Imagen
Buscador avanzado [EU]
21.12.2016
Ostiralean, Markos Gimeno artista ermuarrak SkizopozikS lana aurkeztuko du. Berak deskribatzen duen moduan, errezitaldi hitzperimentala da. Poesía esquizolingüe. Zerorajasoaonstage. Ekitaldia ostiralean izango da Lobianon gaueko 22.15etik aurrera.
15.12.2016
Rhythm and bluesa izango da protagonista larunbat arratsalde-iluntzean Lobiano Kulturgunean. The Allnighters talde gasteiztarrak kontzertua eskainiko du 20:00etatik aurrera, euren “SoulfulRhythm&Blues” doinuak aurkezteko.
16.12.2016
Gero eta gutxiago falta da etxeko txikiak Gabonetako oporrez gozatzen hasteko, eta hori kontuan izanda, umeentzat hainbat ekintza antolatu dira herrian.
Jai egun garrantzitsuak gerturatuta, abenduaren 24an Olentzero Txiki helduko da Ermura, eta 11:…
02.12.2016
Gure herrian eta Teresa Murga eraikineko bigarren solairuan dagoen KZgunea zerbitzuak erabiltzaileoi Teknologia Berrien eremuan doako prestakuntza zabala eskaintzen jarraitzen du, horretarako bertan egin beharreko nahiz urrutitik eta Internet bidez…
02.12.2016
Gaur estreinatuko da zineetan ‘Igelak’ filma, Patxo Telleriaren azken lana. Filmean lan egiten duten aktoreen artean eta, besteak beste, Gorka Otxoa, Josean Bengoetxea, Mikel Losada ermuarra, Miren Gaztañaga eta Gurutze Beitia ditugu.
24.11.2016
Iñaki Ruiz de Galarreta Arabarra, Sun Magoa izenarekin ezaguna eta Estatu mailan Magia Sariaren irabazlea, Ermua Antzokira dator larunbatean, hilak 26, arratsaldeko 17:00etan ''Magic Spectacular'' ikuskizuna aurkeztera.
22.11.2016
Ermuak parte hartu du gauzatu berri diren Unherri16, Hiriak eta Haurrak izenburuko jardunaldietan. Jardunaldiok azken ostegun eta ostiralean –azaroaren 17eta 18an- egin izan dira Bilbon.
23.11.2016
Udal kultura sailak iragarri du Inauterien hurrengo edizioa iragartzeko erabiliko duen kartel-lehiaketa hasi duela. Lehiaketaren irabazleari 500 euroko saria emango zaio, eskudirutan. Proposamenak Lobiano Kultur Gunera bulegora eraman edo postaz…
23.11.2016
Egutegiaren arabera aste honetan Santa Zezilia eguna izango da, hilak 22an. Hori horrela eta Zezilia musikarien eta zaletu guztien patroia denez gero, gure herrian hainbat jarduera izango ditugu asteartetik eta ostiralera bitartean. Asteartean eman…
18.11.2016
“Guretzat naturala dena egiten dugu. Ez gara batere onak geure burua sailkatzen”. Horrela aurkezten da larunbat honetan Ermuan izango den The Congress talde iparramerikarra. Richmond, Virginiako laukoteak bere azken lana aurkeztuko du bihar 20:…
08.11.2016
Pablo Navas Gallego (Bartzelona, 1994) gazteak pintatu dituen hainbat lan-margoen erakusketa jarri du Lobiano Kulturguneko lehen aretoan. Bildumara hogeita hamar bat lan bildu ditu eta horien artean tintaz, lerroz eta tramaz egindako marrazkiak dira…
09.11.2016
David Guapo –David Castejón, aktore eta umorista Ermua Antzokira dator ostiral honetan ‘Que no nos frunjan la fiesta’ biraren barne.
10.11.2016
Patxo Telleriak zuzendutako eta Donostiako zinemaldian aurkezturiko ‘Igelak’ filma sustatzeko ekitaldi hainbat Ermuan gauzatuko dira hilabete honetan zehar.
04.11.2016
Gazteria sailak ‘2016ko Oporrak’ tituluko argazki lehiaketako irabazleen zerrenda ezagutarazi du. Sari nagusiaren garailea, Patxi Jato Pastor argazkilaria izan da. Honek Valentziako La Albuferan ateratako argazkia aurkeztu du “Tocando el Sol”…
26.10.2016
Teresa Murga eraikineko bigarren solairuan dago Ermuko KZgunea, eta erabiltzaileei doako formakuntza eskaintzen die, ikastaro presentzialei nahiz Internet bidezkoei esker.
Datorren azaroko kurtso presentzialak honakoak dira:
20.10.2016
Rebeca Lane, abeslariak, emanaldia eskainiko du larunbat iluntzean, Ermuko Lobiano Kultur Gunean.
14.10.2016
Deba kostaldeko ekosistemak eta urak onera egiten hobetzen jarraitzen dute, Azterkosta 2016 ekimenean parte hartu duten bost ikastetxeetako ikasle ermuarrek gaurko ostiralean egindako landa lan eta azterketaren arabera. Ekimen hori Ingurumen…
13.10.2016
The Soul Jacket taldeak emanaldia eskainiko du larunbat iluntzean, Ermuko Lobiano Kultur Gunean.
11.10.2016
Sidecars, musika talde madrildarra, ostiralean hilak 14 Ermua Antzokian izango dugu, musikaz beteriko gau polit batean.
04.10.2016
Ermuko ‘Haurreskolak’ urrian izenemate aldia ireki duela iragarri du. Izenemate hori gutxienez 2015 eta 2016an zehar jaiotako haurrentzat izango da. Ikastegiak aste betez–urriaren 3tik 10era bitartean- abenduan, urtarrilean, edo otsailean haur-…