Imagen
Buscador avanzado [EU]
09.01.2018
Ostegun honetan zine aste berri bati ekingo diogu Ermua Antzokian. Zineklub saioarekin hasiko da asteko programazioa, kritika bikainak jaso dituen Stephan Komandarev zuzendari bulgariarraren Destinos filmaren eskutik.
10.01.2018
Ermua Antzokia motorrak berotzen ari da jada kultur programazio berriari ekiteko. Ostiral honetan, urtarrilak 12, jarriko da martxan, eta urtero bezala, opera proiekzio batekin hasiko da programazioa.
29.12.2017
Ermua Antzokiak urteari agur esango dio larunbat honetan, abenduak 30, 2017ko azkenengo kultur ikuskizunaren eskutik. Denboraldiari amaiera emateko hautatu den jarduera Gorakada konpainiaren Moby Dick haurrentzako antzezlana da.
02.01.2018
Sarreren prezio batzuk zertxobait igo dira eta beste batzuk bere horretan mantendu. Urtarrileko bonoak 15,6 euro balio ditu.
Ostegunean hasiera emango diogu 2018ko zine programazioari. Urtarrila honetarako ikusgai dauden filma onenetariko hainbat…
26.12.2017
Tomax eta Muxugorri liburutegira doaz, ipuinak irakurtzera eta euren erara antzeztera. Baina bietako inork ez daki irakurtzen; beraz, ume bat aukeratuko dute, euren ipuin gustukoenak kontatzeko eta ostean antzezteko. Txanogorritxo, Hiru Txerritxoak…
27.12.2017
David Otero abeslari eta gitarrista ostiral honetan iritsiko da Ermura izen bereko bere azkenengo diskoa aurkezteko. El Canto del Loco taldeko gitarrista eta konpositore gisa ezaguna den madrildarrak bere alderdirik pertsonalena erakutsiko du Ermua…
27.12.2017
Urteko azkenengo astearekin batera datorkigu Ermua Antzokiko zine denboraldiko azkenengo pelikula. Zine komertzialari eta haurrentzako zineari agur esan ostean, ostegun honetan zineklubaren txanda izango da. Juan Sebastián Mesa zuzendari…
20.12.2017
Carol unibertsitateko ikaslea da, eta bere irakaslearen bulegora joango da ikasgai bateko nota igotzeko eskatzera. Planteamendu sinple horretatik abiatzen da Oleanna, David Mamet idazlearen lanik aztoratzaileenetako bat, eta ostiral honetan…
19.12.2017
2018ko urtera arte zine komertzialeko nahiz gazteentzako emanaldirik izango ez badugu ere, Ermua Antzokiak zabalik mantenduko ditu ateak. Zine-klubak eutsi egingo baitio asteroko hitzorduari urtea agortu artean. Aste honetan, azken aurrekoa ikusi…
14.12.2017
Hilabete baino gutxiago gelditzen da Ermua Antzokiko kultur programazio berriari hasiera emateko. Urtarriletik maiatzera bitartean hogei ikuskizun izango ditugu Antzokian, eta ekitaldi guztietarako sarrerak salgai daude jada.
12.12.2017
Ermua Antzokiko zine komertzialeko programazioa asteburu honetan amaituko da denboraldiko azkenengo bi filmen eskutik. Zineklub saioak, ordea, abenduaren 28ra arte mantenduko dira, eta aste honetan El amante doble pelikula frantziarraren txanda…
13.12.2017
Celtas Cortos Valladolideko taldeak kontzertu berezia eskainiko du ostiral honetan Ermua Antzokian. Zazpikoteak euren kanturik arrakastatsuenen errepasoa egingo du, eta Alboka Musika Eskolako musikariak izango ditu ondoan eszenatoki gainean.
05.12.2017
Ostegun honetan hasiko den zine programazio berria asteburu luze honetarako kultur proposamen ona izan daiteke. Hasteko, abenduaren 7an Robert Ostlund zuzendariaren The Square film suediarra eskainiko da zineklub saioan.
30.11.2017
‘Aukera DK’ Konpainia Ermuan izango dugu bihar dantza garaikide eta tradizionala uztartzen dituen ‘Maurizia’ izeneko ikuskizuna aurkezteko. Emanaldia Ermua Antzokiaren eszenatokian eskainiko da, gaueko hamarrak eta laurdenetatik aurrera.
01.12.2017
Urtarriletik maiatzera bitartean ikus-entzule guztientzat moduko antzezlanak, zuzeneko musika eta dantza izango dira herrian
Beatriz Gámiz Ermuko Udaleko Kultura, Gazteria eta Euskara zinegotziak Ermua Antzokiko kultur programazio berria aurkeztu du…
29.11.2017
Urteko azken hilabeteko zine-programazioa hastear dugu. Abenduko programazioan jaiak eragina izango dute, eguberri eta urteberri jaiak asteburuan izango baitira. Hori horrela, zine komertzialaren eta gaztetxoentzakoen saioak lehen hiru astetarako…
21.11.2017
Zineklub saioak emango dio hasiera ostegun honetan Ermua Antzokiko zine aste berriari. Pablo Solarz zuzendariaren El último traje zinta argentinarra izango da aste honetako lehenengo pelikula, Miguel Ángel Sola eta Ángela Molina aktoreak…
23.11.2017
Marikixkur neskato bihurri eta alaia da, eta urre koloreko ile kizkurra du. Igande batean, gurasoekin haserretuko da bere egunerokoa irakurri dutela uste duelako. Horrela, gurasoen aginduak bete ordez, ihes egin eta basoan galduko da. Han, zuhaitz…
14.11.2017
Seguruenik azaroko zine aste indartsuenari hasiera emango diogu ostegunean Antzokian. Sebastian Lelio zuzendariaren ‘Una mujer fantástica’ tituluko filma txiletarra eskainiko dugu zineklubean. Zuzendari horrena da baita ere ‘Gloria’ maisu lana,…
15.11.2017
Iñaki Garitaonaindia Murgiondo abeslari gipuzkoarra, Gari goitizenez ezagunagoa dena, musika ibilbide berri batean murgildu da Maldanbera taldearekin batera. Laukoteak kontzertua eskainiko du ostiral honetan Ermua Antzokian, Estutu (2016) azken lana…