Buscador avanzado [EU]

16.07.2007
Eusko Tren konpainiak iragarri duenez gaueko zerbitzu bereziak jarriko ditu Ermuko ''Santixau'' jaietarako. Gaueko zerbitzu berezi horiek uztailaren 21ean eta 24an egongo dira, gure herriko jaietara etorri nahi duten guztientzat. Trenak Elgoibar eta…
17.07.2007
Txarangen batzordeak antolatutako koadrilen arteko jokoek aurrera egingo dute eta gaurkoan neurketa berri bi jokatuko dira. Arratsaldeko zazpietatik aurrera ‘pepinoen’ eta globo-otarren probak jokatuko dira, Orbe Kardinalaren plazan.
18.07.2007
Gazteria Informatzeko bulegoak argazki lehiaketa berri bat antolatu du; ‘Oporrak 2007ko argazki lehiaketa’ deiturikoa.
19.07.2007
Malatu talde arabarrak kontzertua emango du gaur gauean, Valdespina Markesaren parkean, 22:30etatik aurrera. Gasteiztarrek jazz-fusioa delakoaren barne txeratzen den musika eta konposizioak aurkeztuko dizkigute. Ekitaldia Euskal Birusa talde…
13.07.2007
Folk musika taldeentzako Ermuko bigarren lehiaketaren finaletan parte hartuko duten taldeak aukeratu berri dira. Taldeak sei dira eta horien artean bi kataluniar, galiziar bat, asturiarra, arabarra eta Madrilgo beste batekin batera. Lehiaketara…
16.07.2007
Herriko hogei txarangek eta koadrilek hasiera emango diote gaur arratsaldean herri jokoen edizio berriari. Jokoek herriko jai nagusien aurrekaria dira, ahogozagarri moduan eta giroa sortzen joateko. Aurtengo edizioko nobedadeak hainbat atal ukitu…
09.07.2007
Herrian ditugun arrapala eta eskailera mekaniko guztiak abuztuan estaliko dira. Horrela erabaki eta adostu du hirigintza alorrak, makineria hori jarri eta obrak egin dituen enpresarekin. Erakundeak abuztuan egiteko erabakia hartu du herritar eta…
05.07.2007
Sallabente auzoak bere jaiak ospatzen ari da azken egunetan. Egitarauari lanegunekin batera hasiera eman zitzaion, aste honetan gazteriaren kultur astea ospatzen ari baita. Ekitaldiak martxan daude duela egun batzuk, areto futboleko txapelketako…
05.07.2007
Sallabente auzoko jaiekin aldi berean IV. erdi-aroko azoka gauzatuko da aste buru honetan. Ekimenak oso harrera ona lortu izan du aurrekoetan eta urterik urtez gora egiten jarraitzen du. Hori horrela, ekimena jada oso errotua dago eta jai egitarauan…
06.07.2007
Azken asteburuan Madrilera bidaiatu zuten 14 urtetik 19 bitarteko berrogeita zortzi gazteek oso positibotzat jo dute txangoa. Talde horretan gehienak ermuarrak ziren eta horiekin batera beste eibartar bi ere joan dira. Taldea ostiralean abiatu zen…
02.07.2007
Udal zerbitzuak bihar irekiko du Berano-errekalde auzorako bidean dagoen eta errekastoaren izena daraman aire zabaleko igerileku naturala. Igerilekua bihartik aurrera erabili ahal izango da, udal brigadako langileak egokitze lanak amaitu eta gero.…
02.07.2007
Orbe plazatik Goienkalera igotzeko arrapala mekanikoa martxan jarri berri da. Zati hori martxan jartzeak gertaera gogoangarria da, hainbat auzoen arteko irisgarritasuna eta oztopo arkitektonikoak ezabatzeko asmoz martxan jarritako proiektuan.…
04.07.2007
Goienkale urbanizatzeko lanak aurrera doaz, aurreikusitakoaren arabera. Udal Hirigintza alorrak Goienkaleko zati bat berriz urbanizatuko du, bertan eratu berri den zerbitzu eta kultur gune berriari egokitzeko eta horrekin bat etorri dadin. Lan…
03.07.2007
Gure herriko jaietan kirolak oro har eta pilotak batik bat beti izan dute leku garrantzitsua. Aurtengoan ere, hori horrela izango da eta kirol jarduera asko izango ditugu uztailaren 14tik 27ra bitartean. Ikusi ahal izango ditugun partiden artean…
04.07.2007
Mª Luz Padro eta Xavier Ziarsolo ermuarrak beren koadroak ikusgai jarri dituzte Lobiano Kultur Gunean jarri berri zen pintura erakusketan. Biak herriko ‘Mugartea’ taldeko kideak dira. Erakusketa horretan teknika ezberdinekin egindako eta tamaina…
04.07.2007
Tauromakiak bere leku eta tartea izango du aurtengo Santixauetan. Hori ahalbidetzeko udalak zezen-plaza jarriko du Betiondon, azken urteetan egin duen legez. Zezen-planak hainbat ekitaldi hartuko ditu bere barne. Horietako esanguratsu eta…
28.06.2007
Mudo-Drogot Zinematografo taldeak antolatzen duen zine-klubak hilabete honetako zikloari amaiera emango dio gaur. Ekaineko ziklo hori Gay eta lesbianen nazioarteko egunari dedikatzen ari zaio. Gaur ‘Caminar sobre las aguas’ tituluko filma…
28.06.2007
Eitza (Zaldibar) auzoak San Pedro jaiak ospatzen hasiko da gaur. Arratsaldean hasiera emango zaio jai-batzordeak antolatu duen egitarauari. Gaur gauean jubilatuentzako afaria eta briska txapelketak izango dira. Nolanahi ere, programako ekitaldi…
29.06.2007
2007ko ‘Santixauen’ egitarau ofiziala iprentan eta argitaratzear da. Programaren azken maketa aste honetan onartu da eta, jada, makinetan sartu dago. Tiradaren 7000 aleak herritarren buzoietan banatzen hasiko dira, argitaletxetik jaso bezain pronto…
21.06.2007
Mudo-Drogot Zinematografo taldeak antolatzen duen zine-klubak, ziklo berri bati hasiera emango dio gaur. Ekaineko ziklo hori Gay eta lesbianen nazioarteko egunari dedikatuko zaio. Gaur ‘La memoria de los peces’ tituluko filma proiektatuko da.…