Imagen
Buscador avanzado [EU]
24.10.2019
Benetan Be antzerki taldeak Inondik inora haurrentzako antzezlana aurkeztuko du larunbat honetan, urriak 26. Emanaldia 17:00etan hasiko da Ermua Antzokian.
17.10.2019
Ermuko Udaleko Kultura Alorrak jakinarazi duenez, banatzailearekin izandako azken orduko arazoak tarteko, asteburu honetarako aurreikusita zegoen Woody Allenen Días de lluvia en Nueva York filmaren emisioa atzeratu egingo da. Urriaren 26an eta 27an…
15.10.2019
Zinez betetako aste berri bati ekitear da Ermua Antzokia, eta gustu guztietarako lau zinta berri aurkeztuko dizkigu datozen egunetan.
16.10.2019
La Red Teatro konpainia eibartarrak Los teloneros del chocolate antzezlana aurkeztuko du, Juanma Cano, Maite Lorenzo eta Karmele Etxeberria aktoreak eta Eibarko Koro Gaztea protagonista dituena.
09.10.2019
The Travellin’ Brothers seikote bizkaitarraren curriculuma ohorezko matrikula eskuratzeko modukoa da, eta halaxe erakusten dute datuek: 16 urte, 8 disko eta 1.000 kontzertu baino gehiago. “Sarrerak agortuta” kartela jartzea zerbait arrunta bihurtu…
11.10.2019
Ermuko Emakumeen Topalekuko Jabekuntza Eskolak hiru ikastaro berri antolatu ditu 2019ko urria-abendua hiruhilekorako. Izen-emate epea zabalik dago tailer guztietarako. Honakoak dira:
08.10.2019
Urriko bigarren aste honetan lau filma berri ikusteko aukera izanen dugu Ermua Antzokian. Asteko eskaintza irekiko du osteguneko zineklubak Hans Weingartnet alemaniarrak zuzenduriko ‘303’ titulua. Komedia ukituak dituen drama erromantikoa da, 120…
01.10.2019
Urriko hilabeteak Ermua Antzokian goza ahal izango dugun zine programazio berria dakar. Ostiralean urriko eskaintzari hasiera emango diogu; zeinak estreina eta berri berriak diren 17 filma ekarriko digun, adin eta zaletasun guztientzako aukera…
02.10.2019
Yllana antzerki talde madrildarrak The Opera Locos antzezlan musikatua aurkeztuko du ostiral honetan, urriak 4, Ermua Antzokian.
27.09.2019
Ermuko Udaleko Berdintasun Alorrak Nahita aldizkari ezagunaren zenbaki berria kaleratu du, 2019ko hirugarrena eta azkena, irailari dagokiona. Tokiko agerkariaren 38. edizioak feminismoa eta Durangon ospatuko diren V. Topaketak ditu ardatz. Gainera,…
23.09.2019
Ermuko Udal Berdintasun Kontseiluak udako oporraldiaren osteko lehenengo bilera egingo du asteazken honetan, irailak 25. Gainera, agintaldi politiko berri honetako lehenengoa izango da. 17:00etan hasiko da bilera Emakumeen Topalekuan, eta parte…
24.09.2019
Antzokiaren iraileko zine programazioak bereak egin du. Laugarren eta azken aste honetan programaturiko azken lau tituluak ikusi ahal izango ditugu. Eskaintza ostegunean hasiko du zineklubak, ‘El despertar de las hormigas’ tituluko filma berriarekin…
25.09.2019
Sei neskak osatutako haurtzaroko lagun taldetxo bat asteburu pasa joango da landetxe batera, beraietako baten ezkon aurreko agurra ospatzera. 30 urte izan arte koadrila osatu zuten, baina bizitzak bide ezberdinetatik eraman ditu. Orain, hamar urte…
25.09.2019
Irailaren 28a abortu legal eta seguruaren aldeko Ekintza Globalerako Eguna da. Ekimena, Abortua Despenalizatzeko eta Legeztatzeko Eguna izenez ere ezagutzen dena, 1990an sortu zen, Latinoamerikako eta Karibeko V. Topaketa Feministan. Gaur egun,…
19.09.2019
ZarenSare/enRedando sareak VII. Topaketa egin berri du gure herrian eta antolatzaileen esanetan bilera “probetxagarri eta arrakastatsua” izan da, datorren urtetiok aurrera gauzatzewn hasiko diren hainbat erabaki hartu izan dituztelako. ZarenSare/…
13.09.2019
Emakundek sortutako Beldur Barik programak ikus-entzunezkoen lehiaketa ezagunaren edizio berria antolatu du. Hamargarren urtez burutuko da ekimena, eta emakumeek jasaten duten bereizkeria-egoerei aurre egiten dioten neska-mutilen arte-adierazpen…
17.09.2019
Gustu guztietarako lau zinta berri aurkeztuko dizkigu Ermua Antzokiak aste honetarako. Egitaraua ostegunean, irailak 19, hasiko da zineklub saioaren eskutik, eta bertan ikusgai izango dugu La casa de verano film frantziarra. Anna alabarekin batera…
18.09.2019
Ermua Antzokiko kultur ikuskizunen iraila-abendua agendak ostiral honetan, hilak 20, zabalduko ditu ateak denboraldiko lehenengo emanaldiaren eskutik. Opera proiekzioa izango da ikusgai, eta hautatutako obra Giuseppe Verdiren Rigoletto ezaguna da.
10.09.2019
Ermua Antzokiak zineko lau filma berri edo estreinakoak dakarzkigu aste honetan. Hilero bezala, eskuragarri dugu hileko zine bonoa, zineklubeko eta zine komertzialeko saioetara joateko aukera ematen diguna, pelikula bakoitzeko 1,5 euro baino…
11.09.2019
Udako oporraldiaren ostean, Ermuko Emakumeen Topalekuak datozen lau hilabeteetarako ekintzen egitaraua aurkeztu du. Antolatu diren ikastaro, hitzaldi eta topaketen helburu nagusia emakumeen ahalduntzea da formazioaren eta ezagutzaren bitartez,…