Imagen
Buscador avanzado [EU]
10.04.2017
Haur, heldu nahiz gazte, guztiak korrikan helburu bakarrarekin: euskararen alde egitea. Pasatu den ostiralean iritsi zen Korrikaren hogeigarren edizioa gure udalerrira, eta giro ona lagun, ehunka pertsona batu ziren bi urtean behin egiten den…
05.04.2017
Gainera, jada badugu martxoko dedikatutako komikiaren irabazlea
Larunbat honetan, apirilak 8, Ermuko udal liburutegiak antolatzen dituen Story Time ingelesezko ipuin kontaldien laugarren saioa izango dugu.
Storytelling from aroung the world du izena…
06.04.2017
Korrika 20. lasterketa herrikoia Ermura iritsiko da bihar –apirilak 7ko ostiralean- gaueko hamarrak eta laurdenak inguruan, aurreikusitako ordutegia betez gero. Hori dela eta herriko talde eta elkarte ugarik euren laguntza eskaini eta egitarau…
06.04.2017
Gaztelerazko irakurketa klubak Luisa Etxenike idazle eta autorean bisita izan zuen bart. Aurtengo edizioko azken aurreko saio berezia izan zen, parte-hartzaileek autorearekin zuzeneko hartu-emana izan zutuelako eta “El detective de sonidos” azken…
03.04.2017
Ermuko Udal Liburutegiak udaberriko denboraldi honetarako liburu eta ikus-entzunezkoen gomendioz beteriko gida argitaratu du Ondarroa, Markina-Xemein, Iurreta eta Durangoko liburutegiekin batera.
30.03.2017
Korrika 20. gaur Otxandion hasiko eta Ermutik datorren ostiralean pasako, Iruñarako bidean. 10 egun iraungo dituen festa ibiltariak bi puntu horiek lotuko ditu eta, jada, guztia prest dago edizio arrakastatsua izateko. Korrika datorren astean…
24.03.2017
Euskararen erabileraren inguruko Berbetan jardunaldiek aurrera jarraitzen dute Ermuan martxorako eta apirilerako aurreikusitako programazioarekin. Astearte honetan, martxoak 28, siao berri bat izango dugu Lobiano Kultur Gunean.
27.03.2017
“Muxurik onena: goiko ezpainetan pausatu eta behekoetan sentitzen dena” izan da Ermuko Udaleko Euskara Zerbitzuak antolatu duen X. Piropo Lehiaketako garailea. Amaia Ezenarro markinarra da piropoaren sortzailea, eta bi pertsonarentzako saria…
27.03.2017
Ume baten jaiotza gauza aparta da. Betirako aztarna uzten digun horietakoa. María del Mar Sánchez González eta Lorena Gutiérrez ermuarra, fisioterapeutak eta garapen goiztiarrean adituak dira biak.
22.03.2017
Udal Liburutegiak komikia ezagutzen hasteko eta genero horretara hurbiltzeko 15 tailer gauzatu berri ditu aurreko bi asteetan, erabiltzaileen artean komikien eta eleberri grafikoen irakurketa bultzatu zabaltzeko egiten diharduen ahaleginean. Azken…
24.03.2017
Irakurzaletasunetik abiatuta, benetan bizitako istorioen ipuinak proposatzen dira gai zailen inguruan mintzatu ahal izateko
17.03.2017
Udal liburutegiak aldi batez utziko dio pertsona partikularrek utzitako material eta liburuak hartzeari.
Urteetan Liburutegiak jaso izan ditu partikularrek oparitu eta emandako liburuak. Liburu horietako gehienak Langraiz Okako kartzelara bidaltzen…
20.03.2017
Astelehen honetan, martxoak 20, Euskaltzaleen Topaguneak antolatutako Irakurri, Gozatu eta Oparitu egitasmoaren edizio berri bat jarriko da martxan; hamaikagarrena, zehazki. Ermuko udal liburutegiak, Maribel eta Xiripot liburu-dendek eta Euskal…
10.03.2017
Laburbira zirkuitu ibiltariaren hamalaugarren edizioa abian da jada. Euskarazko zortzi film laburrek osatzen dute aurtengo programazioa, eta 32 herritan izango da ikusteko aukera, tartean, Ermuan.
13.03.2017
Ermuko udaleko Kultur Zinegotziak, udal Liburutegiaren bitartez, “Ermua Hiriko” XXIII. Literatur Lehiaketa deitu du. Lanak maiatzaren 7ra artean aurkeztu aurkeztu ahal izango dira. Modalitate bakoitzean, prosa nahiz olerkian, 400 € saria jasko dute…
09.03.2017
Asteburu honetan “Arratsaldean kontu kontari” ipuin kontalariaren saio izango dugu, Lobiano Kultur gunean arratsaldeko bost eta erdietatik aurrera. Udal Liburutegiak antolatzen duen denboraldiko hirugarren saio izanen da, martxoaren 11ko,…
10.03.2017
Aurrekoetan bezala, martxoan eta apirilean Berbetan Jardunaldiak egingo ditugu Ermuan. Duela hamasei urte, 1999ean, martxan hasi zen ekimen honetan euskararen ezagutza eta erabilerarekin zerikusia duten zenbait gairen inguruko hitzaldi eta mahai…
06.03.2017
Berdintasun Sailak eta udal liburutegiak elkarlanean Martxoaren 8rako, Emakumeen Nazioarteko Egunerako materiala biltzen duen irakurketa gida berezia kaleratu dute.
01.03.2017
Udal liburutegiak komikien irakurketa sustatzearen aldeko apustuarekin jarraitzen du. Testuinguru horretan, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan komikiak banatu ditu ikasturte honetan, ikasle guztiek gutxienez komiki bat irakurtzeko aukera…
27.02.2017
‘Berbalagun’ euskaldun zahar eta berriak elkarrekin erlazionatzeko eta kideen arteko harreman sarea eratu eta sendotzeko xedez; euskal hiztunak, euskaldun berriak nahiz eskarmentudunak elkarrekin euskaraz mintzatzeko eta praktikatzeko aukera gehiago…