Buscador avanzado [EU]

20.11.2012
Zineklubak hasiera emango dio Ermua Antzokiaren asteko zine programazioari. Aste honetako saio berezia da, Euskal Birusarekin elkarlanean Jon Maiaren ‘Gazta zati bat’ dokumentala proiektatuko dugularik. Lana proiektatzeaz gain Maia zuzendaria eta…
13.11.2012
Ermuko Tratu Onen Aldeko Plataformak diptikoa argitaratu du horren helburua eta taldearen izaera jakinarazten jarraitzeko; nortzuek osatzen duten; zer nolako ekimenak gauzatzen dituzte eta, oro har, Plataformarekin bat egin eta horretan parte…
14.11.2012
Ostegunean ekingo dio Ermua Antzokiak asteko zine programazioari. Zineklubean The Outrage filma japoniarra ikusteko aukera izango dugu. Zuzendaria Takeshi Kitano da, Japonian dauden mafien arteko barne borroka gordinak kontatzen espezializaturik…
14.11.2012
Ermuko Odol Emaileen Elkarteak (Donaser izenekoak) odola emateko saioa berria antolatu du biharko, azaroaren 15eko ostegunerakoa. Nahi dugun bizilagun guztiek odola eman ahal izango dugu, Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroak herrira ekarriko…
15.11.2012
ETBko ‘Goenkale’ telesailean parte hartzen duten antzezleak Ermua Antzokian izango dira bihar gauean “Goenkale” (Kondesaren erretratua) tituluko muntaiarekin. Glu-glu Produkzioak iraupen luzeko telesail ospetsu hori omentzen duen muntaia dakarkigu.…
06.11.2012
Ermua Innova ekimenera bildutakoek pilota jaialdia antolatu dute larunbat arratsalderako, San Martin azokaren egun handirako. Jaialdia pilotari profesional ohiak eta amateurrak diren kirolariekin erakustaldiak antolatzen duen ‘Global pilota’…
06.11.2012
Ostegunean hasiko dugun programazio eta zineklubeko saioan Pollo con ciruelas filma frantsesa ikusi ahal izango dugu. Marjane Satrapi marrazkilari iraniarrak zuzendutako lana da, Persepolis lanaren autorea. Filmak Teheran hirian ematen den amodioko…
07.11.2012
Herriko Bidari Elkarteak emakumea izan eta ezgaitasunen bat izateak suposatzen dituen ondorioen gaineko hausnarketa egingo du. Ostiral arratsalderako foro edo topagunea deitu du, ondorengo lemapean “Emakumea eta ezgaitasuna. Diskriminazio bikoitza…
08.11.2012
Rafael Álvarez ‘El Brujo’ aktorea andaluziarra Ermura datorkigu beste behin. Bihar estreinatu berri duen ‘El testigo’ antzezlana ikusteko aukera izanen dugu Antzokian. Obra produkzio propioa da, berak testu egokitzapena, zuzendaritza eta…
31.10.2012
Bihar hasiko dugu azaroa eta hilabeteari dagokion zine programazio berria. Azaroan aukera zabal izanen dugu, guztion guztia asetzeko moduko tituluekin, hainbat ikusle andanak erakarri dituztenak. Horien artean, asteburuan bertan proiektatuko dugun…
24.10.2012
Zartzuela batek eta haurrentzako ikuskizunak amaiera emango diote 2012ko Musikaldiari. Emanaldiak ostiral eta larunbatean izango dira, biak Ermua Antzokian.
26.10.2012
Espainiako Minbiziaren Kontrako Elkarteak (AECCk) bere jarduera eta kanpainatarako dirua biltzen saiatuko da asteburuan Ermuan. Horretarako, herriko batzordeko boluntario taldeak pintxo eta edariak eskaini eta salduko dituzte larunbat goizean…
23.10.2012
Asteburu honetan amaiera emango diogu urriko zine programazioari, paregabeak diren hainbat proposamen proiektatuaz. Osteguneko zine-klubean El Nombre filma frantsesa ikusi ahal izango dugu. Zuzendari bikoitza du Matthieu Delaporte eta Alexandre de…
17.10.2012
Ermuko Odol Emaileen Elkarteak (Donaser izenekoak) odola emateko saioa berriak antolatu ditu aste honetarako. Lehena, bihar, urrilak 18ko ostegunekoa izango da eta bigarrena, larunbatean, hilak 20an. Nahi dugun bizilagun guztiek odola eman ahal…
18.10.2012
Aurtengo ''Musikaldiak'' aurrera jarraituko du asteburuan. Musikaldiak herritarren artean musika klasikoarekiko zaletasuna piztea du helburutzat, eta horrek dituen formatu eta estiloak ezagutaraztea. Hori horrela, programak ganbara musika eta kantua…
15.10.2012
Artarrai Mendi Taldea Mendiko Kultur eta Kirol jardueren bederatzigarren edizioa ospatzen ari da. Jarduere asteburuan eman zaie hasiera Picos de Europa mendi multzora egin den txangoarekin. Amaiera urriko azken larunbatean egingo da, Bidarrai Iparla…
16.10.2012
V. Tomas Lasuen zenaren alargunak mendea bete zuen atzokoan. Ez da marka makala, gehienok ez baika iristen ez, seguruenik, iritsiko. Amama dotore dago oso dago, fisiko itxura ona eta guapia egoteaz gain, osasuna lagun eta buru azkarra mantentzen du…
17.10.2012
Zine programazioa ohiko jarduerara bueltatuko da aste honetan, aurreko astean eginiko salbuespenaren ondoren. Osteguneko zineklubean Bertrand Bonello zuzendariaren L’Apollonide, Casa de tolerancia filma frantsesa ikusi ahal izango dugu. Filmak XIX.…
17.10.2012
Urriaren 19ko ostiralean bularreko minbiziaren kontrako eguna da. Horregatik, Minbiziaren Kontrako Espainiako Elkarteak (AECCk) Ermuan duen taldeak hainbat jarduera gauzatuko ditu egun osoan zehar. Aipagarriena, arratsaldeko 6etan Patxi plazan…
10.10.2012
Aste honetan ez dugu zineklubeko emanaldirik izango eta zine programazioa larunbatean hasiko da. Ostegunean Bizet autorearen Carmen operaz gozatzeko aukera izanen dugu. Milaneko Scala antzokian grabatutako saioa da, Daniel Barenboimek zuzendutakoa…