Buscador avanzado [EU]

11.01.2017
Emakumeen Topalekuak ekimen arrakastatsu bati jarraipena emanez hasi du urtea. Trueke Egunak abian dira beste behin, ordainketarik gabeko trukaketak egin ahal izateko. Oraingoan, vintage arropa eta osagarriak izango dira protagonista.
03.01.2017
Iazko tarifak mantendu dira haurrentzako zinearen salbuespenarekin, hori 0,50 € igo baita
04.01.2017
Ekialdeko Errege Magoak iristear ditugu. Urtero bezala, Meltxor, Gaspar eta Baltasar Ermuan izango ditugu urtero Zentro Erregionalek antolaturiko kabalgatan parte hartzeko. Ekitaldia bihar, urtarrilak 5, izango da, non Hiru Erregeak eta beraiekin…
27.12.2016
Ermuko Emakumeen Topalekua Gabonetako egutegira egokitu da aurreko urteetan bezala, eta egunotan izango duen jendaurreko ordutegia desberdina izango da. Beraz, aste honetan eta hurrengoan, urtarrilaren 5era arte, Emakumeen Topalekua goizez soilik…
26.12.2016
Abenduaren 24ko goizean, Ermuko neskato-mutikoek bisita oso berezia jaso zuten Orbe Kardinala plazan. Olentzero Txiki herrira etorri zen, astoarekin eta gozokiz beteriko saskiekin, urtean zehar zintzoak izan direnei banatzeko asmotan. Ikazkinak…
23.12.2016
Gabon giroa nabari da jada Ermuko kaleetan. Bihar hasiko dira ospakizunak, eta urtero bezala, abenduaren 24arekin batera, askok espero duten bisita jasoko dugu herrian. Olentzero Txiki ikazkin jatorra geure artean izango dugu, eta kalejira alaia…
22.12.2016
SETEM Hego Haizea GGKEak, Nüshu Gazte Feminista Taldeak eta Eskilarapeko Ateneoak,
21.12.2016
Ostiralean, Markos Gimeno artista ermuarrak SkizopozikS lana aurkeztuko du. Berak deskribatzen duen moduan, errezitaldi hitzperimentala da. Poesía esquizolingüe. Zerorajasoaonstage. Ekitaldia ostiralean izango da Lobianon gaueko 22.15etik aurrera.
15.12.2016
Gaur abenduak 15, ezin duzue Supervivencia al Maltrato Machista hitzaldia galdu. Hitzaldia, arratsaldeko 18:00tan, Ermuko Emakumeen Topalekuan izango da.
15.12.2016
Rhythm and bluesa izango da protagonista larunbat arratsalde-iluntzean Lobiano Kulturgunean. The Allnighters talde gasteiztarrak kontzertua eskainiko du 20:00etatik aurrera, euren “SoulfulRhythm&Blues” doinuak aurkezteko.
16.12.2016
Gero eta gutxiago falta da etxeko txikiak Gabonetako oporrez gozatzen hasteko, eta hori kontuan izanda, umeentzat hainbat ekintza antolatu dira herrian. Jai egun garrantzitsuak gerturatuta, abenduaren 24an Olentzero Txiki helduko da Ermura, eta 11:…
02.12.2016
Gaur estreinatuko da zineetan ‘Igelak’ filma, Patxo Telleriaren azken lana. Filmean lan egiten duten aktoreen artean  eta, besteak beste, Gorka Otxoa, Josean Bengoetxea, Mikel Losada ermuarra, Miren Gaztañaga eta Gurutze Beitia ditugu.
24.11.2016
Iñaki Ruiz de Galarreta Arabarra, Sun Magoa izenarekin ezaguna eta Estatu mailan Magia Sariaren irabazlea, Ermua Antzokira dator larunbatean, hilak 26, arratsaldeko 17:00etan ''Magic Spectacular'' ikuskizuna aurkeztera.
24.11.2016
Ostiral honetan, azaroak 25, Emakumeenganako Indarkeriaren kontrako Nazioarteko Eguna ospatzen da. Aldarrikapenez beteriko eguna izango da, eta Ermuan ere izango du isla hainbat ekimen ezberdinen bitartez.
23.11.2016
Udal kultura sailak iragarri du Inauterien hurrengo edizioa iragartzeko erabiliko duen kartel-lehiaketa hasi duela. Lehiaketaren irabazleari 500 euroko saria emango zaio, eskudirutan. Proposamenak Lobiano Kultur Gunera bulegora eraman edo postaz…
23.11.2016
Egutegiaren arabera aste honetan Santa Zezilia eguna izango da, hilak 22an. Hori horrela eta Zezilia musikarien eta zaletu guztien patroia denez gero, gure herrian hainbat jarduera izango ditugu asteartetik eta ostiralera bitartean. Asteartean eman…
18.11.2016
Azaroaren 20an, igandea, 13:00etan indarkeria matxistaren kontsumoari buruzko antzezpena izango dugu plazako frontoian, Plataforma Tiranteren eskutik. Airo Sedano, Maite Fombellida eta Estibaliz Villa protagonizatzen dute, Estibaliz bera eta Jose…
18.11.2016
“Guretzat naturala dena egiten dugu. Ez gara batere onak geure burua sailkatzen”. Horrela aurkezten da larunbat honetan Ermuan izango den The Congress talde iparramerikarra. Richmond, Virginiako laukoteak bere azken lana aurkeztuko du bihar 20:…
08.11.2016
Pablo Navas Gallego (Bartzelona, 1994) gazteak pintatu dituen hainbat lan-margoen erakusketa jarri du Lobiano Kulturguneko lehen aretoan. Bildumara hogeita hamar bat lan bildu ditu eta horien artean tintaz, lerroz eta tramaz egindako marrazkiak dira…
09.11.2016
David Guapo –David Castejón,  aktore eta umorista Ermua Antzokira dator ostiral honetan ‘Que no nos frunjan la fiesta’ biraren barne.