Imagen
Buscador avanzado [EU]
26.12.2016
Abenduaren 24ko goizean, Ermuko neskato-mutikoek bisita oso berezia jaso zuten Orbe Kardinala plazan. Olentzero Txiki herrira etorri zen, astoarekin eta gozokiz beteriko saskiekin, urtean zehar zintzoak izan direnei banatzeko asmotan.
Ikazkinak…
21.12.2016
Ostiralean, Markos Gimeno artista ermuarrak SkizopozikS lana aurkeztuko du. Berak deskribatzen duen moduan, errezitaldi hitzperimentala da. Poesía esquizolingüe. Zerorajasoaonstage. Ekitaldia ostiralean izango da Lobianon gaueko 22.15etik aurrera.
15.12.2016
Rhythm and bluesa izango da protagonista larunbat arratsalde-iluntzean Lobiano Kulturgunean. The Allnighters talde gasteiztarrak kontzertua eskainiko du 20:00etatik aurrera, euren “SoulfulRhythm&Blues” doinuak aurkezteko.
16.12.2016
Gero eta gutxiago falta da etxeko txikiak Gabonetako oporrez gozatzen hasteko, eta hori kontuan izanda, umeentzat hainbat ekintza antolatu dira herrian.
Jai egun garrantzitsuak gerturatuta, abenduaren 24an Olentzero Txiki helduko da Ermura, eta 11:…
02.12.2016
Gaur estreinatuko da zineetan ‘Igelak’ filma, Patxo Telleriaren azken lana. Filmean lan egiten duten aktoreen artean eta, besteak beste, Gorka Otxoa, Josean Bengoetxea, Mikel Losada ermuarra, Miren Gaztañaga eta Gurutze Beitia ditugu.
24.11.2016
Iñaki Ruiz de Galarreta Arabarra, Sun Magoa izenarekin ezaguna eta Estatu mailan Magia Sariaren irabazlea, Ermua Antzokira dator larunbatean, hilak 26, arratsaldeko 17:00etan ''Magic Spectacular'' ikuskizuna aurkeztera.
23.11.2016
Udal kultura sailak iragarri du Inauterien hurrengo edizioa iragartzeko erabiliko duen kartel-lehiaketa hasi duela. Lehiaketaren irabazleari 500 euroko saria emango zaio, eskudirutan. Proposamenak Lobiano Kultur Gunera bulegora eraman edo postaz…
23.11.2016
Egutegiaren arabera aste honetan Santa Zezilia eguna izango da, hilak 22an. Hori horrela eta Zezilia musikarien eta zaletu guztien patroia denez gero, gure herrian hainbat jarduera izango ditugu asteartetik eta ostiralera bitartean. Asteartean eman…
18.11.2016
“Guretzat naturala dena egiten dugu. Ez gara batere onak geure burua sailkatzen”. Horrela aurkezten da larunbat honetan Ermuan izango den The Congress talde iparramerikarra. Richmond, Virginiako laukoteak bere azken lana aurkeztuko du bihar 20:…
08.11.2016
Pablo Navas Gallego (Bartzelona, 1994) gazteak pintatu dituen hainbat lan-margoen erakusketa jarri du Lobiano Kulturguneko lehen aretoan. Bildumara hogeita hamar bat lan bildu ditu eta horien artean tintaz, lerroz eta tramaz egindako marrazkiak dira…
09.11.2016
David Guapo –David Castejón, aktore eta umorista Ermua Antzokira dator ostiral honetan ‘Que no nos frunjan la fiesta’ biraren barne.
10.11.2016
Patxo Telleriak zuzendutako eta Donostiako zinemaldian aurkezturiko ‘Igelak’ filma sustatzeko ekitaldi hainbat Ermuan gauzatuko dira hilabete honetan zehar.
04.11.2016
Gazteria sailak ‘2016ko Oporrak’ tituluko argazki lehiaketako irabazleen zerrenda ezagutarazi du. Sari nagusiaren garailea, Patxi Jato Pastor argazkilaria izan da. Honek Valentziako La Albuferan ateratako argazkia aurkeztu du “Tocando el Sol”…
20.10.2016
Rebeca Lane, abeslariak, emanaldia eskainiko du larunbat iluntzean, Ermuko Lobiano Kultur Gunean.
13.10.2016
The Soul Jacket taldeak emanaldia eskainiko du larunbat iluntzean, Ermuko Lobiano Kultur Gunean.
11.10.2016
Sidecars, musika talde madrildarra, ostiralean hilak 14 Ermua Antzokian izango dugu, musikaz beteriko gau polit batean.
05.10.2016
Sutegi Antzerki taldeak “Yerma” izeneko muntaiaz bueltatuko da ostiral gauean Ermua Antzokira, gaueko 22,15etatik aurrera. Muntaia Federico Garcia Lorcak idatzitako obra oinarri du eta Juan Alain Dominguez Kortazar ermuarrak zuzentzen du.
28.09.2016
Pentación Espectáculos produktorak aurkezten digun ‘Nuestras mujeres’ antzezlana ostiral honetan Ermua Antzokian ikusteko aukera izango dugu, gaueko 22:15ean. Antzerki-izaera garbiko antzezlan harrigarri eta indartsua da.
23.09.2016
Udal kultura sailak iragarri berri ditu Lobiano Kultur Gunean urteko azken hiruhilekoan egingo dituen tailerrak. Eskaintza irekia da eta herritar orori zuzentzen zaio. Izen emateak datorren astelehenean hasiko dira eta irailaren 30ra bitartean…
21.09.2016
Ostiralean, gaueko hamarrak eta laurdenetatik aurrera Giacomo Puccinik idatzitako ‘La Bohème’ opera ezagunaren proiekzioaz gozatu ahal izango dugu Ermua Antzokian.