Imagen
Buscador avanzado [EU]
11.03.2021
Kultura Alorrak Folkez Blai musika jaialdiaren hamaseigarren ediziorako oinarriak aurkeztu ditu. Jada ezaguna den folk musika taldeen lehiaketak musika errotik sustatzea du helburu, eta modalitate hori jorratzen duten musika-kolektiboentzako hedapen…
18.02.2021
''Berbalagun'' jardueraren taldearen koordinatzaileak ohar baten bidez ezagutarazi duenez, ''Paseolagun'' proposamen berrirako lehen bi taldeak osatu dira eta jarduerari hasiera emango diote martxoan. Jarduera hiru astean behin egingo da. Hilabete…
10.02.2021
Ermuko udal Euskara Sailak San Valentin egunaren aitzakian hamahirugarren euskarazko Piropo Lehiaketa antolatu du. Ekimen honen helburua ermuar guztion artean euskararen erabilera modu sortzaile, adierazkor, ez-sexista eta ludikoan bultzatzea da.…
11.02.2021
Covid-19ren pandemiak planteatutako egoera sozial eta sanitarioari erantzunez, ''Berbalagun'' ekimenak jarduera egokituko du, eta mintzapraktikarako bilera edo topaketa kaleko aire zabalean egiteko aukera eskainiko du, espazio itxietan egin gabe.…
27.01.2021
Berbalagunek jarduerari eusten eta ekimena talde gehiagori edo parte-hartzaile berriei irekitzen die
''Berbalagun''ek joan den urrian ekin zion bere jarduerari herriko euskaltegiek ikasturtea hastearekin batera eta harrez geroztik hamar talde ditu euskaraz mintzatu eta praktikatzeko helburua duten pertsonekin.
28.01.2021
Ermua "Haurtzaroa eta Partaidetza" izeneko proiektuak dituen udalerri laguntzaileen zerrendara sartu da. Proiektu hori hainbat unibertsitateren (Bartzelona, UNED, DaCoruña eta Sevilla), Hiri Hezitzaileen Nazioarteko Elkartearen (AICE) eta UNICEFen…
21.01.2021
Udal euskara sailak jauzi bat eman du eta datorren otsaileko ‘Gure Agenda'' hilabetekaria formatu digital berri, erakargarri eta interaktibo batean iritsiko zaigu, hamarkada luzeko ibilbidearen ondoren. Jauzi horri esker, ''Gure Agenda'' berria ''…
22.01.2021
Ermuko Udalak 2021eko Ihauterietarako aurreikusitako jarduerak bertan behera uztea erabaki du, antolaketan parte hartzen duten kolektiboekin bat eginez, bizi dugun egoera epidemiologikoaren larritasuna dela eta.
Jai herrikoi hauek otsailaren 11tik…
19.01.2021
Bizkaiko Aldundiak eta Durangaldeko udalek bultzatutako programak gazteentzako hitzaldi sorta interesgarria antolatu du
Gaztedi Durangaldea programak hasiera emango dio urte berriari, eskualdeko gazteentzako jarduera berri eta interesgarriekin.…
19.01.2021
Carlos Ciáurriz Goñi nafarraren argazki erakusketa ikusgai dugu atzotik, urtarrilak 18tik 31ra bitartean, Lobiano Kultur Gunean, ‘Alrededor de Euskal Herria’ izenburupean.
J. Carlos Iruñan bizi da, eta ia urteak daramatza bere pasioan murgilduta:…
11.01.2021
Ermuko Udaleko Euskara Sailak urtarrilean zehar herrian euskaraz egingo diren emanaldiak eta jarduerak bildu ditu.
31.12.2020
Udal Euskara Sailak, liburutegiarekin batera, urtero martxan jarri duen Olentzerori gutuna izeneko ekimena aurtengoan oso arrakastatsua gertatu da herritarren artean. Egitasmo honek herritarrak euskaraz idaztea, inolako beldur barik lortzea zuen…
30.12.2020
Kultura Sailak Dani Fernandezen kontzertuko sarreren dirua itzuliko du, martxoan pandemiak bertan behera utzi ondoren, eta beste salmenta prozesu bati ekingo dio, sarrera eta ikusle kopurua Ermua Antzokian urtarrilaren 29rako programatutako…
28.12.2020
Ermuko 216 neska-mutilek Olentzerorekin eta Mari Domingirekin hitz egin dute bideo-dei bidez azken egunetan. Era berean, urtarrilaren 2tik 4ra bitartean, aukeratzen duten Errege Magoarekin ere online mintzatzeko parada izango dute. Horretarako,…
18.12.2020
Ermuko Udaleko Kultura Sailak Gabonetarako haurrentzako egitaraua antolatu du. Kanpainak sei ipuin kontaketa saio (aldez aurretik izena ematen behar da 943 17 92 12 telefonoan), bi antzerki emanaldi, bi musikal, haurrentzako zine saioak eta…
16.12.2020
Kaleko argiak piztuta gero, Gabonak bertan ditugu. Eta urtero legez, Ermuko Udal Euskara Sailak, udal liburutegiarekin lankidetzan, Olentzerori gutuna egitasmoa martxan jarri berri du. Olentzeroa, dagoeneko, liburutegira etorri da eta bertara eraman…
11.12.2020
Juanita Ibaibarriaga Literatur lehiaketaren hogeita zazpigarren edizioak badu saridunenik dagoeneko, epaimahaiak 2020ko edizioan saritutako parte-hartzaileen zerrenda eman ondoren. Edizio desberdin samarra izan bada ere, sari banaketaren jaialdirik…
11.12.2020
Izen-emateak abenduaren 16an, asteazkenean, hasiko dira
Covid-19aren pandemiagatik eta ezarritako murrizketengatik bizi dugun egoera berezia dela eta, aurten ezinezkoa izango da Olentzeroren kalejira eta Errege Magoen kabalgata egitea. Hori dela eta…
03.12.2020
Gaur, abenduak 3, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen dugu; gure hizkuntzaren eguna, egunez egun, urtez urte eta mendez mende, bihotzetik bihotzera eta, batez ere, ezpainez ezpain jauzika iritsi zaiguna.
01.12.2020
Hamazortzi (18) artista hasi berrien proposamenak biltzen dituen ‘Ertibil Bizkaia 2020'' erakusketa ibiltariak Ermuko Lobianon dugu gaurtik hasi eta abenduaren 29ra arte.