburu honetan eraitsiko da harrizko eraikin hori, A-06 Kaltxango izeneko eremu horretan bere ordez eraikiko dena berriari leku…
14.06.2023
Ermua-Durangoko Helduen Heziketa Iraunkorreko Zentroak (HHIk) 2023/2024 ikasturterako matrikulazio epea irekiko du hurrengo astelehenean. Ikasturteko lehen lau hilabeterako matrikula berria ekainaren 19tik 29ra bitartean egin ahal izango da, biak…
13.06.2023
Espainian dozena erdi pertsona dituen gaixotasun arraroa, orain arte sendaezina den gaixotasuna. Entzefalopatia SLC6A1 genearen mutazioaren ondorio da. Gene hori haurtzaroan diagnostikatzen da eta pazientearen bizitza guztian zehar jarraitzen du.…
12.06.2023
Oinarrizko Lanbide Heziketako Udal Institutuko (OLHUIko) ikasleek ikasturteari agur esan diote azken asteetan bisita eta jarduera bereziak eginez. Horien artean honako hauek dira aipagarri: ingurunera irteera natura irakasgaiaren baitan; Orbea…