Buscador avanzado [EU]

06.10.2007
Ermuko Udalak ‘Juan Torres’ Enpresa proiektu eta ideia berritzaileen lehiaketa deitu du. Ekimena Ekonomi Sustapen, Enplegu eta Trebakuntza sailak antolatu du. Lehiaketaren hirugarren edizio honek sarietan 21.000 euro banatuko ditu.
08.10.2007
Gure udalerriak parte hartuko du kontsumoko urari buruz Osasun Sailak Erkidegoan egingo den ikerketan. Ikerketak herriko hainbat etxebizitzara heltzen den ura analizatuko du, etxe horien barneko iturgintzan erabili izandako materialen arabera ea…
09.10.2007
San Martin azoka ate joka dugu. Hilabete eskas besterik ez da falta. Herriko azokarik ospetsuena, azaroaren 10ean egingo da. Atzotik zabalik dago izen-emate epea azokan eta bere lehiaketetan parte hartu nahi duten pertsona ekoizleentzat. Izenak…
09.10.2007
Artarrai Mendi Taldeak mendizaletasunari buruzko zortzigarren kirol eta kultur jardunaldiak antolatu ditu. Jarduerak atzokoan hasi ziren eta hilaren 19ra bitartean gauzatuko dira. Taldeak egitarau borobila prestatu du eta bertara hainbat jarduera…
10.10.2007
Ermuko Udalbatzak kontzentrazio isila deitu du gaur eguerdirako udaletxearen aurrean eta horretan parte hartzeko deia egin dio herriari. Ekitaldi horren bidez Udalbatzak agertu nahi du atzo Bilbon ETAk Gabriel Ginés bizkartzainaren aurka eginiko…
10.10.2007
Kepa Lizarraga medikuak hitzaldia emango du gaur, ''Artarrai'' taldeak antolatu eta gauzatzen diharduen Mendiko Kirol eta Kultur Jardunaldien VIII. edizioaren barne. Ekitaldia Lobiano Kulturgunean egingo da, arratsaldeko zazpietatik aurrera.…
05.10.2007
Ermuak rock musikako jaialdia hartuko du bihar. Ekimena herriko eta Mallabiako gazte talde batek antolatu du. Jaialdiari ‘Vertigo rock’ izena jarri zaio eta herriko plazan egingo da. Jardunadli bizi eta luzea izango da, musika taldeek iluntzeko…
04.10.2007
Herriko euskaltegiek eta talde euskaltzaleek ‘Berbalagun’ ekimenean parte hartzeko interesatuen izen emateak hartzeari ekin diote. Aurtengoarekin seigarren urtea izango da gure herrian euskara praktikatzeko zaletasun eta interes berdintsuak dituzten…
01.10.2007
Herriko Zentro Galiziarrak oso positibotzat jo du enpanadaren lehenengo festa. Jaia azken asteburuan ospatu da, partaidetza oso altuarekin. Bertara hurbildu den jendetza hainbeste izan da, antolatzaileak jarritako txosnak ezin izan duela guztien…
01.10.2007
Aukera Berdintasunerako udal sailak argitaratzen duen ‘NAhitA’ aldizkariren ale berri kalean da. Ale horrek bi zenbakia daramana eta aurtengo hirugarrena da. Aldizkariak euskaraz eta gaztelerazko testuak ditu, formatua koartila egitura du eta,…
01.10.2007
Hilero herrian euskaraz egiten diren jarduerak biltzen ditu ‘Gure Agenda’ izeneko ekimenak. Urriak ale berri bat ekarri digu, aurtengo zortzigarrena, hain zuzen ere. Hortaz, hasi berri dugun hilabete honek ere euskaraz bizitzeko eta hizkuntza…
02.10.2007
Obra publikoko, altxatzeko eta garraiatzeko makineriaren udal eskolak azken urtean enplegu eta trebakuntza alorraren barne gauzatu izan duen jarduerari amaiera emateko ekitaldia egingo du bihar. Aipatu jarduera hori ‘Obra Publikoko Makineriaren…
03.10.2007
Udal liburutegiak udako liburuaren lehiaketako emaitzak ezagutarazi ditu. Lehiaketa indarrean egon da abuztuaren bigarren hamabostalditik. Lehiaketak  udako irakurmenak gainerakoekin kopartitzen dituzten pertsonak saritu nahi ditu.
04.10.2007
Rafael Basurto Lara kantaria bihar Ermuan izango da. Mexikarrak kantaldia emango du Zineman, gaueko hamarrak eta laurdenetan. Ekitaldi hori udal kultura sailak antolatu du eta urriko agendan txertatzen da. Sarrerak 18 € balio du ikusle orokorrentzat…
04.10.2007
‘Mudo Drogot Cinematógrafo’ taldeak zine-klubeko saio berriei hasiera emango die gaurkoan. Ziklo berri horretako saioak zine fantastikoko filmei dedikatuko zaizkie. Gaur gauean, Ermua Zineman ‘La hora fría’ tituluko filma proiektatuko da, gaueko…
26.09.2007
Udalbatzarraren Osokoak aho batez onartu du gaur Izarraren 19. exekuzio unitatean eraikin berezia eraikitzeko oinarrizko proiektua. Erabaki horrek barne hartzen du zero kotara arte obra kontratatzeko espedienteari hasiera ematea. Obra hortik hasi…
26.09.2007
Udal liburutegiak martxan jarri du berriz ere irakurle sutsuendako lehiaketa. Ekimenak 6 urtetik 16 bitarteko gazteak saritzen ditu, baldin eta irakurle sutsuak badira eta sarri liburutegira badoaz. Lehiaketa horretako sariak lortzeko parte…
27.09.2007
Udalbatzarraren ordezkari talde bat Lisboan (Portugalen) izan da duela egun batzuk, Europako Batasunak antolatutako Erregioen arteko Kooperazio Forumean para hartzeko. Talde horren buru joan dira Carlos Totorika alkatea eta Ekonomi Sustapen, Enplegu…
27.09.2007
Gaztela eta Leoneko Zentroak ‘José Merino’ren oroimenez urtero antolatzen duen hiri lasterketa urriko lehen igande honetan korrituko da. Aurten, lasterketak bere hogeigarren edizioa beteko du eta azken bi urteetako ibilbidea mantenduko. Irteera eta…
28.09.2007
Udal kiroldegiak zazpi ikastaro proposatu ditu datorren urrirako. Eskaintzak gauza berriak eta asko eskatzen diren modalitateak uztartzen ditu. Berrikuntzarik handiena, emakume Magrebtarrentzako antolatu den kirolerako hastapen ikastaroa da.…