Imagen
Buscador avanzado [EU]
19.02.2025
Herriko jubilatu eta pentsiodunen elkarteak, "Jubiletxe Ermua" delakoak, hainbat ekintza antolatu ditu bihar "Txitxiburduntzi Eguna" ospatzeko.
19.02.2025
Jon Maiak kontzertua eskainiko du datorren ostiralean Ermua Antzokian, 20:30ean. Zumaiarra biran da eta bere azken lana aurkeztera dator: "Kantu berri bat gara" disko-liburua.
18.02.2025
‘Berbalagun’ ekimenak jarduera bi prestatu eta iragarri ditu aste honetarako. Lehena `pintxo-potea’ da eta ostegunean -20an- egingo. Bigarrena, doako tailerra ostiral arratsaldean -21ean- egingo dena, Antxitxiketan taldearekin elkarlanean. Lehen…
18.02.2025
Ermua Antzokiak lau estreinaldi berri eskainiko ditu aste honetan. Osteguneko zineklubak ‘Itoiz Udako sesioak’ dokumentala proiektatuko du 20:30etan. Larraitz, Zuri Goikoetxea eta Ainhoa Andrakak elkarlanean zuzendutako lana da, 2024an estreinatua.…
17.02.2025
Datorren larunbatean, otsailaren 22an, euskarazko ‘Arratsaldean kontu kontari’ izeneko ipuin kontalariaren lehen saioa izango da, Liburutegiak antolatua. Saioa 17:30ean izango da eta sarrera doakoa da. Etenaldiak saihesteko, puntualtasuna eskatzen…
17.02.2025
Ermuko Udalak, Gazteria Zerbitzuaren bitartez, DJ ikastaroa antolatu du 2007 eta 2012 urteen artean, biak barne, jaiotako gazteentzat. Ikastaroak ordu eta erdiko lau saio izango ditu eta martxoaren 8, 15, 22 eta 29an egingo da, larunbatetan, udal…
17.02.2025
Ermuko merkatariek neguko denboraldiko Aukeren Azokari hasiera eman diote gaur. Aurten hamabost denda merkatu plaza zaharrean egongo dira merketutako produktuak eskaintzen eta beste bat, dendan bertan. Azoka asteazkenera arte mantenduko da.…
14.02.2025
Emakumearen Nazioarteko Egunak, "Martxoak 8"ak, eta jardunaldirako gure herrian antolatuko diren jarduerak iragartzeko kartela hautatu da. Ilustrazio bat aukeratzeko urtero deitzen den lehiaketako epaimahaiak gaur eman du erabakiaren berri.…
14.02.2025
Bart arratsean, Ermuko Udalak merkatuko plaza zaharraren erabilerak definitzeko prozesu parte-hartzailearen hirugarren eta azken saioa gauzatu zuen. Herritar guztiei irekitako saioa izan zen, eta herritarrek eraikinaren etorkizuneko erabilerari…
14.02.2025
Udal Obra eta Zerbitzuetako Brigadak aste honetan San Pelaio kalearen oinezkoen gunean dauden hogeita bi (22) banku publikoak ordezkatu ditu. Lankideek lehendik zeudenak kendu dituzte – forjakoak eta egur materialezkoak –, noizean behin mantentzea…
13.02.2025
‘Khea Ziater’ konpainiak haurrentzako lehen film eszenikoa aurkeztuko du larunbat honetan Ermua Antzokian, 17:00etan.
13.02.2025
Julene Bouzo Agirregomezkorta atletak (Bidezabal Durango Atletismo Klubeko kideak) 23 urtez azpiko altuera-jauziko Espainiako txapelketa irabazi zuen aurreko asteburuan, Sabadellen, Carme Valero pista estalian, jokatutako Short Track Txapelketa…
12.02.2025
Egun gutxi batzuk geratzen dira Enpresa Kudeatzen ikasteko ikastaroan parte hartu nahi duten ekintzaileek izena eman dezaten. Ikastaro hori Ermuko Udalak Ekonomi Sustapen alorraren bidez antolatu du, Bizkaiko Foru Aldundiarekin elkarlanean.
12.02.2025
‘Tanttaka’ antzerki taldeak ‘Emakume baten borroka eta metamorfosia’ antzezlana aurkeztuko du ostiral honetan
11.02.2025
Ermuko Udalak Merkatu Plaza zaharraren etorkizuna zehazteko prozesu parte-hartzailearekin jarraitzen du. Aholkularitza-enpresa espezializatu batek zuzentzen duena. Prozesuak hiru parte-hartze saio aurreikusten zituen: lehenengo biak urtarrilean egin…
11.02.2025
Ermua Antzokiak lau estreinaldi eskainiko ditu aste honetan, ostegunetik hasi astelehenera bitartean. Zineklubaren asteroko saioak 'Como hacerse millonario antes de que muera la abuela' filma eskainiko du jatorrizko bertsioan, gaztelaniazko…
10.02.2025
Ermuko Udaleko Kultura Sailak gaur jakinarazi du 2025eko inauteriak iragarriko dituen kartel irabazlea. Alfredo León Manú 51 urteko nafarraren proposamen koloretsua da, eta ediziorako egindako lehiaketaren garaile suertatu da. Aurtengo lehiaketara…
07.02.2025
Minbiziaren Aurkako Ermuko Elkarteak hileroko bigarren ostegunean irekiko du bere egoitza, 17:00etatik 19:00etara, gaixoei eta senideei laguntza eta informazioa emateko. Ekimenaren berri eman dute gaur Milagrosa Gullón Minbiziaren Aurkako Bizkaiko…
07.02.2025
Otsailaren 11a "Emakume eta Neskato Zientzialarien Nazioarteko Eguna" izendatuta dago. Hori dela eta, Ermuko Udalak hainbat tailer antolatuko ditu zientzialarien omenez. Emakume zientzialariak, salbuespenak salbuespen, ezezagun handiak dira gure…
06.02.2025
Udal kirol alorrak txartel birtualak erabiltzeko aukera ezarriko du aurten bere instalazioetara sartzeko sistemetan. Ermua Kirolak aukera birtuala integratzeko lanean ari da, tornuak eta bere sistemak inplementatuko dituelarik funtzionalitate berria…