Buscador avanzado [EU]

26.07.2012
Udal liburutegiak zerbitzuaren erabiltzaileei adierazi nahi die uztailaren 25ean, asteazkena, Santio Egunean, liburutegia itxita egongo dela, eta uztailaren 26 eta 27an, ostegun eta ostirala, goizeko 9:00etatik 14:00etara zabalik egondo dela.…
19.07.2012
Ermuko Udal Liburutegiak uda osoan maileguz eraman daitezkeen 7 e-reader eskaintzen ditu. Honela, nahi duten pertsona guztiek uda aprobetxatu dezakete gero eta zaletu gehiago erakartzen ari den irakurketa euskarri berri hau ezagutzeko.
11.07.2012
Udarekin batera horrenbeste behar ditugun oporrak hartuko ditugu, eta Liburutegiak bere bidaia-giden bilduma berritu egin du, erabiltzaileei beren oporrak antolatzen laguntzeko asmotan. Bi azken hilabeteetan ehun bat gida berri erosi dira, liburu…
04.07.2012
Udal Liburutegiak, Eusko Jaurlaritzak Liburutegietan Teknologia Berriak ezartzeko edo garatzeko diru-laguntzari esker, erabilera publikorako 3 iPad erosi ditu.
27.06.2012
Aste osoan zehar liburutegiak liburu eta materialak erakusgai izango ditu Gay eta Lesbianoa izan eta harro izatearen eguna atzo ospatzen zenez, udal liburutegiak tematika hori jorratzen duten liburu eta materialak ikusgai jarriko ditu. Erakusketa…
28.06.2012
Ermuko Udal Liburutegiak urtean partikularrek dohaintzan ematen dituzten mila bat liburu jasotzen ditu. Gero, berauek sailkatu, antolatu edo birziklatu egiten ditu bere egoera, gai, gaurkotasun eta eskarien arabera. Horrela, libururik berrienak…
29.06.2012
Hurrengo larunbatetik, ekainak 30, Udal liburutegiak bere ordutegia aldatuko du opor eta udako beharretara egokitzeko. Horrela, egun horretatik uztailaren 13ra bitartean, liburutegia goizez eta arratsaldez irekiko da. Goizean 9:00etatik ordu 2etara…
26.06.2012
Paolo Sorrentino zuzendariaren ‘Un lugar para quedarse’ filmak agurtuko du ekaineko zine programazioak. Proiekzio hau azkena izango da frailera bitartean, Antzokia itxita egongo baita udan. Irailean zine komertziala, haurrentzakoa nahiz zine-kluba…
19.06.2012
Aste honetako zineklubean Eusebio Pastrana zuzendariaren ‘Spinnin’ filma proiektuko da. Ostegun iluntzeko zortzi eta erdietatik aurrera, Antzokian. Protagonistak Alejandro Tous eta Olav Fernadez dira. Bikote homosexual baten inguruko tragikomedia da…
15.06.2012
Ermuan korrituko den lehen milia herrikoi eta egokituaren proba deitu du Bidari elkarteak, Gaztela eta Leoneko Zentro Kulturaleko kirol atalaren eta hainbat babesleren laguntzaz. Proba igandean korrituko da San Pelaio parkearen inguruko kaleetan,…
15.06.2012
STP Producciones, ‘Anda Jaleo’ antzezlana dakar guar gauean Ermua Antzokira. Ikuskizuna gaueko hamarrak eta laurdenetan hasiko da. Ikuspuntu historiko doitudun tragikomedia interesgarri hau aurkezten digute Antzokian, non Federico Garcia Lorcaren…
12.06.2012
Aste honetako zineklubak ‘Les Lyonnais’ tituluko filma proiektatuko du, ostegun arratsalderako. Filma frantsesa da, Olivier Marchal zuzendariarena. Thriller bizi bizia da, 70. hamarkadan Frantzian Liondarrek izeneko taldeak protagonizaturiko…
14.06.2012
Ermuko udal liburutegiak sari moduan haur eta gazteentzako 200 liburu eta hainbat material osagarri jaso du, Kultura Ministerioak eta Udalerri eta Probintzien Federazioak Coca-Cola Fundazioaren laguntzaz, urtero irakurzaletasuna sustatzeko urtero…
06.06.2012
Urtero bezala aurten ere Gastronomia Jardunaldiak haur liburutegian izango dira gastronomia gazteei hurbiltzeko asmotan. Oraingoan Lobiano Gastronomia Elkarteak, udal liburutegiaren laguntzaz, txutxe naturalak egiten ikasteko tailerra antolatu du.…
06.06.2012
Eguraldi onak eta udaberriak eraginda haur zinemak eta ohiko zine komertzialak orain arteko jarduna eten badute ere, zineklubak ez du etenik izando eta ekainean zehar jarraituko du, badago ostegunero zer ikusi beraz! Ostegun honetan zineklubak…
30.05.2012
Ermua Hiria XVIII. Literatura Lehiaketako epaimahaiak Luis Felipe Blasco Vilches madrildarra saritu du La emoción del vino lanagatik, narratiba eta gaztelaniazko atalean.
30.05.2012
Maiatzeko zine programazioak bereak egin du. Biharkoa azken saioa izango da eta zineklubean Almaya filma alemaniarra proiektatuko da, Antzokian iluntzeko zortzi eta erdietatik aurrera. Filma Yasemin Samdereli turkiarrak zuzendu du. Tragikomedia…
31.05.2012
Sutegi Antzerki taldeak “Diez Negritos” izeneko muntaiaz bueltatuko da bihar gauean Antzokira, gaueko 22,15etatik aurrera. Muntaia Juan Carlos Colinak zuzentzen du. Obran parte hartzen duen ondoko aktoreek osatzen dute: Piedad Kortazar, Virginia…
24.05.2012
Ermuko udal Liburutegiak Txiapasekiko Elkartasun Plataforma eta Komite Internazionalistak Ermua elkarteekin bat egiten dut gure herrian maiatzaren 21etik 27ra burutzen ari diren México Rebelde Jardunaldiak antolatzen. Aste honetan zehar "Chiapas:…
23.05.2012
Zine komertzialaren aurtengo denboraldiak bereak egin du. Aste honetako programazioa azkena izango da, irailera bitartean. Nolanahi ere, zineklubaz gozatzen jarraitu ahal izango dugu ekainean zehar. Asteko eskaintzari bihar emango diogu hasiera…