Imagen
Buscador avanzado [EU]
26.11.2012
Minbiziaren kontrako Elkarte Espainiarrean, AECC delakoan, lanean dabiltzan herriko boluntarioak Eguberriko mahai apaingarrien lehiaketa deitu dute. Lehiaketa irekia denez gero, edozeinek har dezake parte. Izen-emateagatik ez da ezer ordaindu behar…
21.11.2012
Egutegiaren arabera bihar Santa Zezilia eguna izango da, hilak 22an. Hori horrela eta Zezilia musikarien eta zaletu guztien zaindaria denez gero, gure herrian hainbat jarduera izango ditugu bihartik hasi eta larunbatera bitartean.
23.11.2012
Ermuko Sirimiri ardandegiak bigarren urtez jarraian jostailuak bilduko ditu, Eguberritan gaixo eta Gurutzetako ospitalean dauden umeei eraman eta banatzeko. Jostailuok motorzaleen taldeak eraman eta banatuko ditu datorren abenduaren 27ko ostegunean…
19.11.2012
Udal Euskara zerbitzuak ez du zozketarik egingo Gabonetako aisialdi eta haur ekintzatan parte hartu ahal izango duten ume eta gazteek zehazteko. Aurre izen emate aldian jarduera horietan parte hartzeko interesa agertu dute ehun eta hamahiru gaztek.…
13.11.2012
Ermuko Tratu Onen Aldeko Plataformak diptikoa argitaratu du horren helburua eta taldearen izaera jakinarazten jarraitzeko; nortzuek osatzen duten; zer nolako ekimenak gauzatzen dituzte eta, oro har, Plataformarekin bat egin eta horretan parte…
14.11.2012
Ermuko Odol Emaileen Elkarteak (Donaser izenekoak) odola emateko saioa berria antolatu du biharko, azaroaren 15eko ostegunerakoa. Nahi dugun bizilagun guztiek odola eman ahal izango dugu, Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroak herrira ekarriko…
12.11.2012
San Martin 2012 borobila izan da. Jendetza izugarria bildu zen beste behin ere Ermuan. Jende asko bildu eta egon zen herrian, eguerdian eguraldia bapatean aldatu eta euria botatzen hasi bazuen ere. Euskal Birusa elkarte antolatzaileak bete betean…
06.11.2012
Ermua Innova ekimenera bildutakoek pilota jaialdia antolatu dute larunbat arratsalderako, San Martin azokaren egun handirako. Jaialdia pilotari profesional ohiak eta amateurrak diren kirolariekin erakustaldiak antolatzen duen ‘Global pilota’…
07.11.2012
Herriko Bidari Elkarteak emakumea izan eta ezgaitasunen bat izateak suposatzen dituen ondorioen gaineko hausnarketa egingo du. Ostiral arratsalderako foro edo topagunea deitu du, ondorengo lemapean “Emakumea eta ezgaitasuna. Diskriminazio bikoitza…
30.10.2012
Ermua Antzokian bertso jaialdi ikusgarria izango da ostiral gauean. Jarduera erakargarri hori Udal Kultura Sailak antolatu du ‘Euskal Birusa’ elkarte euskaltzalearekin elkarlanean. Ekitaldiak hasiera emango dio aurtengo San Martin Kulturalaren…
05.11.2012
Gure herriko umeek opor garaian euskaraz egin eta praktikatzeko asmoz, Ermuko Udalak, aurtengo Gabonetan ere, Lehen Hezkuntzako lehen mailatik seigarrenera bitartean aritzen diren ikasleentzako Euskarazko Aisialdiko ekintzak garatuko ditu,…
26.10.2012
Espainiako Minbiziaren Kontrako Elkarteak (AECCk) bere jarduera eta kanpainatarako dirua biltzen saiatuko da asteburuan Ermuan. Horretarako, herriko batzordeko boluntario taldeak pintxo eta edariak eskaini eta salduko dituzte larunbat goizean…
24.10.2012
Azaroa gero eta hurbilago dugu eta, ondorioz, baita Euskal Birusak urtero antolatzen duen San Martin azoka ere. Azoka azaoaren 10eko larunbatean egingo da. Ekimenak hogeita hiru urte daramatza hazten eta sendotzen. Izan ere, ez da egun bakarrera…
17.10.2012
Ermuko Odol Emaileen Elkarteak (Donaser izenekoak) odola emateko saioa berriak antolatu ditu aste honetarako. Lehena, bihar, urrilak 18ko ostegunekoa izango da eta bigarrena, larunbatean, hilak 20an. Nahi dugun bizilagun guztiek odola eman ahal…
18.10.2012
Ostiral honetan Berbalaguneko XI. edizioaren aurkezpena egingo da. Euskaldun berriak zein euskaldun zaharrak batu eta euskara praktikan jartzeko asmoa duen egitasmo honek aurten hamaikagarren urteurrena betetzen du. Urte hauetan zehar herritar…
11.10.2012
Morokotik, Veneziatik, Islandiatik, Romatik, Zuberoatik, Ekuadorretik, Costa Ricatik, Valentziatik... eta hainbat leku ezberdinetik animatu da jendea oporraldian tartetxo bat hartu eta postala idazteko. Horrela bada, parte hartu izan duten lagun…
15.10.2012
Artarrai Mendi Taldea Mendiko Kultur eta Kirol jardueren bederatzigarren edizioa ospatzen ari da. Jarduere asteburuan eman zaie hasiera Picos de Europa mendi multzora egin den txangoarekin. Amaiera urriko azken larunbatean egingo da, Bidarrai Iparla…
16.10.2012
V. Tomas Lasuen zenaren alargunak mendea bete zuen atzokoan. Ez da marka makala, gehienok ez baika iristen ez, seguruenik, iritsiko. Amama dotore dago oso dago, fisiko itxura ona eta guapia egoteaz gain, osasuna lagun eta buru azkarra mantentzen du…
17.10.2012
Urriaren 19ko ostiralean bularreko minbiziaren kontrako eguna da. Horregatik, Minbiziaren Kontrako Espainiako Elkarteak (AECCk) Ermuan duen taldeak hainbat jarduera gauzatuko ditu egun osoan zehar. Aipagarriena, arratsaldeko 6etan Patxi plazan…
03.10.2012
Zerbitzu Sozialen eta Adinekoen Institutuak (IMSERSOk) adinekoen 2012-2012 denboraldiko opor programan izena emateko epea zabaldu du. Eskabide-orriak Abiapuntu udal bulegoan jaso eta aurkeztu daitezke urriaren 9ra bitartean. Interesatuek bulego…