Imagen
Buscador avanzado [EU]
21.07.2017
Herriko Santixau jaiak direla eta, Euskotrenek gaueko tren zerbitzu bereziak eskainiko ditu Deba eta Ermua artean egungo garraio eskaintza osatzeko.
Asteburu honetan, uztailaren 22tik 23ra bitarteko gauean, larunbatetako ohiko zerbitzua indartuko da…
14.07.2017
Hamar egun baino ez dira falta 2017ko Santixau jaiak hasteko, eta Ermua gaur bertan, ostirala, murgilduko da festa giroan. Asteburuan zehar ekitaldi ezberdinak ospatuko dira herriko jai nagusiei begira kaleak girotzeko.
17.07.2017
Ermuko festa giroko lehenengo asteburuaren biharamuna eta gero, astea ekitaldiz blai hasiko dugu 2017ko Santixauak hasteko aste bat baino falta ez den honetan.
Gaur astelehena, uztailak 17, txarangen jokoekin jarraituko dugu 19:00etatik aurrera Orbe…
19.07.2017
2017ko Santixauetako jai egitarauak martxan eta bizi-bizi jarraitzen du, eta ostegun honetan Ermuko haurren txanda izango da. Herriko txikienek goizetik gauera arte ekitaldi ezberdinez gozatzeko aukera izango dute bihar.
19.07.2017
Asteburu honetan Artarrai mendi taldeak Urkora 69tan ezetz! proba herrikoi eta lehiaketaren edizio berria gauzatuko du. Jarduera herriko Santixau jai eta egitarauaren barne dago. Proba larunbatean eta goizeko 10:00etan hasiko da Patxi plazatik,…
05.07.2017
Urteroko legez, Ermuko Jaien egutegia Sallabente auzoko festekin hasiko da aurten ere. Sallabenteko Jai Batzordeak jaietako programazioa aurkeztu du, eta egunik handienak asteburu honetan izango dira.
Gaur asteazkena motorrak berotzen hasiko gara…
29.06.2017
Udak eta musika elektronikoak bat egingo dute larunbat honetan Elektrojaia jaialdiaren edizio berrian. Ekimen ezagun honen bederatzigarren edizioan dozena artistatik gora izango ditugu aurten Ongarain kokatuko diren bi eszenatokien gainean.
Jaia…
30.06.2017
Beatriz Gamiz Kultura, Berdintasun eta Euskara zinegotziak gure herriko Santixau jaietako egitaraua aurkeztu du gaur, ostirala. Guztira 97 ekitaldik osatzen dute datozen festetako programa, eta urtero bezala, txarangen jolasekin hasiko da uztailaren…
19.06.2017
Ongaraiko ur-jolastokia gaurtik hasi eta irailaren 10era bitartean egunero zabalik izanen da, goizeko 11etatik arratsaldeko 7etara bitartean. Horrela erabaki eta iragarri du, Obra eta Herri-lan zerbitzuak aste honetarako iragarrita dagoen beroari…
09.06.2017
Ermuko Santixau jaietako kartel lehiaketako epaimahaiak jada aukeratu du aurtengo edizioko garailea. Rubén Lucas García Torreaguerako (Murtzia) bizilagunaren obra izan da irabazlea. Sari horri esker, hilabete barru hasiko diren jaiak iragarri eta…
05.06.2017
Ekainaren 1etik 15era bitartean, Udal Margo Eskolako ikasleek amaitu berri duten kurtsoko azken hiruhilekoan zehar egindako lanak ikusteko aukera izango da Lobiano Kultur Gunean.
07.06.2017
Ermuko Txindurri Dantza eta Txistu Taldeak asteburu honetan ospatuko du urteroko “Txindurri Eguna”. Kultur elkarte honek 40 urte baino gehiago daramatza ospakizun hori antolatzen, eta aurtengoa ekainaren 10ean hasiko da, larunbata. Dantza poteoak…
31.05.2017
Maiatzaren azken egunean gaude eta ekaina indartsu datorkigu. Uda sasoia ofizialki zabaltzen eta berotzen hasten den hilabetea, nahiz eta sargoria sentitu izan dugu azken aste eta egunetan. Eguraldi onaz eta ikasturte amaieraz bat, bainuak hartzeko…
24.05.2017
Larunbat honetan, maiatzaren 27n, bosgarrenez ospatuko da Ermuko Gazte Eguna. Ermuko Gazte Asanbladak antolatuta, egun osoan zehar ekitaldiak izango dira herrian, eguerditik hasi eta gaueko lehen orduetara bitartean.
Goizeko 12:00etan hasiko da…
18.05.2017
Vértigo Rock jaialdiaren hamaikagarren edizioa ospatuko da larunbat honetan, maiatzak 20, Ermuan. Gustu ezberdinetarako proposamenak biltzen ditu aurtengo kartelak, eta kokapena estreinatuko du, gainera. Izan ere, San Pelaio plazatik Betiondo…
12.05.2017
Gipuzkoako Ur Kontsortzioak gure herriko ur-hornidura sarea hobetzeko eta hodi zaharrak aldatzeko obrekin jarraitzen du. Duela aste batzuetatik, Probaleku kalean ari dira lanean, VI. Mendeurrena eta Zubiaurre kaleek bat egiten duten tartean, eta…
10.05.2017
Gipuzkoako Ur Kontsortzioak jakinarazi duenez, ur-mozketak egingo dira bihar herriko hainbat puntutan hornidura sarea hobetzeko lanak direla eta.
11.05.2017
Ermuko Galiziako Etxeak asteburu honetan ospatuko du Letra Galiziarren hogeita hamahirugarren edizioa, eta ekimenez betetako programa aurkeztu du. Jardunaldi galiziar honen aurtengo edizioan Carlos Casares idazle ourensearra omenduko da; Galiziako…
09.05.2017
Gipuzkoako Ur Kontsortzioak ezagutarazi du Probaleku, San Inazio, Bizkaia Etorbideak, Zearkale eta Diputazio kaleetako eraikinek gaur arratsaldeko 4 eta laurdenetara bitartean –hiru ordu eta erdiz gutxi gorabehera- ur edangarririk gabe egingo direla…
18.04.2017
Gipuzkoako Ur kontsortzioak ‘Urak’ iragarrita duenez Pazkoa aste honetan –apirilaren 18tik 21era, biak barne- Ermuan duen bulegoa (Santiago plazaren 3. zenbakiko eraikinaren beheko eta eskumako aldean) itxita egongo da bertan lan egiten duten…