Imagen
Buscador avanzado [EU]
30.03.2011
Ermua Hiriko Udalak laguntza edo diru-laguntza deialdia egiten du Ermuko pertsona, elkarte eta entitateek, Euskara sustatzearren proposatzen dituzten ekintzak suspertu eta diruz laguntzeko. Laguntza edo diru-laguntza honek 12.600 eurotako partida du…
25.03.2011
Ainhoa Mariaezkurrenak eskuratu baitu lehen saria ondoko piropoarekin: Zure azala, berotzeko goxoena den izara!20 urteko pasaidar hau nagusien kategorian aurkeztutako 49 piropen gainean gailendu da, bi pertsonentzako La perlako Sasoian Jartzeko…
28.03.2011
Telebistako aurkezle ezaguna den Julian Iantzik hitzaldia eskainiko digu bihar, hilaren 29an, euskara erabiltzeko motibazioa helburu. “El conquistador del fin del mundo” telebista saioari esker ospetsua, beste programen artean, Iantzik euskararekin…
22.03.2011
Juan Martin Elexpuru filologo, idazle eta euskarazko irakaslea Lobiano Kulturgunean izango da gaur arratsaldean. Bergararra Hitanoari buruz hitz egitera datorkigu. Hitanoa hi izenordainaren erabileran oinarri duen lagunarteko tratamendua da. Hi 2.…
17.03.2011
Apirilaren 7tik 17ra Korrika 17 izango dugu. Hamaika egunez, Trebiñutik Donostiara, gau eta egun, Euskal Herri osoa zeharkatuko du Korrikak. Bi mila kilometro baino gehiago euskararen alde, adin eta mota guztietako milaka korrikalarirekin. Ermutik…
15.03.2011
Euskararen inguruan hausnarketa egiten segitzeko Berbetan jardunaldiak izango ditugu aste honetan Ermuan. Euskal Birusa Elkarteak, Udal Euskaltegia, Kaltxango AEK, Ikastola Anaitasunak eta Eskolabarri ikastetxearekin lankidetzan antolatzen dituen…
14.02.2011
Hau da Piropo lehiaketaren edizio zenbakia, laugarrena, hain zuzen. 2008an hasi eta urtez urte San Balendin egunean abian jartzen da lehiaketa bitxi hau. Urte hauen joan etorrian hainbat eta hainbat piropo jaso dira, benetan txunditzeko modukoak!…
01.02.2011
Estibalitz Gonzalez Solazabalek gauzatu duen azken lana dugu, "Lapikotxiki, kantuz kulunkatzen" titulukoa. Orain gutxi argitaratutako liburua eta DVD-a, hain zuen ere. Izenari erreparatuta ez dadila inor erratu, ez baita errezeta-liburua. Ez horixe…
17.01.2011
Herriko euskaltegiek ikasturteko bigarren matrikula aldia zabaldu dute, ikasturteko taldeetan dituen hainbat hutsune betetzeko asmoz. Matrikulazio aldia berria urtarrilaren amaiera bitartean zabalik izango dute. Argibideak eta izen emateak zentro…
31.12.2010
Gaur arratsaldeko 18:00etan Olentzero etorriko da Ermura eta urteari amaiera emango dio. Lehenago, gaur goizean Udal liburutegitik pasatu da eta berari bidalitako gutun guztiak jaso ditu. Beraz, egunsentian etxerik etxe arituko da opariak banatzen.…
27.12.2010
Pasa den astean Euskara Zinegotziak 2009-2010 ikasturtean euskara ikasteagatik diru-laguntzen esleitzen duen dekretua argitaratu du. 7.764,58 euro banatuko dira ohiko ikastaroak, udako ikastaroak zein barnetegia egin eta eskabidea luzatu duten 43…
06.12.2010
Lehen elur malutak eta hotzak herrira heldu zaizkigu, horrek abendua izanik negua gertu dugula adierazten digu eta, nola ez, Olentzero baita. Ikatza eta opariak hartu eta menditik gurera jaitsiko da. Beraz, orain da sasoia datorren urteari begira…
29.11.2010
Juanita Ibaibarriaga 2010eko Literatur Lehiaketaren sariak banatu berri ditu Euskal Birusa elkarteak. Sariak Lobiano kulturgunean egindako ostegun arratsaldez egindako ekitaldian ezagutarazi eta banatu ziren. Aurtengo aipatzekoa da bigarren…
30.11.2010
Urteko garai honetan seme-alabei edo ingurukoei euskarazko liburuak, musika edota bideoak erosi eta oparitzeko aukera paregabea izaten dela kontuan hartuz, Euskarazko Produktuen Katalogoaren edizio berria osatu dute, beste urte batez -aurtengoa 13.…
17.11.2010
Bizkaiko hainbat kirolari ospetsuk eskola kirolean euskararen erabilera sustatzeko kanpainan parte hartu dute aurtengoan ere. Bigarren kanpainarentzat aukeratu den leloa Eutsi gogor! da. Bigarren urte honetan Matxalen Ziarsolo eskubaloiko jokalari…
11.11.2010
66 lagunek parte hartuko dute azaro hilabetean hasten den Berbalagun ekimenan. Pertsona hauek egitasmoko aurtengo 9 taldeak osatuko dituzte . Berbalagun izeneko ekimenean euskal hiztunak, euskaldun zahar eta berriak elkarrekin erlazionatzen dira;…
11.11.2010
Dagoeneko San Martin Azoka XXI. edizioan parte hartzaileen zerrenda zehazturik dago. Aurten jende ugarik deitu izan du parte hartzeko, baina, azokak duen postu kopuru mugatua dela eta 37 postu besterik ezin izan dira onartu. 14 ekoizle arituko dira…
08.11.2010
Seigarren edizioko Kameratoiak, Euskal Herriko Ikus-entzunezkoen Rallyak badu irabazleen zerrenda. Lobiano Kultur Gunean gauzatu zen itxiera eta sariak banatzeko ekitaldia larunbat arratsaldean. Lehen saria ‘Epaltzaren alargunak’ izeneko taldeak…
05.11.2010
2010eko Gabonetako Aisialdiko Ekintzetan izena emateko epea astelehenean ireki eta bi astez -azaroaren 19ra arte- zabalik egongo da. Izen-ematea LHko 1. mailatik DBHko 2. mailara arteko ume eta gazteei zuzentzen zaie. Urtero legez Euskara Sailak,…
26.10.2010
Azken bost urteotan bezala, aurten ere KAMERATOIA Euskal Herriko Ikus-entzunezkoen Rallya antolatu dute Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak eta Ermuko Udalak, Ermuko Euskal Birusa Euskara Elkartearen eta EiTBren laguntzaz. Antolatzaileek Eusko…