Buscador avanzado [EU]

04.04.2018
Euskal Herriko Itzuliaren 58. edizioak aste honetan ekin dio bere bideari. Larunbat honetan, apirilak 7, lehiatuko da seigarren eta azkeneko etapa, Eibar-Arrate, 122 kilometro luzekoa, eta gure herria Itzuliaren amaiera jasotzeko prest izango da.
06.04.2018
Minbiziaren Aurkako Espainiako Elkartearen (AECC) Ermuko Toki-batzordea loteria dezimoak saltzen hasi da datorren maiatzaren 5eko zozketarako. Estatuko Loteria eta Apustuen Erakundeak salmentan bildutakoaren zati bat AECCrekin elkarlanean aritzeko…
06.04.2018
Ermua Kirol Taldeak Monroe Intelligent Suspension kadeteen arteko III. Futbol Txapelketa antolatu du larunbat honetarako, apirilak 7. Txapelketa Teodoro Zuazua udal futbol zelaian lehiatuko da, eta zortzi talde arituko dira bertan. Talde…
05.04.2018
Folkez Blai lehiaketa musikalaren hamahirugarren edizioa lehen pausoak ematen hasi da, eta zabalik dago jada folk taldeentzat izena emateko epea. Ermuko Udaleko Kultura Alorrak datorren maiatzaren 15era arte, asteartea, jasoko ditu parte hartzeko…
05.04.2018
Teresa Murga eraikineko bigarren solairuan kokatzen den Ermuko KZguneak doako formakuntza eskaintzen die erabiltzaileei, ikastaro presentzialei nahiz Internet bidezkoei esker. Honako aurrez aurreko ikastaroak antolatu dira apirilerako:
28.03.2018
Ermuko, Ondarroako, Markina-Xemeingo eta Iurretako udal liburutegiek elkarlanean udaberriko denboraldi honetarako liburu eta ikus-entzunezkoen gomendioz beteriko gida argitaratu dute.
23.03.2018
Herriko ostalaritza establezimenduek Aste Santuan ordutegia luzatu eta beranduago itxi ahal izango dute, Udalak horretarako baimena eman duelako; zehazki, martxoaren 29tik apirilaren 2ra. Egun horietan, udalerriko jatetxeek, kafetegiek eta tabernek…
26.03.2018
Hiru ermuarrek txapelketa horretan parte hartuko dute aurtengo udan
26.03.2018
Martxoaren 22ko ostegunerako iragarrita genuen zinekluba bertan behera utzi behar izan genuen zineko proiektore digitalaren desenkriptatzailea matxuratu egin zelako. Gorabehera ostiralean bertan gainditu zen, pieza ordezkatuz. Asteburuan proiektorea…
27.03.2018
Ermua Antzokian zinerik onena izango dugu Aste Santuan, ostegunetik Pazkoa astelehenera bitartean
27.03.2018
Ermuko XI. Piropo lehiaketako piroponik onena “Amatatu argiak, zabaldu begiak, horiek bai distirak” izan da, Joli Amboage ermuarrena. Berak eta lagun batek sariaz disfrutatu ahalko dute Donostiako La perlan; zirkuitua, masajea eta menua barne.…
28.03.2018
Zerga borondatez ordaintzeko epea apirilaren 3tik maiatzaren 3ra izango da, biak barne TMIZ zuzeneko udal zerga da, kudeatzea dagokiguna eta Ermuan 915.773 euro biltzea aurreikusten duena
28.03.2018
Aste Santuak atseden hartzeko egunak ekarriko dizkigunez gero, lanean etena ere badakarte eta horrek bere isla eta eragina izango duelarik udal zerbitzuetan. Udal liburutegia itxita egongo da jai egunetan, martxoaren 29tik apirilaren 2ra arte, biak…
26.03.2018
Udal liburutegia itxita izango da martxoaren 29tik apirilaren 2ra arte, biak barne, Aste Santuko egunak izanagatik. Apirilaren 3an berriz ateak irekiko ditu ohiko ordutegian, goizeko 9:30etatik iluntzeko 20.30etara etenik gabe eta, larunbatetan,…
21.03.2018
Anabel arrakasta handiko emakumea da, bere garaiko olatu frenetikoaren gainean bizi dea, eta hori ordaindu egin beharko du. Protagonistaren egunerokotasuna zehaztasun handiko antzerki-makineria bat da, baina patu tragiko batek zakarki etengo du…
21.03.2018
Ermuko Udalak La Hora del Planeta kanpainarekin bat egin eta bere konpromisoa berretsi du beste urte batez. WWF Munduko Natura Funtsak bultzatutako ekimena larunbat honetan, martxoak 24, burutuko da mundu osoko hainbat hiritan, gure planeta…
22.03.2018
Gipuzkoako Urak ezagutarazi du denbora horretan mantenu lanak egingo dituela Gipuzkoako Ur Kontsortzioak jakinarazi du azpiegitura horren komunikazio kablean mantenu lanak egin ahal izateko Eitza (Zaldibar) auzotik Aixola urtegira igotzeko eta…
23.03.2018
Gizarte Larrialdiko Laguntzak eskatzeko epea martxoaren 26an, astelehena, zabalduko da Ermuko Udaleko Pertsonen Alorreko teknikariek bi informazio saio eskaini dituzte aste honetan (martxoaren 21ean eta 22an, asteazkena eta osteguna, hurrenez…
22.03.2018
Udal Kultura sailak herriko Santixau jaietarako kartela aukeratzeko asmoz urteroko lehiaketa zabaltzen duela iragarri du. Parte-hartzea librea da, eta epea zabalik dago datorren ekainaren 4ra arte, astelehena. Lehaiketako irabazleari 600 eurotako…
21.03.2018
Olerkiaren Munduko Eguna ospatzen dugu gaurkoan -martxoaren 21eko asteazkenean-, eta hori dela-eta, Liburutegiak poesia errezitaldia antolatu du, zeina arratsaldeko 7etan hasiko den zerbitzuan bertan.