Imagen
Buscador avanzado [EU]
06.03.2018
Ermua Antzokiak zine aste berria du aurretik. Ostegunean ekingo diogu, zineklubean Christian Duguay zuzendariaren ‘Una bolsa de canicas’ filma frantsesa eskainiaz. Drama historikoa da, neba judutar biren borroka kontatzen duena etxetik ihes egin eta…
07.03.2018
Martxoak 8 Emakumeen Nazioarteko Eguneko ospakizunen baitan, musikaren munduan agertu den sortzailerik originalenetako bat izango dugu ostiralean Ermua Antzokian: Clara Peyá pianojole, abeslari eta konpositore kataluniarra, hain zuzen.
27.02.2018
Ostegunean zine programazio berriari hasiera emango diogu. Programazio horren ardatz nagusietako bat Oscar sarien ekitaldia izango da eta, horren aitzakian, sarietarako izendapenak dituzten hainbat filma gure herrian bertan ikusteko aukera emango…
28.02.2018
Kukai Dantza konpainiak ‘Oskara’ ikuskizuna aukeztuko du ostiral gaueko hamarrak eta laurdenetan Ermua Antzokiko eszenatokian. Proiektuak Kukai Dantza eta Marcos Morau/La Veronal eragileen bat egitea ekarri du. Sustrai herrikoiaren eta adierazpen…
23.02.2018
‘Borobil Teatroa’ konpainiak haurrentzako antzerki emanaldia eskainiko du Ermua Antzokian bihar arratsaldeko 5etatik aurrera. Taldeak ‘Gu ez gaude bakarrik’ tituluko muntaia dakar.
20.02.2018
Aste honetan amaiera emango diogu otsaileko zine programazioari. Zineklubean Raoul Peck zuzendariaren ‘El joven Karl Marx’ filma frantsesa eskainiko dugu. Marxen inguruko biografia da. Peckek langile mugimenduko lider gaztearen bizitza jasotzen du,…
21.02.2018
Pablo Carbonell telebistako aktore, musikari eta umorista ezaguna gure herrian izango dugu ostiral honetan, otsailak 23, El mundo de la tarántula obra aurkezten. Bakarrizketaren eta musikalaren tartean, erdi-bidean dagoen ikuskizun honetako…
14.02.2018
Artistikoki ‘El Drogas’ goitizenarekin aski ezagunagoa den Enrqiue Villarreal Armendariz Ermuan izango dugu ‘Al anochecer’ izenburuko ikuskizuna eskaintzeko ostiral gauean. Ermua Antzokiaren eszenatokian izango da, gaueko hamarrak eta laurdenetatik…
13.02.2018
Zine aste eskaintza berriari helduko dio Ermua Antzokiak. Ostiraleko zineklubean 120 pulsaciones por minuto filma frantsesa ikusi ahal izango dugu, Robin Campillo zuzendariarena. Sari ugari jaso duen lana da, bitalista, HIESa borrokatzeko lehen…
06.02.2018
Zinematografi aste berriari ekingo diogu, jai giro betean murgilduta: eman berri diren estatuko Goya eta hile bukaerako Oscar sarien tartean. Inauterietan ostegunetik asteartera murgilduko garela ahantzi gabe. Ermua Antzokia jaiarekin bat eginen du…
31.01.2018
Zenbat euskal kanta, zahar edo berri, ezagutzen dituzu? Kalkulua egin al duzu inoiz? Ziurrenik uste duzuna baino askoz gehiago izango dira. Ikuskizun honetan berrehun baino gehiago agertzen dira (zatiak, noski), eta denak ez badira gehienak ezagun…
26.01.2018
Bere burua gurtzea beste interesik ez duen enperadore hutsal bat, fribolitatea nagusi den jauregi bat eta errukirik gabeko pertsonen menpe dagoen hiriburu bat. Horiek dira Enperadorearen jantzia istorioaren osagai nagusiak. Hans Christian Andersen…
30.01.2018
Ermua Antzokiak otsailerako zine programazio berria aurkeztu du, eta bertan biltzen dira adin eta gustu guztietarako pelikularik onenak. Hilabete motz honetan zehar eskainiko diren 16 film berrien artean uneko estreinaldirik garrantzitsuenetakoak…
23.01.2018
Ermua Antzokiko urtarrileko azkenengo zine programazioa ostegun honetan hasiko da. Horrela, hileko azkenengo zineklub saioan Muchos hijos, un mono y un castillo zinta espainiar berezia izango da ikusgai, eta Gustavo Salmerón zuzendariak bere amaren…
24.01.2018
Toni Mellado abeslari malagarrak, Zenet izenez ezagunagoa denak, kontzertua eskainiko du ostiral honetan Ermua Antzokian, bere Si sucede, conviene azken lana aurkeztuz.
17.01.2018
Yllana eta Primital Brothers antzerki konpainiek indarrak batu dituzte eta The Primitals antzezlana aurkeztuko dute, antzerkia, musika eta umorea uztartzen dituen lana. Ikuskizuna ostiral honetan, urtarrilak 19, iritsiko da Ermua Antzokira.
16.01.2018
Ermua Antzokiak zine aste berriari hasiera emango dio ostegunean. Zine-klubean Britainiako El Viaje filma proiektatuko dugu, Nick Hamm zuzendariarena. Aktore protagonistak Timothy Spall eta Colm Meaney dira, biak lan bikaina egiten dutelarik.
04.01.2018
Urtarriletik maiatzera bitartean ikus-entzule guztientzat moduko antzezlanak, zuzeneko musika eta dantza emanaldiak izango ditugu gozatzeko herrian
09.01.2018
Ostegun honetan zine aste berri bati ekingo diogu Ermua Antzokian. Zineklub saioarekin hasiko da asteko programazioa, kritika bikainak jaso dituen Stephan Komandarev zuzendari bulgariarraren Destinos filmaren eskutik.
10.01.2018
Ermua Antzokia motorrak berotzen ari da jada kultur programazio berriari ekiteko. Ostiral honetan, urtarrilak 12, jarriko da martxan, eta urtero bezala, opera proiekzio batekin hasiko da programazioa.