Imagen
Buscador avanzado [EU]
27.10.2016
Ermuko Emakumeen Topalekuak prest dauka azarorako ekitaldien programa, eta hilero bezala nahi eta gustu guztietarako ekintzak programatu dituzte.
17.10.2016
Ostegun honetan, urriak 20, Izarra Centren itsasoari eta gainditzeari buruzko istorio batez gozatzeko aukera izango dugu. Kepa Acero surflari ezaguna izango da Izarra Centreko Arratsaldeak 360 hitzaldi zikloko edizio berriko lehenengo protagonista…
30.09.2016
Nahita aldizkariaren zenbaki berri bat argitaratu du Emakumeen Topalekuak eta ‘Beldur Barik’ ikus-entzunezko lehiaketaren berri ematen du portadan. Lehiaketan parte hartzeko aukera zabalik dago eta lanak aurkezteko epea azaroaren 9ra arte abian dago.
04.10.2016
Ermuko Emakumeen Topalekuak bihar –urriaren 5ª- "Testurak" tituluko bertso-saioa hartuko du, 19:00etatik aurrera. Parte-hartzaile izango dira: Oihana Bartra, Miren Amuriza eta Ane Labaka bertsolariek. Gai-jartzaile gisa Maite Berriozabal arituko da…
27.09.2016
Aste honetan –biharko irailaren 28an, asteazkena-, Abortatzeko Eskubidearen Eguna izango da munduan. Aldarrikapenerako eguna izango: abortu legal, seguru eta doakoaren aldeko Ekintza Globalerako eguna.
23.09.2016
Izarra Fundazioak eta Ermuko Udalak, irailetik abendura arte, ekintzaileei, enpresei eta Teknotecako erabiltzaileei zuzendutako ikastaro, jardunaldi eta hitzaldi programa antolatu dute. Formatu dinamikoa eta parte-hartzailea izango dute, eta…
20.09.2016
Eskualdeko anezka programan izena emateko deialdia zabalik jarraitzen du, epea luzatu egin baita. Interesdunek izena eman ahal izango dute irailaren 30eko ostiralera artean, DEMAren webgunearen bidez. Webguneaz izena emateko zuzenean baliatzeaz gain…
21.09.2016
Datorren urriaren 1ean zabalduko ditu ateak “Larunbatak Izarran” Klub Teknologikoak. DBH 1 eta 2 mailetako 29 gazte ermuarrek hartuko dute parte Ermuko Udaleko Toki Garapen Alorrak antolatu dituen tailer horietan.
Izena eman duten pertsona guztiak…
19.09.2016
Lanbiderekin lankidetzan antolatutako lorezaintza eta garbiketa ikastaroetan parte hartzeko aukera izango dute 27 pertsonak
Langabezian dauden pertsonentzako bi formazio ikastaro hasiko dira datorren urriaren 3an, astelehena. Ermuko Udalak…
19.09.2016
Emakumearen udal Kontseilua asteazken honetan, hilaren 21ean, bilduko da udaren ondorengo lehen bileran. Batzarra arratsaldeko bostetan hasiko da Emakumearen Topaguneko bigarren solairuan dagoen bilera gelan.
20.09.2016
Beldur Barik programaren edizio berri bat antolatu dute, urtero egiten den ekimena da eta gazteen artean indarkeria sexista saihesteko asmoz sortu zen programa.
15.09.2016
Enplegu planak 127.687 euro kostua du, Lanbide eta Ermuko Udalak gain hartu dutenak
15.09.2016
Kurtso hasierarekin bat, emakumeen Jabekuntza Eskolak kurtso berriak prestatu ditu eta helburu moduan, sistematizatutako tresna eta prozesuen bidez emakumeen jabekuntza sustatzea, elkarte edo taldetan antolatuta egon zein ez egon, kultura honetako…
16.09.2016
Aste honetan amaitzen da ‘Emakume eta gizonen arteko berdintasunerako III. Plana’ ebaluatzeko epea. Udaleko Berdintasun sailak galdetegi erraz bat prestatu du herritarron ebaluazio zabal eta sakon bat lortzeko.
09.09.2016
Udazken honetan, DBHko 1. eta 2. mailan dauden ikasleek “Larunbatak Izarran” Klub Teknologikoan parte hartzeko aukera izango dute. Datorren astelehenean, hilak 12, irekiko da izena emateko epea, eta ekimena urriaren 1ean hasiko da.
29.08.2016
Bigarren urtez jarraian aurtengo udan egin diren Campus Teknologiko arrakastatsuen ostean, Ermuko Udaleko Toki-Garapen alorrak ekimen berri bat jarriko du martxan udazken honetan. ‘Larunbatak Izarran’ Klub Teknologikoa izango da, eta industriara eta…
09.08.2016
Hiru hilabete betetzear da Izarra Centreko Teknoteka, eta orain arte utzi duen balantzea oso positiboa da. 236 pertsonak eman dute izena udal liburutegian urteko 365 egunetan, 24 orduz instalazioetara sartzeko baimena ematen duen txartela lortu ahal…
08.08.2016
Eusko Jaurlaritzak Ermuko Udalaren ekimenari jarraitu eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 170 industrialdetan banda zabaleko sare neutroa sortu eta hedatuko du.
Euskadi Espainiako estatuaren buruan dago banda zabalaren ezarpenari eta hedapenari…
02.08.2016
Ermuko Tratu Onen Aldeko Plataformak gure gizartean orain ere dugun indarkeria matxista salatzeko kontzentrazio deitu du. Gaur, abuztuaren 2a, asteartea arratsaldeko 19:00etan Orbe Kardinalaren plazan. Plataformak herritarroi dei egiten digu…
21.07.2016
Atzo ospatu zen Tratu Onen aldeko plataformak antolatutako I. Selfie lehiaketako sari banaketa ekitaldia. Arratsalde alaia izan zen, eta bertara gerturatu ziren gazteek ekitaldian parte hartu zuten gogotsu. Lehiaketako irabazlea ere bertan egon zen…