Buscador avanzado [EU]

31.03.2021
Ermuko Udaleko Kirol Arloak abonatu eta ikastarogile guztiei gogorarazten die udal kirol instalazioetara sartzeko txartel berria jada eskuragarri dutela. Txartel berritu horiek gaur egun erabiltzen direnak ordezkatuko dituzte inolako kosturik gabe.…
06.04.2021
Ermuko Merkatari eta Ostalarien Elkarteak (EMOE) gaur jarriko ditu salgai herriko dendetan kontsumitzeagatik 10 euroko deskontua izango duten bonuak. Horrela, sektoreari bultzada eman nahi zaio.
06.04.2021
Zaporeak GKEak gerratik ihes egin eta Lesbosko (Grezia) zelaietan kontzentratzen diren errefuxiatuen alde lanean jarraitzen du. Horrela, hirugarren urtez, antolakuntzak erronka berri bat aurkeztu die Ermua, Eibar, Elgoibar eta Mallabiko herritarrei…
07.04.2021
Apirila aurrera doa bere bigarren aste honetan, eta Ermua Antzokiak egunotan ikusi ahal izango ditugun lau film berri aurkezten dizkigu.
07.04.2021
Ermuko Udal liburutegiak Arratsaldean Kontu Kontari ipuin zikloaren saio berri bat antolatu du larunbat honetarako, apirilak 10. Ipuin zopa izenburua izango du kontaketak, eta euskara hutsean garatuko da. Birjiñe Albira kontalaria arduratuko da 4…
26.03.2021
Ermuko Udalak, Udal liburutegiaren bitartez, haur eta gazteentzako Komiki Lehiaketa antolatu du bigarren aldiz. Narrazio-genero horren irakurketa eta sormena sustatzeko urteko kanpainaren barne kokatzen da deialdia. Lehen Hezkuntzako 5. eta 6.…
29.03.2021
LABIren Aholku Batzordeak 16/2021 Dekretua aurkeztu du ostiral honetan, Covid-19ari aurre egiteko prebentzio-neurriak aldatu eta indartzeko.
29.03.2021
70 bat lan dibertigarri, poetiko, sentsible nahiz bihurri aurkeztu dira aurten Ermuko Udalak antolatutako euskarazko Piropo Lehiaketaren XIV. edizioan. Covid-19aren pandemiak gogor markatu duen urte honetan, irudimena gailendu da beste behin…
29.03.2021
Lehendakariaren martxoaren 26ko 16/2021 Dekretuaren arabera, Covid-19aren prebentzio-neurri espezifikoak eguneratzen dituena, Udal kirol-instalazioetako aldagelak eta dutxak itxita egongo dira. Salbuespen gisa, igerilekuetako aldagelak eta dutxak…
30.03.2021
Ermuko Udaleko Diru-bilketa Zerbitzuak datorren asteartean, apirilaren 6an, irekiko du Trakzio Mekanikozko Ibilgailuen Zerga (TMIZ) ordaintzeko borondatezko epea. Epe hori hilabetez egongo da zabalik, maiatzaren 6ra arte, osteguna. Udal erroldaren…
30.03.2021
Ermua Antzokiak zine hilabete berri bat estreinatuko du, non adin eta gustu guztietarako hamazazpi zinta proiektatuko diren. Ostegun honetan, hilak 1, zineklub saioarekin hasiko da programazioa, eta bertan El agente topo filma eskainiko da. Maite…
30.03.2021
Ermuko Udaltzaingoak 28 isun-proposamen helarazi dizkio Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailari, azken hamar egunetan Herritarren Segurtasunerako Legea (HZL) eta SARS-CoV-2k kutsatzea saihestu eta transmisio-katea eteteko ezarrita dauden neurriak ez…
31.03.2021
Osasunaren eta, bereziki, bihotz-babesaren alorretan oinarritutako proiektu berri bati hasiera emango zaio datozen asteetan Ermuan. Bexen cardio tokiko enpresa eta Ermuko Udala elkarlanean ari dira ekimen honen azken xehetasunak zehazteko, eta…
23.03.2021
Pirritx, Porrotx eta Marimotots hirukotea Ermuan izango dugu ostiral honetan Amaren Intxaurrak ikuskizun berria aurkezten. Pailazoek bi saio eskainiko dituzte Ermua Antzokian, 17:00etan eta 19:00etan, eta jada sarrera guztiak agortu dira bi…
23.03.2021
Planeta zaintzearen aldeko konpromisoa berretsi eta eginkizun horretan bat egin du Ermuak beste behin. La Hora del Planeta kanpaina martxoaren 27an, larunbata, gauzatuko da aurtengoan mundu guztiko herri eta hirietan, eta Ermua ez da gutxiago izango…
24.03.2021
Ermua Antzokiak aste honetan eskainiko ditu martxoko azken lau filmak. Eskaintza ostegunean hasiko da, Sandra Wollner zuzendari austriarraren ‘El inconveniente de haber nacido’ titulukoarekin. 2020an estreinatu zen eta 94 minutu irauten du. Elli…
24.03.2021
Ermuko Udaleko zinegotziek IOTBASQUE Izarra Lab laborategia ezagutzeko aukera izan dute astearte honetan, martxoak 23. Udalak berak eta Gaia Klusterrak, Euskadiko Ezagutzaren eta Teknologia Aplikatuaren Industrien Elkarteak, bultzatu dute proiektua.
24.03.2021
Korrikaren ordez Euskal Herria osoan 80tik gora ekitaldi egingo ditu koordinadorak igandean, “aurten ere euskararen lekukoa kalean egon dadin”. Mezua irakurriko eta abesti bi entzungo dira
25.03.2021
Udalbatzak Kontuen eta Ogasuneko Batzorde Bereziaren bilera egin du astearte honetan, 2020ko ekitaldiko aurrekontuaren likidazioa aurkezteko.
25.03.2021
Datorren apirilean irekiko da Haurreskolan izena emateko epea irailean, urrian eta azaroan hasi nahi duten familientzat. Izen-emateak apirilaren 12tik 21era bitartean entregatu ahal izango dira Iparragirre kaleko 15. zenbakian dagoen Haurreskolan.…