Buscador avanzado [EU]

14.12.2012
Hogeita bost dendek parte hartuko Gabon erakusleihoen herriko III. lehiaketan. Izen ematea atzoko egunean itxi zen. Izena eman dutenek jada apainduta dituzte beren erakusleihoak eta parte hartu izanaren adierazgarria. Hori horrela, herritarrok…
18.12.2012
Izarra Centre Yuzz programak Ermuan duen egoitza da azarotik. Yuzz ideia berritzaile edo oinarri teknologikoa duten gazteentzako lehiaketa da, zeina Banesto Fundazioak sustatzen duen. Egoitza horretan gauzatzen diren jardueren artean, besteak beste…
14.12.2012
Nico Wayne musikari frantsesa eta bere taldea Lobianora datozkigu bihar emanaldia ematera. Ikuskizuna iluntzeko 8etan hasiko da, eta Bizkaiako Jazz-Blues zirkuituaren barne txertatzen da. Sarrerak 8 euro balio du.
05.12.2012
Herriko merkatariek eta udalak elkarlanean jardungo dute, Gabonetan gure kaleak dinamizatu eta erakargarriago egiteko xedez. Hori horrela, hirugarren urtez erakusleihoen lehiaketa izango da herriko dendari guztientzat zabalik dagoena, EMOE elkarteko…
05.12.2012
Igarle enpresak “ospitale publikoetan agintzen duten teknikariak” bildu eta horientzat jardunaldia antolatu zuen orain egun batzuk Izarra Centren. Ekitaldia Osakidetzako sarean jarduten dutenentzat zen bakarrik eta kolektiboaren %70 langile ekarri…
30.11.2012
Toki Garapeneko Alorrak dituen hainbat egitekoen xedea, gure udalerriaren garapen sozial eta ekonomiko lortzea da. Bere egiteko nagusien artean eta besteak beste sustapena, dinamizazioa, enplegua, berrikuntza eta trebakuntza daude. Eta horiekin…
29.11.2012
Gaurkoan Erkidegoan ditugun ospitaletako zuzendarientzako jardunaldi teknikoa egin da Izarra Centre eraikinean, Igarle enpresak antolatuta. Jardunaldiaren ardatza Qlik View izeneko tresna informatikoa aurkeztea izan da, zeinaren bitartez osasun…
22.11.2012
Udal kultura sailak zabalik du Inauterien hurrengo edizioa iragartzeko erabiliko duen kartel-lehiaketa. Lehiaketaren irabazleari 450 euroko saria emango zaio, eskudirutan. Proposamenak Lobiano Kultur Gunera bulegora eraman edo postaz bidali daitezke…
16.11.2012
‘Los Gatos Bizcos’ taldea Ermura datorkigu bihar, zuzeneko eta kalitatezko blues akustikoarekin. Ikuskizuna Lobiano Kulturgunean izango da iluntzeko 8etatik aurrera. Sarrerak 8 euro balio du, gaur eta bihar aldez aurretik eros daitezke Lobianon…
14.11.2012
Promosa udal sozietateak datozen asteetan zuntz-optikoko udal sarearen hedadurari buruz informazioa emateko bilera gehiago egingo ditu. Bilerak auzo ezberdinetako bizilagunekin zuzenean egingo ditu proiektuaren berri emateko eta aurrea jauzia…
13.11.2012
Ermua Innova ekimenera bildutakoek gure egungo gizartearen ezaugarri diren estresa eta antsietatea aztertuko dute jardunaldi batean. Ekimena azaroaren 17ko larunbatean gauzatuko da Izarra Centren, goizeko eta arratsaldeko saioak egingo dituztelarik…
09.11.2012
San Martin Azokaren XXIII. edizioan parte hartuko dutenen zerrenda zehazturik dago. Aurten ere jende ugarik deitu izan du parte hartzeko, baina, azokak duen postu kopuru mugatua dela eta 35 postu besterik ezin izan dira onartu. 15 ekoizle arituko…
07.11.2012
YUZZ adimen teknologiko lehiaketan parte hartzeko epea itxi da. Lehiaketara aurkezteko 31 proposamen jaso dugu Toki Garapeneko Alorrean. Gazte batzuk Ermukoak dira eta beste batzuk inguruko hainbat herritakoak. Azaroaren azken astean ezagutuko dugu…
08.11.2012
Krisialdi garaian da negozio txikiek beren zerbitzu eta kalitatea hobetu behar duten unea, lehiatzaileez berezitu, bezero gehiagori iritsi eta horiek bereganatzeko. Lan horretan teknologia berriak laguntza handia suposatzen dute, erabilerrazak eta…
05.11.2012
Promosa udal sozietateak hilabete honetan zuntz-optikoko udal sarearen hedadurari buruz informazioa emateko bilera gehiago egingo ditu. Bilerak auzo ezberdinetako bizilagunekin zuzenean egingo ditu proiektuaren berri emateko eta aurrea jauzia…
30.10.2012
Makineriarekin lan egin eta horiek mantentzeko Ermuko Makineria Eskolak eman duen trebakuntza-enplegu ikastaroa bere amaierara iritsi da. Ikastaro hori, herriko udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Gaietarako eta Industria,…
23.10.2012
Udal Toki Garapeneko Alorra bihar Eibarko Industria Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskola bisitatuko du, adimen Teknologiko YUZZ lehiaketa ikasleen artean ezagutarazteko. Yuzz lehiaketa bat da, 18 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzenduta…
19.10.2012
Velma Powel kantaria eta Bluedays taldeko musikariak Lobianora datozkigu bihar emanaldia ematera. Ikuskizuna iluntzeko 8etan hasiko da, eta Bizkaiako Jazz-Blues zirkuituaren barne txertatzen da. Sarrerak 8 euro balio du.
11.10.2012
Jabe-erkidegoek udal zuntz-optikoko sarea eraikinetara sartzeko baimena ematen duten ala ez erabakitzeko hamar egun izango dute behar dute, gerora peoretatik nahi dutenen etxebizitza eta dendetara iristeko xedez. Instalazioa sartzeko baimena fase…
11.10.2012
YUZZ Lehiaketa berriaren hedapena egiten ari da, udal Toki Garapeneko Arloa. Hori horrela, inguruan ditugun heziketa zentroekin harremanetan jarri da gazteei informazioa zuzenean helarazteko. Aste honetan, Donostian dagoen YUZZ zentroko irabazlearen…