Imagen
Buscador avanzado [EU]
18.12.2018
El Grinch 3D haurrentzako filma urtarrilera atzeratu da, eta horren ordez Animales Fantásticos 2 3D eskainiko da datorren astean
Datozen bi astelehenetan, abenduak 24 eta 31, ez da emisiorik egongo
18.12.2018
Udal Gizarte Zerbitzuak herritarrentzako informazio eta kontsulta prozesua hasi dute aste honetan kudeatzen dituen lau zerbitzuen Ordenantzak eguneratu eta aldatzeko eginkizunaren baitan. Informazio eta kontsulta prozesua hilabetez luzatuko da –…
14.12.2018
Ermuko udal liburutegiak ''Arratsaldean kontu kontari'' jardueraren saio berria antolatu du asteko larunbat honetarako, abenduaren 15erako, hain zuzen ere.
Ipuin saioaren izenburua “Tipi-tapa bidean goaz” da eta 3 eta 8 urte bitarteko umeei zuzendua…
11.12.2018
Ermua iS TEAM proiektua, Ermuko Udalak FECYTekin (Zientziaren eta Teknologiaren Espainiar Fundazioa) lankidetzan garatua, abian izango dugu berriro ere abenduko hilabete honen amaieran. Azaroaren 2an eta 3an egindako lehenengo jardunaldien ostean,…
11.12.2018
Amaitu berri dugun ''Euskaraldia'' partehartzaile eta positiboaren ondoren, euskararen erabilera bultzatu eta indartu nahi duen Ermuko Berbalagun egitasmoak dei egiten du urtarriletik aurrera interesdun pertsona eta kide gehiago batzeko eta , jada,…
12.12.2018
Xoel López musikari galiziarrak emanaldia eskainiko du Ermua Antzokian aste honetako ostiralean –abenduaren 14an-, gaueko hamarrak eta laurdenetatik aurrera. Indie rock, rock alternatiboa eta pop generoak landu eta uztartzen dituen musikariak,…
12.12.2018
Barakaldoko udalak, BIC Bizkaia Ezkerraldeak eta Bikefriendly erakundeek elkarlanean Kirolak 4.0 tituluko jardunaldia antolatu eta ospatu zuten atzokoan, non Ermuko alkate Juan Carlos Abascalek parte hartu zuen. Jardunaldi eta topagune horretan…
12.12.2018
Lehiaketa librea da eta nahi duten establezimendu guztiek har dezakete parte, EMOEko bazkide izan edo ez
Izen-emateak ostiralean itxiko eta muntaiak Errege egunera bitartean mantendu beharko dituzte parte-hartzaileek
13.12.2018
Gabonak ate joka ditugu eta udal kultura sailak gaztetxoek gozatu ahal izango duten ekintzen egitaraua aurkeztu du. Kanpaina horren barne zortzi jarduera ditugu, besteak beste, eskutitz bilketa, trena, kalejira, Olentzero, pailazoak, antzezpena eta…
13.12.2018
Anaut talde madrildarra Lobiano Kultur Gunean izango dugu larunbat honetan, abenduak 15, Time goes on azken lana aurkeztuko duen kontzertuan.
35 urteko Alberto Anaut abeslari, gitarrajole eta konpositorea da soul talde honetako burua. Izugarrizko…
13.12.2018
Udal Liburutegiak antolatutako Poesia tailerrean parte hartu duten pertsonek urte honetako azkenengo saioan herritar guztiei eskainitako errezitaldi bat emango dute. Errezitaldia abenduaren 15ean, larunbata, izango da, 11:00etatik 12:00etara,…
04.12.2018
Herrian ditugun ostalaritzako establezimenduek abenduaren 15etik aurrera eta hurrengo asteburuetan ordutegia luzatu eta beranduago itxi ahal izateko baimena eman du Udalak, Gabon eta Urte Berriko jai egunak direla-eta. Hori horrela, abenduak 15eko…
05.12.2018
Ermua Antzokian 2019ko urtarriletik maiatzera bitartean edukiko ditugun ikuskizunen programa aurkeztu du gaur Ermuko Udal Kultural sailak. Programazio landua da, anitza eta ausarta hogei proposamen biltzen dituena eta ekitaldi zerrenda zabala…
05.12.2018
Juanita Ibaibarriaga literatur lehiaketak baditu aurtengo irabazle berriak. Lehiaketan herriko ikastetxe guztietako ikasleek parte hartu dute eta ugariak izan dira aurkeztutako lanak.
Abenduaren 3ean Lehen Hezkuntzako ikastetxe guztiek Ermua…
05.12.2018
Bart arratsean piztu genituen Ermuan aurtengo Gabon kanpainako apaingarri eta argiak. Juan Carlos Abascal alkateak sakatu zuen botoia Orbe Kardinalaren plazan jarritako zuhaitza eta hirigune erdiko kaleetako –Zubiaurre, Erdikokale eta Probalekuko-…
05.12.2018
Marokon jatorria duten herritar ermuarrek eraturiko eta ‘Etorki(z)una’ izeneko toki elkarteak udaleko Nazioarteko Kooperazio eta Immigrazio udal zerbitzuarekin bat jarduera antolatu dute datorkigun asteburu luzerako. Hitzaldia eta ondorengo mahai-…
10.12.2018
Gabonetako kaleko argiak piztearekin batera hasi dira ilusioz beteriko jaiak, eta urtero bezala, laster Olentzero etxean izango dugu bisitan. Horretarako, baina, lehenengo gutuna idatzi beharko diogu datorren urterako gure desio eta nahiak azalduz.…
10.12.2018
Euskadiko pinudiak –Gipuzkoan ugari, Bizkaian hainbat eta Araban gutxiago- gaixorik daude. Pinuek onddo batzuk dituzte, ''Mycosphaerella dearnessii'' eta ''Mycosphaerella pini'' izen botanikodunak. Horien eraginez, zuhaitzen orri edo azikulak behar…
10.12.2018
Aitor Hernández (Specialized-Ermua Innpulso etxe eta erakundeek babesten dutena) Igorreko XLII. Ziklokroseko podiumera igo da, garaile izan den Javier Ruiz de Larrinaga txirrindulari arabarren atzetik helmuga bigarren igaro eta gero.
11.12.2018
Zine aste berriari ekitera goaz eta zineklubeko emanaldian Wash Westnorelandek zuzenduriko Colette tituluko filma britainiarra ikusi ahal izango dugu. Lana biopic bat da, Sidonie-Gabrielle Colette idazle polemiko frantsesaren eta aipagarriaren…