Buscador avanzado [EU]

06.05.2016
Ermuko Udalbatzak 2016. urterako aurrekontua onartu du PSE-EE/PSOE (5) eta EAJ (3) alderdien aldeko botoekin, PPren abstentzioarekin (2) eta EH Bildu (3), Se Puede Ermua Ahal Da (2) eta Irabazi (1) taldeen aurkako bozekin. Ermuko Udalak ia 18 milioi…
21.04.2016
Etxetresna Elektrikoen Renove Plana maiatzaren 2an abiatuko da, eta 14.000 etxetresna ordezkatzea aurreikusten da
18.04.2016
Derrigorrezko Ibilgailuen Azterketa Teknikoa (IAT) Ermuan bertan pasatzeko deia eta aukera izanen dugu ermuarrok maiatzean, hala nahi badugu behintzat. Azterketa horretan bi eta lau gurpileko ziklomotoreen jabeek, nahiz ibilgailu bereziak dituztenek…
19.04.2016
Herritarren Segurtasunerako udal sailak informazio kanpaina egingo du merkatu plazako nasa soilik bertako merkatarientzat eta zamalanentzat erreserbaturik dela gogorarazteko herritarren artean. Espazio hori azpiegituran saltokiak dituztenentzat…
08.04.2016
Txirrindularien 56. Euskal Herriko Itzulia jokoan da aste honetan zehar, lehiaketarekin batera egin ohi duen eguraldi kaxkarrarekin. Txapelketa bihar, apirilak 9, amaituko da, eta azkeneko bi etapak oso gertutik jarraitzeko aukera izango da Ermuan.
22.03.2016
Aste Santua dela eta, Udalak baimena eman du herriko establezimenduek ordutegia luzatu eta beranduago itxi dezaten. Hori horrela, martxoaren 24tik 28ra bitartean, biak barne, jatetxe, kafetegi eta tabernek itxierarako ohiko ordutegia luzatu eta…
26.02.2016
Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen gaineko udal zerga borondatez ordaintzeko aurtengo epea datorren astean hasiko da. Epea zabalik izango dugu martxoaren 2tik hasi eta datorren apirilaren 7ra bitartean, biak barne. Horren berri eman du udal Kontu-…
11.02.2016
Zubiaurretik eta Ongarai auzotik igarotzen diren bideetan zenbait aldaketa egin berri ditu Herritarren Segurtasunerako alorrak, zonalde horietatik doazen oinezkoen eta gidarien segurtasuna bermatzeko. Zubiaurre kaletik pasatzen den BI-2301…
21.01.2016
Ekonomia eta enplegua sustatzea; gizartetik kanpo geratzeko arriskua duten familiei laguntzea eta errepide-aparkalekuak dira –ordena horretan- ermuarroi gehien kezkatzen gaituzten gaiak. Hori ondorioztatu dezakegu 2016ko aurrekonturako Udalak…
26.11.2015
Ermuko ikastetxeetako 400 irakasle eta ikasle inguru Road Showa ikusten izan dira gaur Antzokian. Ekimen horren helburua gazteak sentsibilizatzea eta kontzientziatzea da, alkoholaren edota drogen eraginpean edo abiadura handiegian gidatzeak dituzten…
24.11.2015
Ermuko DBHko 4. mailako, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako 400 ikasle inguruk Road Show ikuskizunean parte hartzeko aukera izango dute ostegunean, azaroaren 26an. Trafiko istripu baten antzezpena da Road Show, eta elementu multimediak biltzen ditu…
20.11.2015
Datozen urtealdietako aurrekontuetan herritarron ustez jaso daitezkeen lehentasunak definitu eta biltzeko parte-hartze prozesuari hasiera eman dio Ermuko Udalak. Ermuarron parte hartzea aspaldiko kontua da gure herrian elkarte ta talde ezberdinen…
13.11.2015
Festa-gau bat, gazte bat eta haren bizitza eta ingurukoena aldatuko dituen trafiko istripua dira azaroaren 26an Ermua Antzokira iritsiko den Road Showaren osagaiak. Ermuko DBHko 4. mailako, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako 400 ikasle inguruk…
12.11.2015
Herritarren ekarpenak jasotzeko herriko hainbat lekutan mahaiak jarriko dira Ermuko Udalak aurrekontu parte-hartzaileen kanpaina ireki eta abenduaren 6ra arte mantenduko, erakundearen 2016ko urtealdiari begira iradokizun edo proposamenik egin nahi…
05.10.2015
Debegesa Garapen Agentzia arduratuko da diru-laguntzak bideratzeaz eta banatzeaz Debabarreneko eskualdean, Lanbideren entitate kolaboratzailea delako. Guztira, 71.200 euro banatuko ditu. Gaurkoan, urriaren 5ean, eskaerak aurkezteko epea zabaldu da…
24.09.2015
Laurogeita bi urteko gizona zauritua izan eta Mendaroko ospitalera eraman behar izan dituzte gaur eguerdian Ermuko Gipuzkoa Etorbidean kalean –trenbidearen azpiko aparkalekuan- furgoneta batek kolpatu ondoren, herriko Udaltzaingoak ezagutzera eman…
21.09.2015
Irailaren 16an hasi zen Europako Mugikortasunaren Astea, eta Ermuko herritarrak gogotsu parte hartzen ari dira. Aste osoan zehar, eta hilaren 22ra arte, era askotako ekintzak antolatu dira, esaterako, larunbat goizean Orbe Kardinalaren plazan…
16.09.2015
Eusko Jaurlaritzaren Trafiko Zuzendaritzak eta Udaltzaingoen ordezkariak Lobianora bildu ziren aurreko astean, Euskadin bide heziketa eta mugikortasun seguruagorako jarduera koordinatzen duen taldearen aldizkako batzarra egiteko. Lan bilera hori…
14.09.2015
“Bat aukeratu, aldatu, konbinatu zure mugikortasuna” lelopean ospatuko da Ermuan Europako Mugikortasunaren Astea, irailaren 16tik 22ra. Kanpaina horren xede nagusia mugikortasun jasangarria bultzatzeko neurri iraunkorrak hartzea eta herritarrak…
07.09.2015
Stop Accidentes Euskadi elkartearen eskutik, “Peatón, no atravieses tu vida” erakusketa zabaldu da gaurkoan Ermuan Teresa Murga eraikinaren sarreran, zeina zabalik mantenduko den hilaren 22ra bitartean. Bildumak izen bereko lehiaketan aurkeztu eta…