Imagen
Buscador avanzado [EU]
03.09.2015
Irailaren 1etik 13ra bitartean, Esperanza Zabala artista eibartarrak bere margolanak, eskulturak eta argazkiak erakutsiko ditu Lobiano Kultur Gunean.
Eibarren jaioa 1974an, Zabalak diseinu grafikoa eta Arte Ederrak ikasi zituen Milanen, Donostian…
24.08.2015
N-634 errepideko ezkerreko erreia itxita egongo da Ermuan aste honetan zehar, hilaren 28a (ostirala) arte.
Bizkaiko Foru Aldundiak jakinarazi duenez, denbora baterako izango da mozketa. Bitartean, ibilgailuei igarotzeko aukera txandaka emango zaie…
24.08.2015
Udako zine zikloa azken txanpan sartu da jada, eta ''Paris a toda costa'' filma izango dugu ikusgai azken aurreko hitzorduan. Ohi bezala, gaueko 22:00etan izango da emanaldia Orbe Kardinalaren plazan.
26.08.2015
Kolore eta gustu guztientzako zazpi emanaldiren ostean, gaur bukatuko da aire zabaleko zine zikloa, eta ''Amor en su punto'' izango da zortzigarren eta azken pelikula. Proiekzioa, ohi bezala, Orbe Kardinalaren plazan eskainiko da gaueko 22:00etatik…
17.08.2015
Udako zine zikloaren bosgarren jardunaldia izango dugu gaur, eta etxeko txikiak eta ez hain txikiak erakartzeko moduko pelikula baten txanda izango da.
19.08.2015
Munduko itsasoko dinosaurorik famatuena Ermuko aire zabaleko zine ziklora iritsiko da gaurkoan. Gaueko hamarretatik aurrera, ''Godzilla'' munstroaren azken bertsioa, 2014an estreinatutakoa, ikusgai izango da Orbe Kardinala plazan.
11.08.2015
N-634 errepideko errei bat itxita egongo da ostiral arratsaldera arte, Areitio inguruan, Bizkaiko Foru Aldundiak jakinarazi duenez.
Ermuko saihesbidearen obrengatik izango da etena, eta ibilgailuei txandaka emango zaie bidea, semaforoen bidez.…
12.08.2015
Egun hauetan Ermutik at dauden herritarrek ziurrenik aldaketak atzemango dituzte itzuleran. Izan ere, Orbe Kardinala plazako 4 zenbakia duen eraikina eraisten hasi dira aste honetan.
Arrisu S.L. enpresa eibartarra ari da eraikin zaharra eraisteko…
10.08.2015
Hile honen aire zabaleko zinemaren zikloak eskainiko duen hirugarren filma da. “Cómo entrenar a tu dragón 2” filmaren zuzendaria Dean DeBlois estatubatuarra da. Pelikula honen generoak animazioa, komedia eta abenturak dira. Beste sari batzuen…
11.08.2015
Datorren irailaren 10ean, osteguna, Folkez Blai folk musika taldeen arteko lehiaketa abiatuko da Ermuan. Herrian aski ezaguna da ekimena, hamargarren aldiz ospatuko baita aurten. 2006an egin zen lehenbizikoz, eta harrezkero, urtero ospatzen da.
12.08.2015
Hil honetako asteazken guztietan bezala, gaur ere zinerik onenaz gozatzeko aukera izango dugu Orbe Kardinala plazan, aire zabaleko zine zikloaren baitan. Gaurkoan, “El amanecer del planeta de los simios” filma eskainiko da gaueko 22:00etatik aurrera.
30.07.2015
Ermuko saihesbideko obrak aurrera doaz, eta datozen asteetan trafikoan eragina izango dute. Izan ere, Hirigintza Alorretik jakinarazi dutenez, Sallabente eta Eitzaga auzoen arteko errepidean, zirkulazioan etenak izango dira zenbait hilabetez.
Lanak…
03.08.2015
Ermuan ohikoa den udako kaleko zine-zikloa gaur hasiko da. Aurtengoan kalean ikusi ahal izango ditugun filmak guztira zortzi dira. Filmak datozen lau asteko astelehen eta asteazkenetan ikusi ahal izango ditugu. Astero bi proiekzio eginen dira.…
05.08.2015
Akzio ikusgai izango da gaur, aste honetako bigarren kaleko zine emanaldian. Proiekzioa Orbe Kardinalaren plazam egingo da, gaueko hamarretatik aurrera. Gaurko filmaren titulua ‘X-MEN. Días del futuro pasado’ da. Filma Bryan Singerek zuzendutakoa…
28.07.2015
Foru Aldundiaren lnterbiak sozietate publikoak iragarri eta ezagutarazi duenez AP-8 autobidea –enbor osoa- itxita egonen da gaurko eta biharko –astearte eta asteazken gauetan-, Bilborako noranzkoan. Hain zuzen ere, 75. kilometrotik 78ra tartekoan,…
29.07.2015
Ermuko Hirigune Historikoaren Plan Berezia indarrean dugu, aplikatzen hasteko prest. Bizkaiko Aldizkari Ofizialak uztailaren 23ko ostiralean eta bere 140. alean, hirigintza araudiaren testu osoa eman zuen argitara.
24.07.2015
Uztailaren 25a egun handia izaten da Ermuko jai egitarauan; Santiago Apostoluaren eguna, hain zuzen. Behar bezala ospatzeko, herriko Pilota Taldeak profesionalen arteko bi partida antolatu ditu. Aritzmendi Frontoira iritsiko diren pilotarien artean…
24.07.2015
Urtero bezala, uztailaren 27an, ''Zezen eguna'', koadrila, txaranga eta pertsona taldeentzat paella-lehiaketa ospatuko da Ermuan, eta janariaren usain gozoak lurrinduko ditu herriko kaleak.
28.07.2015
Ermuko Orbe Kardinala plazan zinerik onena ikusteko aukera izango da abuztuko gauetan, urtero bezala, aire zabaleko zine zikloaren eskutik. Udalak antolatu du, beste behin, genero eta jatorri ezberdinetako filmak batzen dituen ekimena.
Abuztuko…
22.07.2015
Santixau jaiak direla-eta, Euskotrenek Bilbo-Deba ibilbidea egingo duten tren zerbitzu bereziak eskainiko ditu uztailaren 25eko eta 26ko gau eta goizaldean. Horrez gain, larunbatetan eskaintzen duen ohiko zerbitzua mantenduko eta Ermutik Debara doan…