Imagen
Buscador avanzado [EU]
19.04.2018
Ermuko Udal liburutegiak liburuak eta beren idazleak eskoletako ikaslegoari hurbiltzeko ekintzak antolatzen jarraitzen du. Urteroko topaketa hauen helburua liburuen autoreak irakurleengana hurbiltzea eta, horri esker, irakurzaletasuna sustatzea da.
13.04.2018
Ermuko Udal liburutegiak bere erabiltzaileen artean komikien irakurketa bultzatzen jarraitzen du, eta aurreko hilabetean bezala, komikiak maileguan eramaten dituzten pertsonen artean egileak dedikatutako obra baten zozketa egin du oraingoan ere.…
17.04.2018
Ermua Antzokiak hasiera emango dio zine aste berriari. Osteguneko zineklubean filma oso berezia izango dugu. Dorota Kobiela eta Hugh Welchmanek zuzenduriko ‘Loving Vincent’ titulukoa, zeina marrazki bizidunak diren. 1891ko udan Armand gazteak Theo…
11.04.2018
Gaztelerazko irakurketa klubak gonbidatu berezi baten bisita izango du apirileko saioan; Katixa Agirre, azkeneko hilabetean irakurritako Los turistas desganados liburuaren idazlea izango da bertan.
12.04.2018
Go!azen 4.0 haurrentzako musikala gure herrian izango dugu beste behin ostiral honetan, eta itzulera arrakastatsua izango da, sarrera guztiak agortu baitira jada. Pausoka ekoiztetxearen produkzioak Ermua Antzokian eskainiko diren bi saioetarako…
12.04.2018
Ermuko Udal liburutegiak Story Time ingelesezko ipuin kontaldi saio berria antolatu du larunbat honetarako, apirilak 14.
Ipuin saioaren izenburua Storytelling around the world da, eta 4 eta 9 urte arteko neska-mutilei zuzenduta dago. Language School…
06.04.2018
Udal liburutegiak antolatzen duen euskarazko irakurketa klubak gonbidatu berezi bat izango du apirileko saioan: Kattalin Miner, taldekideek azkeneko asteetan irakurri duten Nola heldu naiz ni honaino liburuaren egilea, hain zuzen.
10.04.2018
Ostegunean zine aste berriari ekingo dio Ermua Antzokiak. Zineklubean Fatih Akin zuzendri alemaniarraren En la sombra thrillerra ikusi ahal izango dugu. Akin ezaguna dugu, aurretik The Cut / El Padre bezalako filmak ere proiektatu izan ditugulako…
28.03.2018
Ermuko, Ondarroako, Markina-Xemeingo eta Iurretako udal liburutegiek elkarlanean udaberriko denboraldi honetarako liburu eta ikus-entzunezkoen gomendioz beteriko gida argitaratu dute.
03.04.2018
Gustu eta adin guztietarako 16 pelikulak osatzen dute Ermua Antzokiko apirileko zine programazioa. Agenda berria ostegun honetan abiatuko da, apirilak 5, eta datozen asteetan, 4 zineklub saio, 8 film komertzial eta haurrentzako 4 emanaldiz gozatzeko…
26.03.2018
Udal liburutegia itxita izango da martxoaren 29tik apirilaren 2ra arte, biak barne, Aste Santuko egunak izanagatik. Apirilaren 3an berriz ateak irekiko ditu ohiko ordutegian, goizeko 9:30etatik iluntzeko 20.30etara etenik gabe eta, larunbatetan,…
26.03.2018
Martxoaren 22ko ostegunerako iragarrita genuen zinekluba bertan behera utzi behar izan genuen zineko proiektore digitalaren desenkriptatzailea matxuratu egin zelako. Gorabehera ostiralean bertan gainditu zen, pieza ordezkatuz. Asteburuan proiektorea…
27.03.2018
Ermua Antzokian zinerik onena izango dugu Aste Santuan, ostegunetik Pazkoa astelehenera bitartean
21.03.2018
Anabel arrakasta handiko emakumea da, bere garaiko olatu frenetikoaren gainean bizi dea, eta hori ordaindu egin beharko du. Protagonistaren egunerokotasuna zehaztasun handiko antzerki-makineria bat da, baina patu tragiko batek zakarki etengo du…
21.03.2018
Olerkiaren Munduko Eguna ospatzen dugu gaurkoan -martxoaren 21eko asteazkenean-, eta hori dela-eta, Liburutegiak poesia errezitaldia antolatu du, zeina arratsaldeko 7etan hasiko den zerbitzuan bertan.
22.03.2018
Ermuko Udal liburutegiak Arratsaldean kontu kontari ipuin kontaketa jardueraren aurtengo hirugarren saioa antolatu du larunbat honetarako, martxoak 24.
Animalien ipuinak da ipuin saioaren izenburua, eta 4 eta 8 urte arteko neska-mutilei zuzenduta…
23.03.2018
Ermuko udaleko Kultur Zinegotziak, udal Liburutegiaren bitartez, “Ermua Hiriko” XXIV. Literatur Lehiaketa deitu du. Lanak maiatzaren 4ra artean aurkeztu aurkeztu ahal izango dira. Modalitate bakoitzean, prosa nahiz olerkian, 400 € saria jasko dute…
21.03.2018
Zine aste berriari hasiera emango dio Ermua Antzokiak. Osteguneko zine-klubean Zama zinta argentinarraz gozatzeko aukera izango dugu. Lucrecia Martel zuzendari ospetsuaren laugarrena da.
15.03.2018
Olerkiaren Munduko Eguna ospatuko dugu datorren astean -martxoaren 21eko asteazkenean-, eta hori dela-eta, egun horretan Liburutegiak poesia errezitaldia antolatu du, zeina arratsaldeko 7etan hasiko den zerbitzuan bertan.
13.03.2018
Zine aste berriari ekingo diogu Ermua Antzokian. Aurreko osteguna, martxoak 8 zenez eta emakumeek greba feminista deitu zutenez, data oroigarri hori aste honetan ospatuko, zineklubean Oskar Tejedor zuzendariaren En transito dokumentala proiektatuz.