Buscador avanzado [EU]

11.10.2017
Ermuko Udaleko Berdintasun Sailak, Bizitzen Fundazioarekin elkarlanean, zaharalduntze feminista tailerra antolatu du.
06.10.2017
Ermuko Emakumeen Topalekuak Nahita aldizkariaren zenbaki berria argitaratu du, 2017. urte honetako azkenengoa, eta Beldur Barik lehiaketa-jaialdia dakar portadan. Izan ere, ekimen honen zortzigarren edizioa abian da jada, eta azaroaren 23an festa…
05.10.2017
Haur eta gaztetxoentzako kontu-kontari eta jarduera anitzen denboraldi berriari hasiera emango dio udal liburutegiak aste honetan.
02.10.2017
Urrian sartu berri gara, eta hilabete berriarekin batera, Ermuko udal liburutegiak irakurketa bultzatzeko antolatu dituen jarduerak hastear dira. Adin guztietara zuzendutako ekimenak dira, eta gehienak ikastaro osoan zehar garatuko dira, hau da,…
22.09.2017
Ermuko udal liburutegiak haurrentzako Leyendo y Aprendiendo gaztelerazko irakurketa kluba antolatu du bigarren urtez jarraian.
25.09.2017
Aste honetan –irailaren 28ko, ostegunean-, Abortatzeko Eskubidearen Eguna izango da munduan. Aldarrikapenerako eguna izango: abortu legal, seguru eta doakoaren aldeko Ekintza Globalerako eguna.
19.09.2017
Udal liburutegiak eta Euskara Sailak Bularretik Mintzora irakurketa kluben saio berriak antolatu dituzte. Urriaren 21ean, larunbata, izango da 3 eta 8 urte arteko haurrei eta euren gurasoei zuzendutako talde hauen lehenengo bilera.
19.09.2017
Emakumearen udal Kontseilua datorren asteko asteazkenean, hilaren 27an, bilduko da udaren ondorengo lehen bileran. Batzarra arratsaldeko bostetan hasiko da Emakumearen Topaguneko bigarren solairuan dagoen bilera gelan.
20.09.2017
Ermuko udal liburutegiak euskaraz, gazteleraz eta ingelesez irakurtzen duten haurrentzako Liburu Baby Kluba ekimena antolatu du bigarren urtez jarraian, biztanleen beharrei eta eskariei erantzuna eman eta joera berrietara egokitzeko asmotan.
13.09.2017
Ermuko udal liburutegiak 16 urtetik gorako pertsonei zuzendutako olerki tailerra antolatu du irakurzaletasuna sustatzeko programaren barnean. Maite Lorenzo aktoreak eskainiko duen ikastaro honetan, emozioak eta ahotsa landuko dira hitzaren bitartez…
14.09.2017
Ermuko udal liburutegiak, Euskara Zerbitzuarekin elkarlanean, 9 eta 11 urte arteko neska-mutilentzako bi irakurketa klub antolatu ditu. Lehenengo taldea paper formatuko irakurketakoa izango da, eta horren helburua euskaraz nahiz gazteleraz…
18.09.2017
Beldur Barik programak Beldur Barik Jarrera lehiaketaren zortzigarren edizioa antolatu du, Emakundek gazteen arteko indarkeria sexista saihesteko asmoz antolatzen duen urteroko ekimena, alegia.
11.09.2017
Ermuko udal liburutegiak sormenezko idazketa tailerra antolatu du, bigarren urtez jarraian, irakurzaletasuna sustatzeko programaren barnean. 16 urtetik gorako pertsonei zuzenduta dago tailerra, eta Yurre Ugarte idazleak gidatuko ditu saioak.
08.09.2017
Udako atsedenaldiaren ostean, Ermuko Emakumeen Topalekuak ohiko jarduerari ekin dio berriro ere eta irailetik azarora bitartean eskainiko diren ikastaroen eta formazio tailerren egutegia prestatu du.
04.09.2017
Iraila ikasturte berriaren hasieraren sinonimoa izan ohi da, eta Ermuko udal liburutegiak jada prest dauka datozen asteetan burutuko diren ekintzen eskaintza. Horrela, 2017/2018 ikasturtean zehar, irakurzaletasuna sustatzeko eta hedapen kulturaleko…
05.09.2017
Ermuko udal liburutegiak helduentzako euskarazko, gaztelerazko, ingelesezko eta frantsesezko irakurketa kluben eskaintza mantendu du, eta parte hartu ahal izateko izen-emate epea zabaldu du.
01.09.2017
Ermuko udal liburutegiak hil honetan ekingo die ekimen ezberdinei, bai hezkuntza, bai kultura, bai aisia uztartzen dituztenak, hain zuzen. Abian izango den lehenengo jarduera berria izango da ikasturte honetan: ingelesez maila baxua edo erdikoa…
21.07.2017
Ermuko Udaleko Berdintasun Alorrak, Berdintasuneko Udal Kontseilua osatzen duten emakumeen eta feministen talde eta elkarte ezberdinekin elkarlanean, jarduera ezberdinak burutzen ditu urtero festa parekideetan tratu onak bultzatzeko. Jaiak erasorik…
07.07.2017
Artea balioak adierazi eta transmititzeko modu bat da, eta hortaz, gizartearen errealitatea aztertzeko eta eraldatzeko funtsezko tresna da. Hala eta guztiz ere, New Yorkeko Metropolitan Museum-en obrak erakusten dituzten artistetatik %4 bakarrik…
13.07.2017
Ermuko Udal liburutegiak maila baxu-erdiko ingelesezko mintzapraktika taldean izena emateko epea zabaldu du. Ekimena astean bitan burutuko da irailetik urte amaierara arte. Ekintza horren helburua giro lasaian ingelesa praktikatzeko aukera…