Imagen
Buscador avanzado [EU]
03.03.2016
Jada gainean dugu martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna, eta data berezi hori ospatzeko, hainbat jarduera izango ditugu Ermuan.
03.03.2016
Hileko lehen larunbatean ohikoa dugun legez, Liburutegiak antolatutako “Arratsaldean kontu kontari” ekimenaren saio berri bat izango dugu, arratseko bost eta erdietatik aurrera.
Ipuin saioaren izenburua “Printzesak kontu-kontari” da eta 5 eta 9 urte…
22.02.2016
Udal Liburutegiak liburuak eta beren idazleak eskoletako ikasleriari hurbiltzeko ekintzak antolatzen jarraitzen du. Urteroko elkartze hauen helburua liburua idatzi eta irakurri dutenekin partekatzen duenaren hurbiltasuna dela medio irakurzaletasuna…
16.02.2016
Datorren martxoaren 8an ospatuko da Emakumeen Nazioarteko Eguna, eta urtero bezala, Ermuan badugu egun berezi hori iragartzeko kartela. “Conceptos” du izena, eta Rubén Lucas García diseinatzaile grafiko murtziarraren lana da.
11.02.2016
Pasatu den azaroan izandako esperientzia politaren ostean, Ermuko Emakumeen Topalekuak “trueke egunak” antolatu ditu beste behin. Emakumeen eta gizonezkoen arteko berdintasuna sustatzeko udalaren programaren baitan dago ekimena, eta emakumeen parte-…
01.02.2016
Josteko artea munduko tradizio kulturalik zaharrenetako bat da. Gainera, emakumeak bizia, historia, jakinduria, tradizioa eta kultura zabaltzeko izan duen garrantziaren sinbolo argia da; izan ere, emakume belaunaldi asko bildu dira arte horri esker…
01.02.2016
Ermuko udal Berdintasun Sailak NAhita aldizkariaren 27. zenbakia argitaratu du. Urtarrileko aleak bere portadara dakar barruan eta gai nagusi gisa lantzen duen askatasun ekonomikoa eta diru gaiaren inguruko erreportajea, generoaren ikuspegitik.
25.01.2016
Lilaton lasterketa ezagunaren 27. edizioa izango da datorren martxoaren 6an Donostian. Horren harira, Ermuko Emakumeen Topalekuak parte hartzeko gonbita luzatzen die herriko emakume guztiei.
25.01.2016
Udal Liburutegiak pertsona helduentzako irakurketa taldeen eskaintza handitu egingo du, frantses hizkuntzan jardungo duen irakurketa talde berria eratuz. Horretan izena emateko epea zabalik dago eta urtean zehar lau bilera aurreikusi ditu, hain…
15.01.2016
Gabonetan atseden hartu eta indarberritu ostean, Berdintasun udal Kontseilua urtarrilaren 20an, asteazkenean bilduko da Emakumeen Topalekuan.
19.01.2016
Gizakia hominidoen familiako espeziea da. Gizakiok adimen gaitasunak ditugu, zeinei esker asmatu, ikasi eta komunikatu egiten garen, egitura linguistiko konplexuez baliaturik. Pertsonak animalia sozialak gara, kontzeptu zehatz nahiz abstraktuak…
20.01.2016
Igande honetan amaituko da Ane Barrainkuaren pintura erakusketa Lobiano Kultur Gunean, eta horri jarraiki, “Palestinako emakume errefuxiatuen bidai luzea: Gazako zerrendatik begiradak” izeneko argazki galeria zabalduko da.
Erakusketa horretan,…
13.01.2016
Ermuko Jabetze Eskolak ikasturte berrirako kurtsoak aurkeztu ditu. Urtarriletik martxora bitartean, hiru ikastaro ezberdin eskainiko dira Emakumeen Topalekuan.
14.01.2016
Ermuko udal Liburutegiak, berriro ere, ordutegia luzatuko du hala nahi duten ikasleek urtarrila eta otsaileko azterketak bertan presta ditzaten.
Urtarrilaren 13tik 21era bitartean liburutegia 14 ordu t’erdi egongo da zabalik etengabe, goizeko 9:…
12.01.2016
Emakumeen eta gizonen arteko Berdintasunaren Sailak eta Berdintasun udal kontseiluak zabalik du Martxoak 8aren hurrengo edizioa iragartzeko erabiliko duen kartel-lehiaketa. Lehiaketaren irabazleari 600 euroko saria emango zaio, eskudirutan. Lanak…
04.01.2016
Udal liburutegiak tresna berri bat du martxan azaroaren amaieratik: udal irakurketa mapa. Erreminta horrek zerbitzuak Ermuarren eskariari eta beharrei egokitzen lagunduko dio liburutegiari.
23.12.2015
Ermua, Ondarroa, Markina-Xemein, Iurreta eta Durangoko liburutegiek neguko denboraldi honetarako liburu eta ikus-entzunezkoen gomendioen gida argitaratu dute.
17.12.2015
Emakumeen Jabekuntza Eskolen programak jada badu bere tartea Wikipedia entziklopedia askean.
16.12.2015
Liburutegiak bere ordutegia egokitu egingo du Gabon jai egunak izango eta azterketa garai hastear dagoelako. Jaiegunetan itxita egongo da eta zabaltzen duen egunetan ordutegi zabalagoa izango du zerbitzuak hala nahi duten ikasleek urtarrileko…
10.12.2015
Udal liburutegiak, KZ Gunearekin eta Ermuko Merkatarien Elkartearekin elkarlanean, orri-markatzaileak banatuko ditu liburu digitalen mailegu zerbitzuari buruzko informazioa emateko.