Buscador avanzado [EU]

21.12.2016
Ostiralean, Markos Gimeno artista ermuarrak SkizopozikS lana aurkeztuko du. Berak deskribatzen duen moduan, errezitaldi hitzperimentala da. Poesía esquizolingüe. Zerorajasoaonstage. Ekitaldia ostiralean izango da Lobianon gaueko 22.15etik aurrera.
15.12.2016
Rhythm and bluesa izango da protagonista larunbat arratsalde-iluntzean Lobiano Kulturgunean. The Allnighters talde gasteiztarrak kontzertua eskainiko du 20:00etatik aurrera, euren “SoulfulRhythm&Blues” doinuak aurkezteko.
16.12.2016
Gero eta gutxiago falta da etxeko txikiak Gabonetako oporrez gozatzen hasteko, eta hori kontuan izanda, umeentzat hainbat ekintza antolatu dira herrian. Jai egun garrantzitsuak gerturatuta, abenduaren 24an Olentzero Txiki helduko da Ermura, eta 11:…
14.12.2016
Galivivienda XXI sozietate kooperatiboak Aldapa kalean etxebizitza babestuak eraikitzeko bete beharreko baldintza guztiak betetzen dituela jakinarazi du astearte honetan Informazio Batzordean.
02.12.2016
Gaur estreinatuko da zineetan ‘Igelak’ filma, Patxo Telleriaren azken lana. Filmean lan egiten duten aktoreen artean  eta, besteak beste, Gorka Otxoa, Josean Bengoetxea, Mikel Losada ermuarra, Miren Gaztañaga eta Gurutze Beitia ditugu.
25.11.2016
Ermuko saihesbidea egiteko proiektuaren barne erronka garrantzitsua izan da gaurkoa, azpiegitura 2017an irekiko delarik, Foru Diputatu Nagusiak gaur adierazi duenez Foru Diputatu Nagusiak, Ermuko eta Zaldibarko alkateek Ermuko saihesbidearen obrak…
24.11.2016
Iñaki Ruiz de Galarreta Arabarra, Sun Magoa izenarekin ezaguna eta Estatu mailan Magia Sariaren irabazlea, Ermua Antzokira dator larunbatean, hilak 26, arratsaldeko 17:00etan ''Magic Spectacular'' ikuskizuna aurkeztera.
23.11.2016
Udal kultura sailak iragarri du Inauterien hurrengo edizioa iragartzeko erabiliko duen kartel-lehiaketa hasi duela. Lehiaketaren irabazleari 500 euroko saria emango zaio, eskudirutan. Proposamenak Lobiano Kultur Gunera bulegora eraman edo postaz…
23.11.2016
Egutegiaren arabera aste honetan Santa Zezilia eguna izango da, hilak 22an. Hori horrela eta Zezilia musikarien eta zaletu guztien patroia denez gero, gure herrian hainbat jarduera izango ditugu asteartetik eta ostiralera bitartean. Asteartean eman…
21.11.2016
AP-8 Autobidea: Galtzada itxiko da, gauez, Gerediaga (84 km) eta Ermua (75 km) artean Interbiak Sozietate Publikoak jakinarazi duenez, azaroaren 21ean, 22an, 23an eta 24an, AP-8 autopista itxita egongo da Donostiarako noranzko galtzadan Gerediaga…
18.11.2016
“Guretzat naturala dena egiten dugu. Ez gara batere onak geure burua sailkatzen”. Horrela aurkezten da larunbat honetan Ermuan izango den The Congress talde iparramerikarra. Richmond, Virginiako laukoteak bere azken lana aurkeztuko du bihar 20:…
15.11.2016
Ermuan tren geltoki berria egiteko eta trenbidea bikoizteko proiektuaren lanak gauzatzen ari diren Tecsa-Campezo-Geotunel Aldi Baterako Enpresa Elkateak-UTE-ak lanean jarraitzen dute. Taldeak aurrera egiteko; Bilbo eta Donbostia hiriburuak lotzen…
14.11.2016
Interbiak Sozietate Publikoak jakinarazi duenez, azaroaren 14an, 15ean, 16an eta 17an, AP-8 autopista itxita egongo da Donostiarako noranzko galtzadan Gerediaga eta Ermua artean, 22:00etan hasi eta hurrengo eguneko 06:00ak arte.
11.11.2016
Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko Sailak 2017rako aurrekontuak aurkeztu ditu aste honetan. Guztira, 256 milioi euro izango ditu eskura, 2016an baino %4,5 gehiago. Azpiegiturak eta errepideen gestioa ardatz…
08.11.2016
Pablo Navas Gallego (Bartzelona, 1994) gazteak pintatu dituen hainbat lan-margoen erakusketa jarri du Lobiano Kulturguneko lehen aretoan. Bildumara hogeita hamar bat lan bildu ditu eta horien artean tintaz, lerroz eta tramaz egindako marrazkiak dira…
09.11.2016
David Guapo –David Castejón,  aktore eta umorista Ermua Antzokira dator ostiral honetan ‘Que no nos frunjan la fiesta’ biraren barne.
10.11.2016
Patxo Telleriak zuzendutako eta Donostiako zinemaldian aurkezturiko ‘Igelak’ filma sustatzeko ekitaldi hainbat Ermuan gauzatuko dira hilabete honetan zehar.
04.11.2016
Ermuan tren geltoki berria egiteko eta trenbidea bikoizteko proiektuaren lanak gauzatzen ari diren Tecsa-Campezo-Geotunel Aldi Baterako Enpresa Elkateak-UTE-ak beste urrats bat beteko du. Taldeak aurrera jarraitu ahal izateko premiazkoa diren…
04.11.2016
Gazteria sailak ‘2016ko Oporrak’ tituluko argazki lehiaketako irabazleen zerrenda ezagutarazi du. Sari nagusiaren garailea, Patxi Jato Pastor argazkilaria izan da. Honek Valentziako La Albuferan ateratako argazkia aurkeztu du “Tocando el Sol”…
20.10.2016
Rebeca Lane, abeslariak, emanaldia eskainiko du larunbat iluntzean, Ermuko Lobiano Kultur Gunean.