Buscador avanzado [EU]

09.02.2017
Datorren martxoaren 5ean, igandea, Lilaton lasterketa ezagunaren 28. edizioa izango da Donostian. Proba honen helburua emakumeak kalean kirola egitera animatzea da, berdintasuna bultzatuz eta kirol munduan emakumeen irudiari ikusgarritasun gehiago…
10.02.2017
Ermuko Emakumeen Topalekuak indarrak batu ditu Euskadiko UNRWA Elkartearekin eta hiru emakume palestinarren bisita antolatu du datorren asteazkenerako, otsailak 15. Topaketa arratsaldeko 16:30ean izango da Emakumeen Topalekuan, eta honako hizlariak…
07.02.2017
Larunbat honetan, otsailak 11, aurtengo bigarren “Arratsaldean kontu kontari” ipuin kontaketa saioa izango da udal liburutegiaren eskutik. Ipuin saioaren izenburua “Munduan asko bezala” da, eta 5 eta 8 urte bitarteko umeei zuzenduta dago. Kontalaria…
02.02.2017
Jone Bengoa Urizar artista eibartarrak feminismoekin eta emakumeen borrokarekin lotutako ilustrazioen erakusketa prestatu du Ermuko Emakumeen Topalekuan.
31.01.2017
‘NAhitA’ aldizkaria zorioneko dago, urteurren esanguratsua betetzen duelako: hamargarrena. Bere lehen alea artera zenetik hamar urte bete dira. Horregatik datozen egunetan gure eskuetan izango dugun alea berezia da, 30. zenbakia daramana. Azalak…
01.02.2017
Ermuko liburutegiak haur eta gazteei zuzendutako ingelesezko matematika tailer ludiko eta hezigarria antolatu du beste behin hiruhileko honetarako. Tailerrak “Counting with fingers” du izena, eta bere helburua, ingelesa praktikatzeaz gain,…
25.01.2017
Ermuko liburutegiak gaztetxoentzako irakurketa klub digitala eskaintzen jarraituko du lauhileko honetan zehar. Ekimena 9 eta 11 urte arteko neska-mutilei zuzenduta dago, eta irakurzaletasuna sustatzea, irakurketa modu zabalean proposatzea (testuala…
23.01.2017
Ermuko liburutegiak “Leyendo y Aprendiendo” haurrentzako gaztelerazko irakurketa klubaren denboraldi berria antolatu du, aurreko hiruhilekoan lortutako partaidetza arrakastatsua eta jasotako balorazio altua kontuan izanda.
24.01.2017
Ermuko liburutegiaren irakurzaletasuna sustatzeko programaren barnean, bigarren hiruhilekoz jarraian, 16 urtetik gorakoei zuzendutako sormenezko idazketa tailerra eskainiko da Yurre Ugarte idazlearen eskutik.
20.01.2017
Ermuko Tratu Onen Aldeko Plataformak eta Berdintasun Kontseiluak kontzentrazioa deitu dute gaurko, ostirala, urtarrilak 20, arratsaldeko 19:00etan Orbe Kardinala plazan, gure gizartean oraindik ere bizi dugun indarkeria matxista salatzeko.…
20.01.2017
Ermuko udal liburutegiak irakurzaletasuna sustatzeko jardueren programazio zabala aurkeztu du urteko lehen lauhilekorako. Asteburutan zein lanegunetan ekintza ezberdinak egongo dira, eta parte hartu ahal izateko baldintza bakarrak liburutegiko…
23.01.2017
Nerea del Campo Agirre irakasleak indarkeria matxistari eta salaketa jartzeak suposatzen duenari buruzko hitzaldia emango du ostegun honetan –urtarrilaren 26an- Ermuan. Eibartarrak lehenengo pertsonan eta bizitako esperientzia oinarri izanik hitz…
19.01.2017
Ermuko udal liburutegiak 2017ko lehenengo “Arratsaldeak kontu kontari” ipuin kontaketa saioa antolatu du larunbat honetarako, urtarrilak 21. Ipuin saioaren izenburua “Enaitz pirata ipuinen munduan” da, eta 3 eta 7 urte arteko umeei zuzenduta dago.…
16.01.2017
Urte Berriaren eskutik, Ermuko Jabetze Eskolaren programazio berria ere badatorkigu. Urtarriletik martxora bitartean, hiru ikastaro ezberdin eskainiko dira Emakumeen Topalekuan. Berdintasun Alorrak jada, horien berri eman eta zabaltzen du, bere…
10.01.2017
Martxoaren 8an ospatzen da Emakumeen Nazioarteko Eguna, eta Ermuko Udaleko Berdintasun Sailak eta Emakumearen Kontseiluak egun horretarako zabalduko den kartela hautatzeko lehiaketa antolatu dute beste urte batez. Deialdi honen helburua…
10.01.2017
Ermuko Udal liburutegiak ingeleseko eta frantseseko mintzapraktika taldeetan parte hartu ahal izateko izena emateko epea zabaldu du. Jarduera horiek astean behin burutuko dira, maiatzaren amaierara arte. Ekimen horien helburua giro lasaian hizkuntza…
11.01.2017
Emakumeen Topalekuak ekimen arrakastatsu bati jarraipena emanez hasi du urtea. Trueke Egunak abian dira beste behin, ordainketarik gabeko trukaketak egin ahal izateko. Oraingoan, vintage arropa eta osagarriak izango dira protagonista.
30.12.2016
Urtarrilaren 2an, astelehena, azterketa garaiko ordutegi berezia jarriko du indarrean Ermuko udal liburutegiak. Hori dela eta, ohiko ordutegiak aldatu egingo dira. Urtarrilaren 2tik, astelehena, hilaren 31ra, asteartea, liburutegia 9:30etik…
27.12.2016
Ermuko Emakumeen Topalekua Gabonetako egutegira egokitu da aurreko urteetan bezala, eta egunotan izango duen jendaurreko ordutegia desberdina izango da. Beraz, aste honetan eta hurrengoan, urtarrilaren 5era arte, Emakumeen Topalekua goizez soilik…
23.12.2016
Gabonak ate joka ditugu jada, eta jai egun horietan zehar, udal liburutegiak bere ordutegia aldatu eta moldatuko du, erabiltzaile guztiek jakin dezaten. Horrela, abenduaren 24an, 25ean eta 31n eta urtarrilaren 1ean eta 6an liburutegia itxita egongo…