Imagen
Buscador avanzado [EU]
22.11.2017
Gaur asteazkena, azaroak 22, Santa Zezilia eguna ospatzen da, musikaren zaindariarena, alegia. Festa egun alai hori ospatzeko, ekintza desberdinak antolatu dira gure herrian.
17.11.2017
Kalitatezko blues musika datorkigu Ermura ostera ere asteburu honetan, ‘Shanna Waterstown’ kantari ipar amerikarraren eskutik.
08.11.2017
Euskal Autonomia Erkidegoko hiritarrek eta enpresek digitalki sinatu ahal izateko erabiltzen dituzten 30.000 txartel baino gehiago bertan behera utzi ditu Izenpe ziurtapen-zerbitzuetako egileak. Izan ere, txartel horien txipetan ahulezia bat topatu…
09.11.2017
Izarra Centre eraikinean lehenengo aldiz kokatzen diren enpresen onurarako diru-laguntzen oinarriak onartu ditu Ermuko Udalak. Diru-laguntza horien helburua trakzio enpresak erakarriz Ermuko enpresa-ehuna dibertsifikatzea eta Izarrako haztegitik…
06.11.2017
Udal kultura sailak nutriziora hurbilpena egiteko tailerra egingo du azarotik abendura Lobiano Kulturgunean. Horretan 12 pertsonek parte hartuko dute, tailerra azaroaren 8ko asteazkenean hasiko eta abenduaren 20an bukatuko delarik. Bi orduko zazpi…
07.11.2017
Udal Gazteria sailak bere udal Kontseiluaren erregelamenduari buruzko parte-hartze prozesu bati ekin dio, herriko herritarren eta gizarte-eragileen iritzi eta iradokizunak jaso ahal izateko. Agiriaren proposamen edo zirriborroa webgune korporatibo…
30.10.2017
Udalbatzak urriari dagokion hileko Osoko Bilkurara bilduko da biharko astearte goizean. Bilerak ohiko izaera izango du eta goizeko hamarretarako deituta dago lehen deialdian, eta ordu erdi beranduago bigarrenean bada.
27.10.2017
Juan Carlos Abascal Ermuko Udaleko lehenengo alkateordea Gaztela Leongo Hiri Ertainen Jardunaldiaren estreinako edizioan izan da asteazken honetan, urriak 25.
25.10.2017
Ermuko Udala udako oporren osteko lehenengo Osoko Bilkura saioan batu da urriaren 17an, asteartea. Eguneko gai-zerrendan 10 puntu izan ditu bilerak, eta udaleko talde politiko ezberdinek aurkeztutako mozioek garrantzi eta indar berezia izan dute.
24.10.2017
Zine aste berriari hasiera emango diogu ostegunean, asteroko legez. Zineklubean Fonko dokumental suediarra ikusteko aukera izango dugu, L. D. Jadama, L. Loven eta G. Olssonek zuzendutako zinta harrigarria. Lanak agerian jartzen du Afrikan ekoizten…
20.10.2017
Lehen Hezkuntzako dozena bat ikaslek alkatearen aholkularitza eta kontsulta organo berrira bildu dira gaurkoan. Taldea Orbe plazan elkartu da, Totorika alkatea bertaraino hurbildu delarik. Ikasleek plazan Arrate Iralagoitia ezagutu dute, ‘Equilia’…
19.10.2017
Blues musikarik onena bueltan datorkigu Ermura asteburu honetan, ‘Boo Boo Davis’ kantari ipar amerikarraren eskutik.
17.10.2017
Ermuko alkatetzak aholkularitzarako eta lanerako organo berria izango du aste honetatik aurrera. Ez da ohiko taldea izango, ez horixe, izaera berezia edukiko du herriko ikastetxeetako eta Lehen Hezkuntzako 12 ikasle gaztek osatuko baitute. Taldea…
18.10.2017
Ermuko Udaleko Kultura Alorrak 2017ko Oporretako Argazki Lehiaketako irabazleak jakinarazi ditu. Aurtengoan, lehiaketako bi kategorietan parte-hartzaile ugari izan dira, eta ez da erabaki erraza izan.
Patxi Jato Pastor Elgoibarko bizilaguna izan da…
16.10.2017
Ermuko Udaleko zinegotziak udaz geroztik egingo den lehenengo Osoko Bilkura saioan bilduko dira bihar asteartea, urriak 17. Bilera udaletxeko Bilkura Aretoan izango da 19:00etatik aurrera, eta 10 puntu izango ditu eguneko gai-zerrendan.
07.10.2017
‘Ciencia en Acción’ erakusleiho aparta da, herritarrei zientzia hurbiltzeko hori ezagutarazteko eta grina pizteko
07.10.2017
Ciencia en Acción programak aurrera jarraitzen du Ermuan, Izarra Centre eraikin barruan nahiz kanpoan, San Pelaio plazako kioskoan eta Merkatu Plazan zientzia erakustaldiak eta zabalkunde ekimenak aurkeztuz. Gaur gozagarri dugun eguraldi ona…
11.10.2017
Zientziaz, esperimentuz eta, batez ere, dibertsio ugariz betetako hiru egunen ostean, Ciencia en Acción programa pasatu den igande honetan amaitu da Eibarko Coliseo antzokian egin den sari banaketa eta itxiera ekitaldiarekin.
05.10.2017
Ermuko Udalak, Aukera Berdintasunen aldeko Kontseiluak eta Tratu Onen Aldeko Plataformak irmoki gaitzesten eta salatzen dute Miranda de Ebron aurkitu duten Gasteizko emakumearen hilketa.
Gure gizartean orain ere dugun indarkeria matxista salatzeko,…
06.10.2017
Ciencia en Acción programa ofizialki abian jarri da gaur ostirala, urriak 6, iluntzean Izarra Centren.