Imagen
Buscador avanzado [EU]
08.10.2008
Ermuko Emakumeen Topalekuak autodefentsa emozional eta pertsonaleko ikastaroa antolatu du. Ikastaro horrek hogei (20) ordu iraungo du eta urriaren 13tik abenduaren 1era bitarteko astelehenetan emango da. Ikastaroa Emakumeen Topalekuan bertan emango…
03.10.2008
Euskal Birusa talde euskaltzaleak eta Udaleko euskara zerbitzuak ‘Juanita Ibaibarriaga’ literatur sariaren XV. edizioa aurkeztu eta zabaldu dute. Lehiaketaren xedea ermuarren artean euskaraz idazteko zaletasuna sustatzea da. Aurtengo deialdiak…
29.09.2008
‘Nahita’ aldizkariaren ale berri, jada kalean dago. Aukera Berdintasunerako udal sailak argitaratzen duen aldizkaria gaurtik banatzen ari da. Aurtengo hirugarren aleak bere azala Emakumeen jabekuntza eskolari –Bizkaiko sareari- dedikatzen dio, lehen…
24.09.2008
Aukera Berdintasuneko alorrak eta Emakumearen Kontseiluak txango kulturala prestatu du urriaren bigarren astebururako. Txango hori urriaren 11ko larunbatean egingo da. Parte hartu nahi dutenek Urdaibai ezagutzeko aukera izango dute. Txangoari ‘…
18.09.2008
Hil hasieran hasitako hainbat egitasmok datorren astean izango dute jomuga. Hilaren 23an, asteartean, herriko euskaltegi biek, Udal euskaltegiak zein Kaltxango AEK-k ikasturte berrirako matrikulazio kanpaina amaituko dute, beraz, euskaraz ikasi nahi…
16.09.2008
Emakumearen udal Kontseiluak bihar ekingo die aldizkako bilerei udako oporraldiengatiko etenaren ondoren. Ziklo berriko bilerei bihar emango zaie hasiera, arratsaldeko 5,30etan. Bilera hori Emakumearen Topalekuko Batzar Aretoan egingo da, Izelaieta…
29.08.2008
Ikasturte berria hasi aurretik, ohikoa izaten den legez, Ermuko Euskara Sailak aurreko bi urtetan euskara ikasten ibili direnentzako diru-laguntzen deialdia zabalduko du.Diru-laguntza hori ohiko ikastaroaren bat edota udako nahiz neguko barnetegiren…
01.09.2008
Familia barruan euskara sustatzearen garrantziaz ohartarazteko kanpaina berezi bat abiaraziko du Ermuko Udalak iraila honetan. Kanpaina hori zenbait fase ezberdinetan gauzatuko da eta euskarri gisa hainbat material ezberdin erabiliko du: idatziko…
01.09.2008
Herriko bi euskaltegiek hastear dagoen 2008-2009 ikasturterako matrikula gaur zabaldu dute. Matrikulazio aldia irailaren 23era bitartean zabalik egongo da. Argibideak eta izen emateak, zentro bietako idazkaritzan egin daiteke. Udal Euskaltegiak jada…
02.09.2008
Udal Euskara Alorra lekuz aldatu eta Udaletxeko lehenengo solairutik behe solairura jaitsi berri da, udaren ondorengo buelta aprobetxatuz . Alorrak Informazio eta Erregistro ohiko aretoan kokatu berri da, udaletxeko sarreratik oso hurbil. Bertara…
07.07.2008
Udal Euskara sailak bere logotipo aukeratzeko lehiaketara aurkeztutako lanak bildu eta erakusketa prestatu du. Lanen bilduma Lobiano Kultur Gunean jarri da. Erakusketara hori gaur zabalduko eta aste honetako ostiralera bitartean mantenduko da.…
07.07.2008
Udaleku irekiek egitarauaren erdia betea dute. Pasa den astean hasitako udalekuek egitarauarekin aurrera darraie eta aurten progaramatutako ekintzen erdia eginda daude, dagoeneko. Pasa den astean, lehen hezkuntzako seigarren mailakoak eta DBHko…
08.07.2008
Ermuan berariazko kanpaina egingo da gizonok berdintasunaren aldeko konpromisoa har eta Gizonduz ekimenarekin bat egin dezagun. Kanpaina hori Aukera Berdintasunerako udal sailak bultzatuko du eta herriko elkarte eta gizarte eragileen bidez…
02.07.2008
Euskal Birusa elkarteak urtero antolatzen duen udako postal lehiaketa martxan dago. Lehiaketa aurtengoan indarberrituta dago eta inoiz baino erakargarriago. Izan ere, antolatzaileek sarien atala polito indartu baitute eta irabazleak, Tenerifeko…
03.07.2008
‘Gure Agenda’, euskarazko jarduerak hilero biltzen dituen ekimenak hogei proposamen biltzen ditu uztailerako. Uztaila hilabete berezia da, uda izateaz gain, herriko jai nagusiak nahiz hainbat auzoetakoak ospatuko baititugu.Uztaila Ermuan, jaien…
24.06.2008
Aurten 131 umek parte hartuko dute aurtengo udarako Euskara zerbitzuak eta Antxitxiketak taldeak elkarlanean antolatu dituzten udaleku irekietan. Udalekuak gora doaz urterik urte, aurtengo ediziorako iaz baino 31 ume gehiagok eman baitute izena.…
19.06.2008
Ekaineko zikloa tematika gay eta lesbikoa jorratzen dituzten filmei dedikatu dago eta gaur bigarren proposamena proiektatuko da. Ziklo horren barne gaur Madame Satä titulukoa eskainiko da. Filma Brasildarra da. Bere zuzendaria, Kim Aïnouz da. Filmak…
23.06.2008
San Joan sua erreko da gaur Orbe Kardinalaren plazan, gaueko 10etatik aurrera. Aurtengoan eta azken uzteetan egindako legez zezensuzko bat ere aterako da korrika eta salto egitera, ekitaldiari ikusgarritasun puntua emateko eta jai giroa, posible…
13.06.2008
Asteon, Euskara Sailak hemendik aurrera izango duen logoa aukeratua izan da. Logoaren aukeraketa lehiaketa bidez egin da. Horretarako oinarriak apirilaren 30ean kaleratu zituen Euskara Sailak eta proposamenak aurkezteko epea ekainaren 6an itxi da.
03.06.2008
Euskarazko jarduerak biltzen dituen ekaineko ‘gure agenda’, jada kalean dago. Ekaineko hilabeteko agenda horrek, euskaraz bizitzeko eta hizkuntza praktikatzeko aukera franko eskainiko digu ermuarroi. Ekaineko agendan herriko bi euskaltegiek udarako…