Imagen
Buscador avanzado [EU]
11.03.2015
‘Adrián Costa’ kantari eta musikari galiziarra Lobianora datorkigu asteburuan emanaldia ematera. Berarekin bat banda izango dugu. Ikuskizuna iluntzeko 8etan hasiko da, eta Bizkaiko Jazz-Blues zirkuituaren barne txertatzen da.
27.02.2015
Gorakada konpainiak haurrentzako antzerki emanaldia aurkeztuko du bihar larunbat arratsaldean Ermua Antzokian. Taldeak “Aladdin” izeneko ikuskizuna dakar.
25.02.2015
Gorakada Antzerki taldeak azken hogeita bost urteetan egin duen ibilbidean zehar bere muntaietan erabili dituen txotxongilo eta material hainbat ikusgai ditu egunotan Lobiano Kulturgunean. Erakusketa egunero zabalik dugu arratsaldeko 6etatik 8etara…
18.02.2015
‘Sugar Ray kantari eta jmusikari amerikarra Lobianora datorkigu asteburuan emanaldia ematera. Berarekin bat The Travellin’ Brothers banda izango dugu. Ikuskizuna iluntzeko 8etan hasiko da, eta Bizkaiko Jazz-Blues zirkuituaren barne txertatzen da.
09.02.2015
Ihauteriak ate joka ditugu. Aste honetan bete-betean sartuko gara jaietan. ‘Eguen Zuri’k hasiera emango dio ostegunean lau eguneko jai eta dibertsioari. Kultura Alorrak kaleratu berri du aurtengo Inauterietako egitaraua. Horren barne musikak…
28.01.2015
Lobiano Kultur Gunean urteko lehen hiruhilekoan gauzatuko dituen tailerretan parte hartzeko izen-emate epea luzatu egin duela iragarri du Udal kultura sailak. 2015. urteko hasiera honetan 18 orduko iraupena izango duten bi tailerrek bere horretan…
30.01.2015
Inauteriak ate joka ditugula eta, kultura sailak ezagutarazi eta argitara eman du kartel lehiaketako obra garailea eta lan horren egilearen izen-abizena. Udalak antolatutako 2015eko Inauteriko kartel lehiaketaren irabazle da Isusko Fernández Martos…
26.01.2015
Sergio Nievas ermuarrak argazki bilduma ikusgai jarri du Lobiano Kulturgunean. Erakusketa behe solairuko bi aretoetan banatua dago eta berrogeita hamar irudiz baino gehiagoz osatua dago. Argazki gehienak pertsonen erretratuak dira. Erakusketa…
21.01.2015
Udal kultura sailak Lobiano Kultur Gunean urteko lehen hiruhilekoan egingo dituen tailerrak iragarri ditu. 2015. urteko hasiera honetan 18 orduko iraupena izango duten bi tailer izango dira. Izen emateak gaur hasi dira eta dauden plazak bete artean…
16.01.2015
Broken Brothers Brass Band taldeko musikariak Lobianora datozkigu bihar emanaldia ematera. Ikuskizuna iluntzeko 8etan hasiko da, eta Bizkaiko Jazz-Blues zirkuituaren barne txertatzen da.
09.01.2015
3.052 pertsona sartu dira itxi berri den 2014ko Gabon Haur Parkera. Parkea bederatzi egunez zabalik izan dela kontutan hartuta –abenduaren 26tik urtarrilaren 4ra bitartean-, joandakoen eguneko bataz bestekoa hirurehun eta hogeita bederatzi…
29.12.2014
Herriko haur eta gazteek Gabonetako parkeaz gozatzen ari dira ostiraletik. Parke hori kiroldegiko pista nagusian jarrita egongo da urtarrilaren 4ra bitartean. Egun bakoitzerako sarrerak bi euro kostako ditu eta sarreran bertan eskuratu ahal izango…
05.01.2015
Ekialdeko Errege Magoak igandean Ermura bueltatuko zaizkigu ohiko kabalgata egiteko. Maiestateak alokaturiko karrozatan egingo dute aurreko bi urteetan bezala kalejira eta ibilbidea herritik zehar. Aurtengoan Baltasar eta bere laguntzaileak, azken…
18.12.2014
Ermua eta Mallabiko Lanbide Hastapenetarako Ikastegiak 2015erako mahaian jartzeko egutegi originala egin eta argitaratu du. Aipatu egutegiak ohikoa denez irudi eta argazkiak ditu eta horien konposizio eta modelo lanetan ikasle eta irakasleak ez ezik…
15.12.2014
Iazko ikasturtean Ermua eta Mallabiko Lanbide-hastapenetarako ikastegiak iazko ikasturtean zentroa utzi zuten ikasleen jarraipena egin eta ikasten jarraitzeko nahiz lan munduratzeko emaitzak baloratu ditu. Klaustroak abenduan egin ohi du ikasle…
09.12.2014
Ermua eta Mallabia Lanbide hastapenetarako Ikastegian ile-apaindegi espezialitatea ikasten ari diren ikasleek Beauty, Wellness & Fashion kosmetika azokan izan dira, Bilbon. Euskadin edertasuna bere osotasunean eta norbere zaintzari buruzko lehen…
28.11.2014
Proiektu sozial eta hezitzailean txertatzen diren bina jarduerekin amaiera emango dio azaroari Ermua eta Mallabiko Lanbide Hastapenetarako ikastegiak.
13.11.2014
Gazteria sailak ‘2014ko Oporrak’ tituluko argazki lehiaketan irabazle suertatu diren pertsonen zerrenda ezagutarazi du. Aurtengo edizioan saria nagusia ermuan geratu zaigu eta bigarrena eibarrera. Garailea, Daniel De Luis argazkilaria izan da. Honek…
14.11.2014
Gabacho Maroconnection taldeko musikariak Lobianora datozkigu bihar emanaldia ematera. Ikuskizuna iluntzeko 8etan hasiko da, eta Bizkaiko Jazz-Blues zirkuituaren barne txertatzen da.
17.11.2014
Egutegiaren arabera aste honetan Santa Zezilia eguna izango da, hilak 22an. Hori horrela eta Zezilia musikarien eta zaletu guztien zaindaria denez gero, gure herrian hainbat jarduera izango ditugu ostegunetik hasi eta larunbatera bitartean.…