Imagen
Buscador avanzado [EU]
19.09.2017
Udal liburutegiak eta Euskara Sailak Bularretik Mintzora irakurketa kluben saio berriak antolatu dituzte. Urriaren 21ean, larunbata, izango da 3 eta 8 urte arteko haurrei eta euren gurasoei zuzendutako talde hauen lehenengo bilera.
20.09.2017
Ermuko udal liburutegiak euskaraz, gazteleraz eta ingelesez irakurtzen duten haurrentzako Liburu Baby Kluba ekimena antolatu du bigarren urtez jarraian, biztanleen beharrei eta eskariei erantzuna eman eta joera berrietara egokitzeko asmotan.
13.09.2017
Ermuko udal liburutegiak 16 urtetik gorako pertsonei zuzendutako olerki tailerra antolatu du irakurzaletasuna sustatzeko programaren barnean.
Maite Lorenzo aktoreak eskainiko duen ikastaro honetan, emozioak eta ahotsa landuko dira hitzaren bitartez…
14.09.2017
Ermuko Udalak, Euskara Zerbitzuaren bitartez, 2017ko beka deialdia zabaldu berri du ikastetxe homologatu eta pribatuetan euskara ikasten aritu diren ermuarrentzako.
14.09.2017
Asteburuari hasiera ona emateko, ostiral honetatik aurrera, irailak 15, martxan izango da beste behin Barixakuetan haurrentzako programa. Ekimen honen helburua haurrei ikastetxeetatik at euskaraz hitz egiteko eta ongi pasatzeko espazioa eskaintzea…
14.09.2017
Ermuko udal liburutegiak, Euskara Zerbitzuarekin elkarlanean, 9 eta 11 urte arteko neska-mutilentzako bi irakurketa klub antolatu ditu.
Lehenengo taldea paper formatuko irakurketakoa izango da, eta horren helburua euskaraz nahiz gazteleraz…
11.09.2017
Ermuko udal liburutegiak sormenezko idazketa tailerra antolatu du, bigarren urtez jarraian, irakurzaletasuna sustatzeko programaren barnean. 16 urtetik gorako pertsonei zuzenduta dago tailerra, eta Yurre Ugarte idazleak gidatuko ditu saioak.
04.09.2017
Iraila ikasturte berriaren hasieraren sinonimoa izan ohi da, eta Ermuko udal liburutegiak jada prest dauka datozen asteetan burutuko diren ekintzen eskaintza. Horrela, 2017/2018 ikasturtean zehar, irakurzaletasuna sustatzeko eta hedapen kulturaleko…
05.09.2017
Ermuko udal liburutegiak helduentzako euskarazko, gaztelerazko, ingelesezko eta frantsesezko irakurketa kluben eskaintza mantendu du, eta parte hartu ahal izateko izen-emate epea zabaldu du.
07.09.2017
Iraila hastearekin batera, herriko eskola eta ikastetxeek zabaldu dituzte euren ateak ikasturte berriari ekiteko, eta Ermuko euskaltegiak ere abian dira jada. Zabalik da udal euskaltegian nahiz AEKren Kaltxango zentroan eskaintzen diren ikastaroetan…
01.09.2017
Ermuko udal liburutegiak hil honetan ekingo die ekimen ezberdinei, bai hezkuntza, bai kultura, bai aisia uztartzen dituztenak, hain zuzen. Abian izango den lehenengo jarduera berria izango da ikasturte honetan: ingelesez maila baxua edo erdikoa…
13.07.2017
Ermuko Udal liburutegiak maila baxu-erdiko ingelesezko mintzapraktika taldean izena emateko epea zabaldu du. Ekimena astean bitan burutuko da irailetik urte amaierara arte.
Ekintza horren helburua giro lasaian ingelesa praktikatzeko aukera…
03.07.2017
Literatura historikoa ardatz izan duen XXIII. Ermua Hiria literatur lehiaketako epaimahaiak ezagutzera eman ditu aurtengo lau kategorietako garaileak.
Gaztelerazko narratiba atalean, Carlos Pedro Gómez Díez (Elorrio, Bizkaia) izan da garailea La…
26.06.2017
Euskarazko Udalekuak astelehen honetan hasi dira, ekainak 26, eta hiru astez, izena eman duten 6 eta 12 urte arteko 270 neska-mutilek hainbat jarduera burutzeko aukera izango dute; hau da, herrian Lehen Hezkuntzan ikasten duten umeen %32ak.
Ekintzak…
12.06.2017
‘Berbalagun’ ekimenak denboraldiari amaiera emango dio aste honetan. Arduradunek bi jarduera antolatu eta iragarri dituzte; lehena asteazkenerako eta bigarrena, ostiralerako. Asteazkenean, familia kideek ibilbidea oinez egingo dute Eitzagatik Santa…
26.05.2017
Udal Liburutegiak amaitutzat eman du liburuak eta beren idazleak eskoletako ikasleriari hurbiltzeko programazioa. Urteroko jarduera hauen helburua liburua idatzi eta irakurri dutenekin partekatzen duenaren hurbiltasuna dela medio irakurzaletasuna…
17.05.2017
Ermuko Udal liburutegiak amaitutzat eman ditu urrian batzen hasi ziren helduentzako irakurketa kluben topaketak.
19.05.2017
Datorren astean udal Euskara sailak aurtengo udalekuetako kanpainari hasiera emango dio zeina Antxitxiketan Begirale Taldearekin batera behin-behineko egitaraua adostu duen. Iaz egin bezala, aurten ere, udalekuek hiru asteko iraupena izango dute,…
19.05.2017
Ermuko Liburu eta Disko Azokaren hogeita bosgarren edizioak ostegun honetan zabaldu ditu ateak, eta igandera arte, Orbe Kardinala plazan ekimen ezberdinak burutuko dira erakusketa ezagun honen inguruan.
19.05.2017
Udal liburutegiak amaitutzat eman ditu ikasturte honetako gaztetxoentzako bi irakurketa klubak, paperekoa eta digitala, alegia.
Irakurketa klub horiek irakurketaz euskaraz nahiz gazteleraz eta bi euskarrietan gozatzen duten 9 eta 11 urte…