Imagen
Buscador avanzado [EU]
30.04.2019
Udal Liburutegiak bere ordutegia luzatuko du datorren ostegunetik, maiatzak 2tik ekainaren 13ra arte, ikasleek ikasturteko azken azterketak eroso eta denbora luzeagoan horiek prestatzerik izan dezaten, nahi izanez gero.
02.05.2019
Poesia tailerrean parte hartu dutenek azken lan saioa egingo dute aste honetan. Olerki errezitaldi hori irekia izanen da eta zabalik dago herritar ororentzat.
25.04.2019
Ermuan geltoki berria egin eta trenbidea bikoizteko lanak azken txanpan sartu dira, proiektu osoa laster bukatzear baitago. ETSk kontrataturiko enpresek desbideratzea ezarri dute Bizkaia Etorbidean –zubi-bide azpiko zonaldean- erremate nahiz…
26.04.2019
Ermuar eta bisitariok Lomi-Power enpresa ohian behin-behineko izaeraz aparkatzeko erabiltzen genuen gunea –Areitioko portuaren beheko aldean, BI-3344 errepidean eta Eibar-Donosti noranzkoan ezkerretara geratzen den- zonaldea itxita eta zerbitzuz…
25.04.2019
Udal liburutegiak apirilaren 27ko larunbaterako iragarrita “Arratsaldean kontu kontari” ipuin kontaldia astebete atzeratuko da ezinbestean, Lobiano Kultur Gunea Hauteskunde Orokorretan kolegio izanik aste honetan erabiltzerik ez dagoelako.
02.04.2019
Liburutegiak asteburu honetarako “Story Time” ingeleseko ipuin kontaldi saio berria antolatu du. Ipuin saioaren izenburua "Tiny Garden" da eta 4 eta 8 urte bitarteko umeei zuzendua dago. Ipuin kontalaria Alexia Papantchev izango da.
Jarduera hau…
21.03.2019
Ermuko Udal liburutegiak Arratsaldean kontu kontari ipuin kontaldi saio berria antolatu du larunbat honetarako, martxoak 23.
Flobin, jolas eta ipuin da saioaren izenburua, eta 5 eta 8 urte arteko haurrei zuzenduta dago. Xabi Flamarique izango da…
14.03.2019
Ermuko Udalak, Udal liburutegiaren bitartez, haurrentzako Komiki Lehiaketaren lehenengo edizioa antolatu du. Narrazio-genero horren irakurketa eta sormena sustatzeko urteko kanpainaren barne kokatzen da deialdia.
Lehen Hezkuntzako 4. eta 6. mailako…
08.03.2019
Ermuko Udal honek herriaren goikaldean dauden -San Isidro, San Roque eta Santa Ana- auzoetako bizilagunei deitzen die besrriz ere, martxoaren 11ko astelehenean arratsaldeko zazpi eta laurdenetatik aurrera Lobiano Kulturgunean egingo duen bilerara…
11.03.2019
Ermuko Udaleko Kultura Zinegotzigoak Ermua Hiria XXV. Literatur Lehiaketa deitu du Udal liburutegiaren bitartez. Nazio esparruan bizi den eta 16 urtetik gora dituen (2003an edo lehenago jaioa) edozein pertsonak parte hartu dezake lehiaketan, eta lau…
07.03.2019
Ermuko Udal liburutegiak ingelesezko Story Time ipuin kontaketa saio berri bat antolatu du larunbat honetarako, martxoak 9.
Ipuin saioaren izenburua An Irish Myth da eta 4 eta 8 urte bitarteko umeei zuzendua dago. Kontaketa Hannah Berry ipuin…
01.03.2019
Udal liburutegiak 60 urtetik gorakoentzat antolatzen duen 2.0 irakurketa tailerrak ekin dio lanari, eskaini dituen leku guztiak (20) beteta dituelarik. Jarduerak irakurketa digitala ezagutaraztea eta partaideak horretara hurbiltzeko helburua du,…
28.02.2019
Kaltxangoko irteera zaharra plaza eta berdegunean moldatzeko proiektua egiten ari den enpresak hilabete eta erdiko desbideratzea ezarriko du datorren astetik aurrera. Construcciones Morgak baimena eskatu dio Hirigintza alorrari hirigune barrutik…
25.02.2019
Ermuko Udal liburutegiak asteartero bilduko den alemaneko mintzapraktika taldean parte hartzeko izen-emate epea zabaldu du.
Ekimen honen helburua hizkuntza giro lasaian praktikatzeko tokia eskaintzea da. Asmoa ez da klaseak jasotzea, hitz egiteari…
27.02.2019
Udal liburutegiak komikien irakurketa sustatzeko lanean jarraitzen du. Ikastetxeekin adostutako ekimenez gain, esaterako, komikien urteko irakurketa eta ilustrazio eta literatura tailerrak, maileguan eraman daitezkeen literatura nobedade…
28.02.2019
Ermuko Udal liburutegiak komikiak ilustratzeko hastapen tailerrak antolatu ditu. Martin Azpilikueta marrazkilari eta margolaria izango da dinamizatzailea, Arte Ederretan graduatua eta EINA ikastegiaren Ilustrazio kreatiboan graduondokoa duena.…
20.02.2019
Oraingo honetan, bilerak komunitateetako presidenteei zuzenduta egongo dira
110 pertsonak parte hartu zuten astelehenean Santa Ana auzoaren hiri-berrikuntzako Plan Berezia aurkezteko informazio bileran. Ermuko Udalak hiritarren parte-hartze prozesu…
21.02.2019
Ermuko Udal liburutegiak Arratsaldean Kontu Kontari ipuin-kontaketa zikloko saio berri bat antolatu du larunbat honetarako, otsailak 23.
Urteko bigarren kontaldiaren izenburua Kamishibai, ipuin japoniarrak da, eta 4 eta 8 urte arteko neskato-…
12.02.2019
Tren geltoki berria egin eta burdinbidea bikoitzeko lanak Euskal Trenbide Sarearentzat (ETSrentzat) egiten ari den Aldi Baterako Enpresa Elkarteak (AAEE) trenaren zubi-bide probisionala eraitsiko du aste honetan, zeina zaharra kentzeko eta Izpilla…
14.02.2019
Ermuko Udalak hiritarren parte-hartze prozesu berri bat jarri du abian Santa Ana auzoaren hiri-berrikuntzako Plan Berezia burutu ahal izateko. Prozesu horren helburua auzoaren irisgarritasuna hobetzea da bi igogailu publikoren bitartez, eskailera…