Buscador avanzado [EU]

19.01.2009
Txinatarrek hilaren bukaeran Urte Berriaren etorrera ospatuko dutenez, udal liburutegiak umeei zuzendutako eta txinatar kaligrafia lantzen hasteko ikastaro berezia antolatu du. Jarduera txinatarren kulturara hurbiltzeko ekimenen gisa planteatu da,…
14.01.2009
Mudo-Drogot Zinematografo elkarteak aurtengo jarduera eta emanaldiei hasiera emango die bihar. Datozen asteetako zine-klubeko emanaldiak euskal zuzendari berriei dedikatuko zaizkie. Bihar “Los cronocrimenes” proiektatuko da. Emanaldia, Lobiano…
14.01.2009
Ermuko Odol Emaileen Elkarteak (Donaser izenekoak) odola emateko saioa antolatu du biharko, urtarrilak 15eko ostegunerako. Nahi duten bizilagun guztiek odol eman ahal izango dute, Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroak herrira ekarriko duen…
16.01.2009
Mendebaldeko Saharar herriarekin elkartasunerako plataformak herrian elikagaiak biltzeko aurtengo kanpaina hasi berri du, bildutako guztia Tindufeko errefuxiatuen kanpamenduetara bidaltzeko asmoz. Herriko plataformak urtarrilaren 31ra bitartean…
07.01.2009
Udal immigrazio zerbitzuak hiru orrikoa argitaratu du herrian immigranteentzat ditugun baliabideak eta kolektibo horiekin gauzatzen ditugun jardueren berri emanez. Argitalpenak dioenez zeregin horrek hiru euskarri nagusi ditu: harrera, gizarteratzea…
07.01.2009
Udal liburutegia neguko irakurketa gidaren 2500 ale inguru banatzen hasi da. Irakurketa gidak zer liburu irakurri gomendatzen digu, adinaren arabera sailkaturik. Gomendatutako aleak euskaraz nahiz gaztelaniaz idatzitakoak dira. Hori horrela,…
12.01.2009
Gaurtik aurrera udal liburutegiak goizetik gauera bitarteko ordutegi berezia izango du, otsaileko azterketak ate joka baitauzkagu. Zerbitzua zabalik izango da egun osoan zehar goizean goizetik hasi eta goizaldeko ordu batak bitartean, otsaileko…
26.12.2008
"Ermuan Kantuan" izeneko ekimena bihar aterako da eta urte honetako azken aldia izango da, kantua bera eta kantu zaletasuna sustatzeko helburua duen ekimenean. Adin guztietako ermuarrak aukera berri bat izango dute antzinako zein gaur egungo kantuen…
31.12.2008
Herriko Merkatari eta Ostalarien elkarteek (ACHEk eta udal merkatukoek) 37000 euro banatu dute herrian Gabonetako loteriaren partizipazioen bidez. Elkarteek jokatutako 36244 zenbakiari loteriako sari txikietako bat egokitu zaio eta jokatutako euro…
19.12.2008
Ermua eta Mallabiko parrokietako Caritasek Gabonetako diru-bilketa kanpaina berriari hasiera eman dio. Elkarteak herri bietako etxebizitzetara eskutitz bana bidali du. Idatzi horretan urtean zehar egindako lana eta eskainitako laguntzaren berri…
22.12.2008
Ermuko Udal liburutegia aurten ere Gabonetako haur-parkean egongo da. Liburutegiko karpa exklusibo bat kiroldegiko pistan instalatuko da. Han, haurrek ez ezik bere gurasoek ere irakurmenarekin gozatu ahal izango dute.
24.12.2008
Abenduaren 22an izan da Gabonetako loteriaren zozketa, eta, honen batera, Liburutegiko Gabon otarraren zozketa. Saritutako zenbakia 00365 izan da. Irabazleak Jose Antonio Ochoa , bere aurtengo Olentzeroren oparia jadanik jaso du.
12.12.2008
“Eugenia Epalza” Euskadiko Esklerosi Anizkoitzaren Fundazioak hitzaldi informatiboa egingo du Ermuan datorren astean. Hitzaldi hori Lobiano Kultur Gunean izango da datorren astearteko –abenduaren 16ko- arratsaldeko 5etatik aurrera.
15.12.2008
Merkatu plazako merkatarien elkarteak aurtengoan ere jaiotza ikusgarria jarri du aretoan. Muntaiak hogeita hamasei metro karratu ditu eta merkataritza gunearen erdian dago jarrita. Aurtengoan muntaia Bilboko Justo eta Pastor jaiotzazaleen elkarteak…
17.12.2008
Mudo-Drogot Zinematografo elkarteak abenduko emanaldiekin aurrera jarraituko du bihar. Hile honetako emanaldiak dokumentalei dedikatuko zaizkio. Bihar “Sanfermines 78” izenekoa proiektatuko da. Emanaldia, Lobiano Kultur gunean egingo da, gaueko…
17.12.2008
Ermuko Odol Emaileen Elkarteak (Donaser izenekoak) odola emateko saioa antolatu du biharko, abenduaren 18ko ostegunerako. Deialdi hori aurtengo 2008ko azkena izango da, ez baita beririk izango urtarrilera artean. Nahi duten bizilagun guztiek odol…
09.12.2008
Herriko GKEen koordinadorak hasiera emango die gaur Giza Eskubideen Adierazpenaren 60. urteurrena dela eta prestatu dituen jarduerei. Egitarauari hasiera emango zaio gaur Jesus Martinez de Ezquerecocha, Los Rios, Ekuadorreko, gotzaina izandakoa 24…
10.12.2008
Datozen egunetan Ermuko merkatarien elkarte bietako denda askok beren erakusleihoak aldatu eta jantziko dituzte. Horiei bizia emango diote, mugimendua duten mekanismoak erabiliz. Horretarako elkarlanean dihardute EME eta Merkatyu Plazako elkarteek.…
10.12.2008
UGT Euskadi sindikatuko hirurogeita hamar bat ordezkari Ermura bildu dira gaur ekintza sindikaleko jardunaldi batean. Ekitaldia Lobiano Kultur Gunean gauzatu da eta horren buru izan dira UGT Euskadiko idazkari nagusia, Damaso Casado, ekintza…
10.12.2008
Herriko Gobernuz Kanpoko Erakundeek kontratazioa egingo dute gaur, Giza Eskubideen Aitorpen Unibertsalaren 60. urteurrena betetzen den egunean. Ekitaldiaren xedea aitorpenean jasotako eskubideek benetan bete daitezela aldarrikatzea da, eta…