Buscador avanzado [EU]

16.03.2016
Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek ‘Amalur’ ikuskizuna dakartzate aste honetan Ermura. Emanaldia udal kultura sailak antolatu du, martxoaren 18ko ostiralean bi emankizun izango ditugu, arratseko 5etan lehena eta arratseko 7etan bigarrena.
08.03.2016
Euskotren Sozietate Publikoak, “Zuri esker, jasangarria da Euskotren” kanpaina jarri du abian, material plastikoei bigarren erabilera emateko eta gizartean eta ingurumenean onurak sortzeko helburuz. Horretan, bere zerbitzuen erabiltzaileen,…
09.03.2016
Bakarrizketa tragikomikoa izango dugu ostiral honetan Ermua Antzokian. Atzo Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatu zela eta, Nagüal Teatro konpainiaren “La mujer sola” ikuskizuna aurkeztuko du Kultura Sailak.
10.03.2016
Bigarren astez jarraian, Zuhaitz Eguna ospatuko da igande honetan Ermuan. Artarrai Mendi Taldeak ekimen honen bigarren deialdia egin du, pasatu den igandean hasitako lana behar bezala amaitzeko.
07.03.2016
Mundu osoko ia 4.000 hiri, enpresa eta norbanakok eman dute izena La Hora del Planeta kanpainan parte hartzeko. Ermua da ekimenarekin bat egin duen euskal herri eta hirietako bat, eta planetaren alde zenbait eraikinen eta kaleko argiak itzaliko ditu.
08.03.2016
Ostiraleko zineklubak asteko zine programazioari hasiera emango dio. Aste honetan Ida Panahandeh zuzendari iraniarraren Nahid filma ikusi ahal izango dugu. Azken urteetan iraniarrak filma apartak egin dituzte, esaterako Nader y Simin una separación…
29.02.2016
Debabarreneko Mankomunitateak 2014 eta 2015 urteetako gaikako zabor bilketaren datuen balantzea egin berri du. Ondorio nagusia da zifrak hobetzen ari direla urtetik urtera; birziklatze tasa %39,66ra iritsi da gure eskualdean.
01.03.2016
Ostegun honetan ekingo diogu martxoko zine programazioari, eta Oscar sarien kutsua nabaria izango da lehen erdian. Hilero bezala, zine komertzialerako eta zine-klub saioetarako bonoa salgai dago, eta film bakoitza 1,2 euroren truke ikusteko aukera…
02.03.2016
Andrés Suárez kantautore galiziarra Ermua Antzokian izango da ostiral honetan, “Mi pequeña historia” disko berria zuzenean aurkezteko.
26.02.2016
“Zapatila gorridun mutikoa” antzezlana izango dugu larunbat honetan Ermua Antzokian. Sei urtetik gorako neska-mutilei zuzendutako lana da, eta oso-osorik euskaraz antzeztuko da.
22.02.2016
La Hora del Planeta kanpaina martxoaren 19an, larunbata, iritsiko da aurtengoan mundu guztiko herri eta hirietara, eta Ermua ez da gutxiago izango.
23.02.2016
Otsaileko zine programazioa asteburu honetan amaituko da, eta ez hala moduz. Oscar sarietarako sei izendapen duen –pelikula eta zuzendari onenarenak barne- Spotlight titulua eta Disney faktoriaren animaziozko azkena Zootropolis 3D ikusi ahal izango…
24.02.2016
Txalo produkzioak ‘Heroiak’ antzezlana dakar Ermua Antzokira aste honetan. Antzezpena ostiral gaueko hamarrak eta laurdenetan izango da.
19.02.2016
Bizkaia jazz-blues zirkuitua Ermura bueltan da asteburu honetan, Animal Blues talde nafarraren eskutik. Taldea osatzen duen laukotea bihar arratsean emango du kontzertua Lobiano Kulturgunean, iluntzeko 20:00etan hasiko delarik emanaldia.
15.02.2016
San Lorenzo ikastetxeko Lehen Hezkuntzako 6. mailako hamabost ikasle eraikin publiko bi bisitatu dituzte gaur Energia Berriztagarrien tailerraren baitan, Ingurumen heziketako udal Zerbitzuko Isabel Prieto begiralearekin bat.
16.02.2016
Ermua Antzokiak zinerik onena eskaintzen jarraitzen du, eta asteburu honetan lau pelikula berriz gozatzeko aukera izango dugu gure herrian.
17.02.2016
‘Erre-Arteka-Maskarada’ konpainiak ‘La guerra del sofá’ antzezlana aurkeztuko Ermua Antzokian ostiraleko 22:15etan. La guerra del sofá Manuel Hidalgo kazetariak idatzitako liburuan oinarritua dago.
09.02.2016
Osteguneko zineklubean filma bereziaz gozatu ahal izango dugu. László Nemes zuzendari Hungariarraren El hijo de Saúl titulukoa proiektatuko dugu. Filma Oscar sarietarako izendatua dago, ingelesa ez den beste hizkuntzetan egindakoen atalean.…
10.02.2016
Anni B Sweet izen artistikoko –Ana López- kantari andaluziarrak ‘Chasing illusions’ (ilusioei jarraiki) titulua jarri dio Subterfuge Records diskoetxearekin 2015ean plazaratu duen hirugarren eta azken lanari.
02.02.2016
Hasi berri dugu otsaila, eta ostegun honetan abiatuko da hil honetako zine programazio berria Ermua Antzokian. Otsaileko agendan, nola ez, Oscar sari baliotsuak lortzeko lehian dauden filmetako batzuk ditugu.