Imagen
Buscador avanzado [EU]
03.01.2018
Udal kiroldegiko pistan dugun Gabonetako Haur Parkea bere azken txanpan sartu da, ilusio eta dibertsiorako bederatzi egun pasatzeko aukera ematen ari zaigun azpiegitura bihar itxiko baititu bere ateak. Parkea abenduaren 26 asteastean zabaldu zen…
08.01.2018
Ekialdetik etorritako Errege Magoen ostiraleko kabalgatak ikusle asko bildu zituen gure herrian. Eguraldiak ez zuen lagundu eta euri asko bota zuen arratsalde osoan zehar, nahiz eta parte hartzaileen eta ikusleen ilusioarekin ezin izan zuen.…
28.12.2017
Ermuko Gabonetako Haur Parkeak astearte honetan zabaldu ditu ateak Miguel Angel Blanco udal kiroldegiko pistan. Ehunka neska-mutilek gozatu dute jada Kultura Sailak Udal Kirol Erakundearekin elkarlanean antolatu dituen atrakzio eta jardueretan.
28.12.2017
Euskal Herriko ikazkinik ezagunena Ermura bidean da jada. Abenduaren 24ko goizean bisita labur bat egin ostean, igande honetan, abenduak 31, Olentzero gure herrian izango dugu berriro ere, Txindurri txistu eta dantza taldearekin batera kalejira…
21.12.2017
Aurten gure herrian eta udal kiroldegiko pistan izango dugun Gabonetako Haur Parkeak ilusio eta dibertsiorako bederatzi egun pasatzeko aukera emango digu. Parkea datorren astelehenean zabalduko da –abenduaren 26an- eta urtarrilaren 4ko asteazkenean…
15.12.2017
Denboraldiko azkenengo blues eta jazz kontzertua izango da larunbat honetan, abenduak 16, Lobiano Kulturgunean. The Romanticos hirukotea eta Paul San Martin izango dira aurtengo azkenengo gonbidatuak, eta “oinak eta arima bluesa bezalako estilo…
29.11.2017
Izelaieta kaleko 28an ezagutzen genuen eraikin zaharra herriko historiara pasa da. Eraikina eraitsi berri izan da eta zonaldea toki-sistema libre bezala urbanizatuko, HAPOn eta hirigintzan unitate horrentzat aurreikusitako izapidea aurreratzeko…
30.11.2017
Aurtengo Gabon kanpainako apaingarri eta argiak bihar piztuko ditugu Ermuan. Aurten argi horiek lehiaketa bidez kontratatu dira, esleipena Ximenez Catalunya, SLU enpresari esleitu zaiolarik, 48.796 eurotan. Enpresari materiala alokatu zaio eta…
27.11.2017
Bizkaiko Foru Aldundiak hasiera ofiziala eman dio gaurkoan Kaltxangon errotonda berria egiteko proiektu eta lanei, zeinak herri gunera sartu nahiz irteteko eta N-634 errepidearekin lotzeko gune garrantzitsuena hezurmamituko duen. Errotonda berriak…
22.11.2017
Gaur asteazkena, azaroak 22, Santa Zezilia eguna ospatzen da, musikaren zaindariarena, alegia. Festa egun alai hori ospatzeko, ekintza desberdinak antolatu dira gure herrian.
16.11.2017
Eraikinen Ikuskaritza Teknikoa (EIT) etxebizitza-eraikinen egoeraren azterketa teknikoa da, eraikin osoaren kontserbazioaren benetako egoera ezagutzeko aukera ematen duena. Eraiki zirenetik 50 urte bete dituzten bizitegi eraikin guztiek EITa…
17.11.2017
Kalitatezko blues musika datorkigu Ermura ostera ere asteburu honetan, ‘Shanna Waterstown’ kantari ipar amerikarraren eskutik.
13.11.2017
Ermuko Udalak Izelaieta kaleko 28. eraikina eraitsiko du hilabete honetan eta eremua toki-sistema libre bezala urbanizatuko, HAPOn eta hirigintzan unitate horrentzat aurreikusitako izapidea aurreratzeko jabeekin hitzarmena sinatu ondoren. Erakundeak…
06.11.2017
Udal kultura sailak nutriziora hurbilpena egiteko tailerra egingo du azarotik abendura Lobiano Kulturgunean. Horretan 12 pertsonek parte hartuko dute, tailerra azaroaren 8ko asteazkenean hasiko eta abenduaren 20an bukatuko delarik. Bi orduko zazpi…
07.11.2017
Udal Gazteria sailak bere udal Kontseiluaren erregelamenduari buruzko parte-hartze prozesu bati ekin dio, herriko herritarren eta gizarte-eragileen iritzi eta iradokizunak jaso ahal izateko. Agiriaren proposamen edo zirriborroa webgune korporatibo…
03.11.2017
Eusko Trenbide Sareak trenbidea bikoizteko eta geltoki berria egiteko gure herrian gauzatzen ari den proiektua gero eta aurreratuago dago. Obrak egunetik egunera aurrera egiten dute erritmo bizian, aldaketak oso agerikoak baitira. Aste honetan…
26.10.2017
BTT bizikletak dohainik garbitzeko puntu publiko berri gehitu du Ermuak eta jada herriak hiru ditu aukeran. Azkena Santa Ana eta Abeletxe auzoen tarteko gune batean egokitu eta zabaldu berri da, osasun zentroaren alboan. Puntu berri hori hirugarrena…
24.10.2017
Zine aste berriari hasiera emango diogu ostegunean, asteroko legez. Zineklubean Fonko dokumental suediarra ikusteko aukera izango dugu, L. D. Jadama, L. Loven eta G. Olssonek zuzendutako zinta harrigarria. Lanak agerian jartzen du Afrikan ekoizten…
19.10.2017
Blues musikarik onena bueltan datorkigu Ermura asteburu honetan, ‘Boo Boo Davis’ kantari ipar amerikarraren eskutik.
18.10.2017
Ermuko Udaleko Kultura Alorrak 2017ko Oporretako Argazki Lehiaketako irabazleak jakinarazi ditu. Aurtengoan, lehiaketako bi kategorietan parte-hartzaile ugari izan dira, eta ez da erabaki erraza izan.
Patxi Jato Pastor Elgoibarko bizilaguna izan da…