Imagen
Buscador avanzado [EU]
03.11.2011
Aurtengo San Martin kulturalaren barne, bertso jaialdi izugarri ona ikusteko aukera izango dugu ostiralean Ermua Antzokian, gaueko hamarrak eta laurdenetatik aurrera. Jaialdian Maialen Lujanbio txapelduna, Amets Arzallus, Unai Iturriaga; Sabastian…
27.10.2011
Urriko zine programazioa azken txanpan dugu. Nolanahi ere, azken asteburua falta da programazioa agortzeko. Zineklubean aste honetan ‘Cairo 678’ titulukoa proiektatuko da. Lan egiptiarra da, Mohamed Diabek zuzendutakoa. Filmak sexu-jazarpenari aurre…
27.10.2011
Britainia Handitik datorkigun ‘Graffiti Classics’ taldeak “Erritmoz beteriko 16 soka” tituluko ikuskizuna aurkeztuko bihar Antzokian, gaueko hamarrak eta laurdenetatik aurrera. Sarrerak 10 euro balio du eta, jada, erosgai dugu aldez aurretiko…
26.10.2011
Ermuan 234 pertsona hautatu dira Hauteskunde Orokorrak prozesuaren barne, azaroaren 20an eratuko diren hauteskunde-mahaiak osatzeko. Udalbatzaren Osokoa gaur goizean bildu da ohiko bilkuran, Ermuko erroldan inskribaturik gauden guztion artean…
26.10.2011
Toki Garapeneko alorrak amaiera emango die bi Enplegu Tailerrei datorren astean. Hain zuzen ere ‘Calsa makineria egokitu eta birgaitzekoari’ eta Artatzen: laguntza behar duten pertsonak asistentzia emateko langileak prestatzekoari’. Amaiera…
21.10.2011
EGOSpetits Kataluniako antzerki-konpainiak haurrentzako antzerki musikaldia ekarriko du bihar arratsaldean Ermua Antzokira, arratsaldeko 5etatik aurrera. EGOSpetits taldeak ‘Juan sin miedo’ tituluko obra dakar. Ekimena udal kultura sailak antolatu…
21.10.2011
Motor zaleen jaiaren edizio berria ospatuko da bihar Ermuan. Jaia dela-eta, Probaleku kale itxi egingo da, larunbat eguerditik –Probaleku eta Hergatik Brasilena dastategira doan Zubiaurreko tartea- igande goizaldera bitartean. Jaiaren antolatzailea…
21.10.2011
Udal Liburutegia zabalik egongo da urriaren 24an, astelehena, eta urriaren 25ean, Euskadiren Egunean. Bi egunetan zerbitzuak izango duen ordutegia asteburuetako berbera izango da, alegia, goizeko 11:00etatik 14:00etara eta arratsaldeko 17:00etatik…
26.10.2011
Urriaren 24an, Liburutegien Nazioarteko Eguna dela eta, hori aitzaki eta abiapuntu hartuta, Munduko paisaiak izeneko kanpainari hasiera eman zaio. Kanpina hori Eusko Jaurlaritzak antolatu du erkidegoko hamaika udal liburutegiekin batera elkarlanean…
27.10.2011
Udal Liburutegia zabalik egongo da urriaren 31n, astelehena, eta azaroaren 1ean, Santu guztien jaian.
Bi egunetan zerbitzuak izango duen ordutegia asteburuetako berbera izango da, alegia, goizeko 11:00etatik 14:00etara eta arratsaldeko 17:00etatik…
18.10.2011
Debegesak, Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkarteak, ‘Etxebizitzetako birgaitze lan jasangarrien programak” aztertuko dituen jardunaldi teknikoa antolatu du. Jardunaldia gremioei eta etxebizitzen errehabilitazio lanetan diharduten eskualdeko…
19.10.2011
Aste honetako zineklubak komedia frantsesa proposatzen digu: Mammuth titulukoa. Zuzendaria Benoit Delepine eta Gustave de Kervern dira eta aktone nagusia Gerard Depardieu da. Mammuth atseden hartzeko eta jubilatzeko unea dela erabakitzen duenean,…
19.10.2011
Ermuko Odol Emaileen Elkarteak (Donaser izenekoak) odola emateko saioa antolatu du biharko, urriak 20ko ostegunerako. Nahi dugun guztiok odol eman ahal izango dugu, Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroak herrira ekarriko duen unitate mugikorrean…
20.10.2011
Ermuak Kimikaren Nazioarteko 2011 urtearekin bat egingo du eta Zientziaren astea ospatuko datorren azaroaren 7tik 18ra bitartean. Horren barne ‘2011 Kimika Bizirik’ goiburuko tailer zientifikoak prestatu eta gauzatuko ditu herriko ikasle gazteentzat.
20.10.2011
Tahilandiatik, Himalayatik, Lekeitiotik, Laredotik, Mozanbiquetik, Norvegiatik, Frantziatik, Coniletik... eta hainbat leku ezberdinetik animatu da jendea oporraldian tartetxo bat hartu eta postala idazteko. Horrela bada, parte hartu izan duten lagun…
20.10.2011
Cre.Art Project Ensemble taldeak kamarako musika kontzertua eskainiko du bihar Ermua Antzokian, gaueko hamarrak eta laurdenetatik aurrera. Ikuskizunaren sarrerak 8 euro balio du eta, jada, erosgai dugu aldez aurretiko salmentan –internetez nahiz BBK…
21.10.2011
Udalbatzako bozemaileek ezohiko eta premiazko bilkura egin dute gaur goizean, ETAk bart arratsean biolentziari behin-betikoz uko egitea erabaki duela iragarri ondoren. Deialdiari erantzunez bilerara bildu dira PSE, PP,EAJ eta EB-B udal taldeetako…
19.10.2011
Azken larunbatean Euskara eta Liburutegi udal zerbitzuek 3 urtetik 5ra bitarteko haurrentzat eta horien gurasoentzat antolatutako “Bularretik Mintzora” Irakurketa Kluba ekimenaren lehenengo saioa egin zen. Aurreko denboraldietan bezala, eta…
13.10.2011
“Yllana” antzerki taldeak “Sensormen” izeneko muntai aurkeztuko digu bihar Antzokian, gaueko 22,15etatik aurrera. Antzezlana musika eta umorea uztartzen dituen ikuskizuna da eta muntaia Juan Francisco Ramosek eta David Ottonek zuzentzen dute. Obran…
14.10.2011
Bidaiariak garraiatzen dituen PESA enpresak Eibar eta Loiuko aireportua lotuko dituen autobus linea berria ezarriko du azaroaren 1etik aurrera. Linea berri hori egunero izango dugu, bi ordutik behin. Bidaiak ordu eta laurden (75 minutu) iraungo du…